Abendun 22xan, baixaku, 18:00etan Ondarruko Kofradi Zaharrin aukeri eukiko dou dokumental interesgarri hau ikusteko.Gero, Marian Gerrikabeitiaz solasaldixe ixateko be bai!

Abendun 22xan, baixaku, 18:00etan Ondarruko Kofradi Zaharrin aukeri eukiko dou dokumental interesgarri hau ikusteko.Gero, Marian Gerrikabeitiaz solasaldixe ixateko be bai!

Hitzaldixe: Hitzaldixan izenburu berbera dauken ikerketa lanai buruz hitz egingo dosku Jeannek. Beran ikerketak afrikar jatorriko EAEko emakume migratzailingana hurreatzi dauke helburu, erdigunin jarriaz honek, subjektu eta protagonista latxeik ikuskatzeko, baita inguruniaz erlaziñoin kokatzeko be, eskubidin ikuspegitxik. Eraldakuntza sozialeako tresna praktiko latxeik planteaten dau.
Gogoratu bixar “Volar” dokumentala ikusteko aukeri eongo dala Etxelilan, 17:00etan. Dokumentalan ostin, gainea, bertan parte hartzen daben protagonistetako biaz solasaldixe eongo da.
Dokumentalaz: Genero indarkeixi jasan daben bederatzi emakumek asteburu bat pasa dabe alkarreaz, landan, euren egunerokotasunetik aparte
.Egutegixe: Abenduak 14 Ordutegixe: 17:00etan Leku: Etxelila
Antolatzaili: Boga-Boga Elkarti

Hauxe ixango da urteko azkan hitzaldixe Zientziaren Giltzak Elkartik antolatutaku eta hara, hizlarixe Ondarutarra, LEIRE GOMEZ ARISTONDO kantarixe. Gogoratu astelehena abendun 11 arratsaldeko 18:30 Beikozinin.

Abenduan 6xan Durangoko Azokan Mauka Musikagintzan stand-in eongo da 11:00ak aldea. Improphono disko barrixe eta Gitarra liburu bertan billatu ahal ixango dozue. Eta Zapatun, abendun 9 xan lan barrixai buruz berba eingo dau Ahotseneako solasaldixetan, eguerdiko 13:30xetan. Gitarri erungo ei dau diño KEUk.

Abendun 6 xan jai egune eide diñoskue Espainiarrek, bañe guk ez dakau ezer ospatzeko (nahiz eta jai zalik ixan). Euskal Herrixai beran naziotasune eta eskubidik ukatu eta burujabetzako bide guztik ixten dotzan Konstituziñoi egune ospatzi nahi dabe hain zuzen be. Ba guk tururu erantzuten dotzau, guk EUSKAL ERREPUBLIKI aldarrikatuko dou egun horretan DURANGOn INDEPENDENTISTAK sarik deitxutako mobilizaziñoin. Dei honeaz bat etxen dou TURRUNEruk be.


Musiki gustoku badozu eta Ondarrutarra baza ezin zeinke galdu egun hau. Egun guztin tzir entzungo diz herriko musika sortzallin lanak Alamedan (leku aldaketi egon dalako) ipini dan karpan. Eguerdixan marmitxako jana be eongo da (tikik ANAITAN egongo diz saltzen) eta egune amaitzeko Gaztetxin jarraitxuko dau jaxak. Jai hau TXILIXOKA MUSIKA KOLEKTIBUK antolatu dau
Zientziaren giltzak elkartik antolatu dau hitzaldixe eta hizlari lez AMAIA ZURUTUZA ELORZA kimikarixak eingo dau berba. Gogoratu 18:30tan puntun hasiko dala ta beste alde batetik zuzenin ahalko dala ikusi periscopetik @zientziarengiltzak.
