Bixar(zapatu) martxoak 16, 19:30etan inagurako dabe Egidazu kaia 11 (portuko ranpin ondun) “Chok dee” burruka kluban lokala. Herriko gazte batzuk, tatamixe, fitnesseako guni eta aktibidade diferentik etxeko lokala prestatu dabe auzolanin.

Bixar(zapatu) martxoak 16, 19:30etan inagurako dabe Egidazu kaia 11 (portuko ranpin ondun) “Chok dee” burruka kluban lokala. Herriko gazte batzuk, tatamixe, fitnesseako guni eta aktibidade diferentik etxeko lokala prestatu dabe auzolanin.

Ondarruko Ernaik antolatute, Martxun 16an (zapatu), iluntzeko 19:00etan kofrai zaharrin, Agustin Otxotorena, urte luzez venezuelan bixi ixan dan Euskal Herritxarra entzuteko aukeri eukiko dou.

Venezuelan gertaten dana, inperialistan komunikabidik kontaten doskuen guzurrak… honen ingurun berba etxeko aukeri eukiko dou hitzaldi honetan!
Yaalah elkarteko kidik bixaldu dozkuen mezun, Oporrak Bakean, ume sahararrak udan Euskal Herrire ekarteko programin ingurun eingo dan bilera informatibun barri emon doskue.
Bilera honetan, Oporrak Bakean zer dan, programin inguruko xeetasunak, zalantzak argitxu eta Ondarrun harrera familixak ixan dizenakin eta dizenakin solasteko eta bixipenak elkarbanatzeko aukeri eukiko dou.
MARTXOAK 14 (Eguena), 19:00etan Kofrai zaharrin

Liburuk irakurti gustoku badozu eta lagun artin eurak atxik berba ein nahi badozu ez galdu aukera hau, otsailak 23 (zapatun) liburutegixan.

NAIZEN Euskal Herriko adingabeko transexualan gurasun elkartik jakitxea emon dabenez, Ekai Lersundi Martinez, herriko transexual eta borrokalarixan herixotzin 1. Urteurrenin, omenaldixe antolatu dabe, Otsailak 16 (zapatu) 12:00etan itsas aurreko parkin.

Omenaldixan barrun, beste ekitaldi batzuk be antolatu dotxuez egun bardiñin. Iluntzin Beikozinin batzeko deixe ein dabe jaialdixan parte hartzeko!
Eta 20:00etan Bide Onera zinan (goiko zinan) BUTTERFLI filman aurkezpena egongo da!
Ta post hau aprobetxatuz, hamen lagaten dotsuau Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzak pasan astin Ekaien gurasuai einddako elkarrizketi:
GERO ARTE EKAI! Gora LGTBI Burruki!
Luterl taldik martxan ipini dau Miquel Saumell en “Pasat i futur” argazki erakusketi. Otsailan 15etik 24re egongo da Udal erakusketa aretun.
Otsailak 20an Miquel Saumellei elkarrizketi eingo dotse Azken mohikanoak irratsaio berezixan barrun RADIXU irratixan (105,5 FM).

Gogoratu egun hau: Apirilak 12 (baixaku) eta ordu hau: goxaldeko 05:06. Egun eta ordu horretan pasako da 21. KORRIKA gure herritxik. Markiña aldetik etorriko da eta Mutriku alderutz jarraitxuko dau.



Zientziaren giltzak elkartik antolatutako hitzaldixe dakau ongo astelehenin. Puri-purixan dan gai bat erungo dabe entzulingana, TRANSEXUALIDADine eta hizlaxe SARAI MONTES AGUILAR hezitzalli ixango da. Arratsaldeko 18:30 an hasiko da eta ezin bazue berta hurreatu, internet bidez ikusi ahalko dozue, periscopen bitxartez.
