[AGENDI] OPORRAK BAKEAN programin inguruko bilera informatibu. M-14 (eguena) 19:00etan Kofrai zaharrin

Yaalah elkarteko kidik bixaldu dozkuen mezun, Oporrak Bakean, ume sahararrak udan Euskal Herrire ekarteko programin ingurun eingo dan bilera informatibun barri emon doskue.

Bilera honetan, Oporrak Bakean zer dan, programin inguruko xeetasunak, zalantzak argitxu eta Ondarrun harrera familixak ixan dizenakin eta dizenakin solasteko eta bixipenak elkarbanatzeko aukeri eukiko dou.

MARTXOAK 14 (Eguena), 19:00etan Kofrai zaharrin

oporrakbakean bilera informatiboa.jpg

EKAI MATXE ZATXUAU! Otsailak 16an, 1.urteurren omenaldixe

NAIZEN Euskal Herriko adingabeko transexualan gurasun elkartik jakitxea emon dabenez, Ekai Lersundi Martinez, herriko transexual eta borrokalarixan herixotzin 1. Urteurrenin, omenaldixe antolatu dabe, Otsailak 16 (zapatu) 12:00etan itsas aurreko parkin.

Omenaldixan barrun, beste ekitaldi batzuk be antolatu dotxuez egun bardiñin. Iluntzin Beikozinin batzeko deixe ein dabe jaialdixan parte hartzeko!

Eta 20:00etan Bide Onera zinan (goiko zinan) BUTTERFLI filman aurkezpena egongo da!

Ta post hau aprobetxatuz, hamen lagaten dotsuau Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzak pasan astin Ekaien gurasuai einddako elkarrizketi:

https://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2019/02/08/ana-martinez-eta-elaxar-lersundi-gure-nahia-trantsizio-prozesua-erabat-despatologizatzea-da/

GERO ARTE EKAI! Gora LGTBI Burruki!