Ondarruko Gazte Asanbladik, bileri deitxu dau 2019ko GAZTE EGUNE antolatzen hasteko… ez batzarra bakarrik, afaxe eta musikaldixe be egongo da gero!

Ondarruko Gazte Asanbladik, bileri deitxu dau 2019ko GAZTE EGUNE antolatzen hasteko… ez batzarra bakarrik, afaxe eta musikaldixe be egongo da gero!

Badator udi ta horreaz batea Trainerun tenporadi, aurretik pretenporadi. Ekainak 2 xin 11.30 xetan Ondarruko uretan VIII. Antiguako Ama Traineru Estropada 32 trainera tenporadi hasi aurretik ikusteko aukera ederra. Aupa neska-mutillak!!


Antxoa egunin (maxatzak 18) Ondarruko gazte asanbladik antolatute, Iruñako Alde zaharreko Maravillas Gaztetxiaz elkartasune adierazteko eta etekin ekonomiku berta bideratzeko, kontzertuk antolatu dotxuez ondarruko gaztetxin!
(Hasiera baten, kontzertuk plaza musikan ixango zile esan arren, eualdixan ondorixoz gaztetxin ixango diz)

Alkategaixaz berba etxeko saio bat antolatu dou Kamiñazpiko parkin (eguenin, 19:00 retan). Bertan, herrittarrakin elkarbanatuko dauz Zunbeltzek proiektuk, kezkak, zalantzak, asmuk, iritzixak…

Aurten gaztetxe barrixak 16 urte eingo dotxuz, gaztetxe zaharrak 13 urte eizitxuzen Zaldubiden, danak batute 29urte handi! Zoixonak!
29 urtin zemat ekimen, tailer, kontzertu, hitzaldi, burruka… horrek danak ospatu eta aurrea jarraitzeko inddarrak hartzeko egitarau edera prepara dabe OGAko kidik! Hamen lagaten dotsuau maxatzan 11 an eta 18 rako (antxoa egune) ata daben kartelak!

Maxatzak 11 an (zapatu) eguerdiko 12xetan “Poble rebel” dokumentala aurkeztea etorriko diz egilik, dokumentalan proiekziñoi amatxutakun kolokixo estiloko bat be egongo da gaixan ingurun.

Ta maxatzan 18 xan, Maravillas, Iruñako Alde Zaharreko gaztetxiaz elkartasunin, kontzertuk egongo diz plaza musikan!

ZOIXONAK OGA! ZOIXONAK GAZTETXI! Urte askotako! 🎂
Domekan 12:30 xetan aurkeztuko dou Ondarruko EH Bilduk udal hauteskundita erungo daben zerrendi. Zerrenda kidikin batea Zunbeltz Bedialauneta alkategaixe eta Maddalen Iriarte eongo diz.

Gaur hauteskundik dakauz eta botun kontaketi etxeko batuko gaz illuntzin Kantxopeko EH Bilgunin arratsaldeko 8:00 tatik aurrea. Halan da guzti, egun osun eongo da zabalik laguntzaren bat behar ixan ezkeo edo dudaren bat argitzeko. Hurreatu lasai!

Beste alde batetik, TURRUNE etxen douenok prest dakau betiko latxeik auzotako kontaketan tablillak. Bertan ikusi ahalko dozue herriko emaitzak auzoz auzo.




