Abenduak 30 ( martitzena) Antzerkixak Kofrai Zaharrin, DESTINY DRIVER eta HIL DA JAINKOSA!

Antzerkixe matxe dozuenok eta arratsalde pasa on bat gozateko aukera paregabi eukikou abendun 30in (martitzena) Kofrai Zaharrin arratsaldeko 6:30tan eta 8:30tan. Bi lan eskeinikozku herriko antzerkilaxak, DESTINY DRIVER eta HIL DA JAINKOSA ta parte hartzallik honek ixango diz, batetik AINHOA ETXEBARRIA eta NEREA GARTZIA eta bestetik, UGAITZ ALEGRIA eta GETARI ETXEGARAI. Sarreri debalde ixango da beti be aforu bete arte, hortik aurrea, atzana popa ustel.

Saharar kanpamentutako eskola mateixala lagateko azkanengoko egunak

Beste urte batez Yaalah elkartik Saharar errefuxiatun kanpamemtuta bidaiatuko dau Bir Ganduz proiektuaz jarraitzeko.

Bidai hau aprobetxatuz, bertaratuko dizen dozena bat kidek euran boltsetan mateixala eruteko aukeri eukiko dabe, eta elkartin helburu ahalik eta mateixal gexen batzi de.

Bilketa puntuk azaroak 11 arte egongo diz herriko ikastetxitan eta KURIKE eta IDIAKEZ dendetan.

Askatzera Lotuak! (GUDARI eguneko) ekitaldixe Ondarrun! Ir-26 (baixaku) 20:30tan Alamedan

Aurten be badator irailak 27xe. Ezker Abertzaleko kideguntzako egun señalatu urtero, aurten urtemuga borobilaz. Hain zuzen be, 50 urte beteten diz ETAko kide Juan Paredes “Txiki, Angel Otaegin eta FRAPeko 3 kiden fusilamendutatik.

Ekitaldi nausixe 27an Iruñean bada be, herriko ekitaldixe egun bat aurreatu de eta IRAILAK 26an ixango da 20:30etan Alamedan. (Azken ostiraleko presun aldeko mobilizaziñoin ondoren).

Azkanengoko astitan hainbat eduki zabaldu diz hedabide eta talde ezberdinetatik momentu harek gogorarazten eta borroka harek gaur egun be zentzu bardiñe hartzen dabela azaltzen.