
agenda
Urtarrillak 19 (baixaku) hitzaldixe Kofrai zaharrin: Arrantza ekonomia globalizatun aurrin

Urtarrillak 11-12xan BIXIKANen matrikulaziñoi etxeko egunak

U 13an DANOK BILBOA! GU PREST GA! Autobusetako zerrendak ZABALIK!
Urtero modun zitxa inportanti dakau Urtarrilak 13an BILBON. Atsaldeko 17:30 etan hasiko da mobilizaziñoi La Casilla paretik eta berta juteko autobusak egongo di ondarrutik. Danak etxea ekarteko dan danok ga beharrezkuk, eta urte guztin morun urtarrilan 13an be argi eta garbi esango dou DANAK ETXIN NAHI DOUZELA!
IXENA EMOTEKO ZERRENDAK: ANAITA, KULIXKA…


Urtarrillak 4 (eguena) PIRRITX, PORROTX eta MARI MOTOTS Zaldupe kiroldegixan

Sarrerak, ZURRU-MURRU liburu dendan egongo diz saltzen 5 euron trukin
Abendun 31 (domeki) KALAMENDIre mendi irteeri
Urtiai amaiera polit bat emoteko Abenduko azkanengoko egunin mendi irteeri antolatu dau AURRERA mendi taldik. Turroi eta txanpana euran konture ei duz diñue antolatzallik. Alamedatik urtengo dabe goxeko 9 xetan.

Abenduk 31 (domeki) KKTZAN 2017
Mountainbakerun jaxe hamen dator ate joka, ta aurten eon seguru KKz beteta amatxuko dabela. Mendixe laga euan morun da aurtengo mezo nausixe, basaik ez ekarri herrire diñotzau guk hamendik.
![]() |
Abenduak 24 (domeki) OLENTZEROn kalejiri
ZUBI-ZAHAR herri ikastolatik jaso dou gutun hau;
Honez gero jakingo zenuten bezala, aurten Zubi Zahar Herri Ikastola ospakizun giroan murgilduta dago, izan ere, 50. urteurrena bete baitu.
Hori aprobetxatuz, memoria apurtxo bat egiteko tartea hartu dugu, eta Olentzero eta Mari Domingi-ren kalejiraren sorrera historia nolakoa izan zen kontatzera gatoz.
1996arte, Olentzeroren Kalejira Amnistiaren aldeko mugimenduak antolatzen zuen, gaur egun egiten duen bezalaxe iluntzeko orduetan. Ekimen hartan garaiko mezu politiko eta sozialak aldarrikatzen ziren orduan ere, Olentzeroren bisita aprobetxatuz.
Orduko Olentzero hura ilunetan joaten zen, barrote artean, eta azkenean erre egiten zen. Horrek ume batzuei beldurra ematen zien, eta beste batzuei ezinegona sortzen zien. Izan ere, ikastolara etortzen zen Olentzero alai eta hurbil hark ez zuen bat egiten kalejiran ikusten zuten Olentzeroren irudiarekin.

Hori guztia ikusirik, ikastolako guraso elkarteak, Pili Kobeaga-ren ideiari jarraituz, Olentzeroren kalejira eguerdian egiteko erabakia hartu zuen, ikastolak berak antolatuta. Aurrez ere umeek urtero jasotzen zuten Olentzeroren bisita ikastola barruan, eta uste zuten, ekimen hura ikastolatik atera eta herriko ume guztientzat egin behar zela, jai giro eta alaitasun artean, magia eta ilusioa zabalduz.
Horrelaxe bada, 1996an izan zen ikastolak Olentzeroren kalejira antolatu zuen lehen aldia. Pertsonaia printzipalaren aktore lana egingo zuena lortzea ez zen lan erraza izan, baina, azkenean Aitor Urkiza, Lapueblan bizi den ondarrutarra, izan zen. Asto batekin atera zen orduan, eta trikitilari, pandero-jole, txistulari eta ume eta gurasoen kantuek alaitu zuten kalejira. Kamiñazpin hasi eta Alamedarainoko ibilaldia egin zuten, eta bukaeran Olentzero Txori Errekaruntz bakarrik joan zen umeek Alamedatik agurtzen zuten bitartean.

Orduz geroztik kalejira eraldatzen joan da 21 urtetan zehar: astoaren ordez kamioian joaten hasi zen, Mari Domingi pertsonaia gehitu zitzaion, batzuetan bertsolarien kantuak alaitu zuten ibilaldia, azkenaldian joaldunek… Eta horrelaxe iritsi gara 2017arte.
Aurten ere jai honetaz gozatzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu guztioi, elkarrekin euskal kultura hedatu eta ohitura zaharrak partekatzen jarraitu nahi dugulako.
Animatu!
Zubi Zahar Herri Ikastola
Abenduak 23 (zapatu) kalejiri eta Gabon kontzertu UNANUE musika eskolik antolatute

Baixakun (ab22),MIRENTXIN gidari solidaxun urteko batzarra!
Hauxe mezu bixalduzku mirentxin gidarixak:
Kaixo!
Baixakun atsaldeko 18:00tan gaztetxin Mirentxineko batzar iraxe eingo da!
🚐🚐🚐🚐🚐
Zer da Mirentxin?
Ba Mirentxin txofer solidaxun talde bat da, nun astebukaerero dispertsiñoi apurtzen laguntzen douen.
Presun senide eta lagunak eruten douz astebururo furgonetetan, danak batea, segurtasunaz eta errepidin buruko miñak errezten laguntzen dotzau, holan euran kezka bakarra bixitxi ondo juti eta biajin pixu gañetik kentzi de biajin kostuk be murriztiaz batea.
Nahizu txofer solidaxu ixan?
Ba aukera aparta akazu eta baldintza bi daz bakarrik: Lehenengoku 25 urtetik gora eukitxi (dakauen seguruk alantxen eskatzen dozkulako) eta bigarrena GOGU!!!
Besteik ezta bir txofer solidaxu ixateko oseake nahi badou danon artin lagundu senide eta lagunai dispertsiñoin pixu errezten anima eta apunta zatxez esperientzi politx honetan merezi dau te. BIXITXA BAIKO PRESOIK EZTOUELAKO NAHI !!!
Gogoratu Abenduak 22 baixaku atsaldeko 18:00tan gaztetxin!
Ondarruko mirentxineko lan taldi

