XABI ARANBURUn egoeri nabarmen aldatu de, mobilizaziñoiai esker.

Xabi Aranburu ondarrutar preso politikun egoera gogorra salatuz hainbat herri ekimen egin dou Ondarrun. Domeka goxin 6O herritar kartzela kanpoa jun zin Xabiren egoeri salatu eta era berin berai elkartasune adierazteko asmoz.

Gaur abokatu berarekin egon da eta Xabik adierazi dio bere egoera guztiz aldatu zela herritarrak kartzela aurrin egindako salaketaren ostean. Elkartasun eta salaketa oihuak Xabirenganaino iritsi ziren. Herri indarraz gauzak aldatzea posible dela ikusi ahal izan dugu kasu honetan ere. Estatuen konponbiderako borondate ezaren aurrean borroka dugu tresna, eta konfrontazioa bidea.

Konponbide garaia dela diogu behin eta berriz, eskubide urraketak eguneroko ogia ditugu.  Zer dio PNVk guzti honen aurrean? Oraingoan ere diskrezioz ari zarete? Zuen isiltasunak dena dio! Euskal presoek espainiar eta frantziar kartzeletan jasaten dituzten eskubide urraketekin bukatzea eta presoen euskal herriratzea ezinbestekoa da konponbiderako, are gehiago, euskal jendartearen gehiengoaren nahia ere bada. Euskal jendarteari bizkarra eman eta estatuen morroi izaten jarraitzen du PNVk. Ezker abertzalearen aldebakarreko pausoak nahikoa ez direla diote behin eta berriz, beraiek mugitu ere egiten ez direnean. Estatuekiko morrontzan eraso jarraitzen dute, Sortutik herriaren aldeko apustua egi eta alderdikeriak eta interesak alde batera uzteko garaia dela deritzogu.

Herri honen eskubide urraketen aurrean zuek duzuen “diskrezioa” soberan dago!

Sortu-ondarroa

Badator korrika Ondarrure…

Hamen dakazuez Korrikan inguruko ekimenak Ondarrun. Gitxi falta da, eta hasi berotzen!
• martxoan, KORRIKA DENDA ZABALIK! (hilan 23ra arte). Kantxope errebueltan (lehenako Arriolaneko dendan)

• martxoak 13, eguaztena, 18:30 kofrai zaharreko bigarren pisun. HITZALDI-MUSIKATUA: euskal kantugintza berriaren historia. Andoni Tolosa (Morau)-n eskutik.
• martxoak 15 arratsaldean, kilometroen zozketa (zeinek lekuku nun hartu), korrika dendan
• martxoak 17 korrika txiki eguna
11:30 korrika txikixe Kamiñazpitxik
12:00 Musika Plazan: jolasak, dantzak, bertsuk, kantak…
19:30 gazta zati bat soinu banda (xabi solano, dz, keu…) Kafe Antzokixan. Sarreri aurretik: 8 euro (Zurrumurru eta Kafe Antzokixan)
• Martxoak 23, goxeko 7:45 Azkartzatik Korrika sartuko da Ondarrure (9:05 aldea Katetxin laga)
· Gaztetxin be gauzak egongo diz, bañe konfirmateko daz ondiokan.
img_00021

XABI herrittarran babespin da

Berak eskatute, eta atzo arratsaldeko asanblein ostin, gaur goxaldeko 6retan dozena bat kotxek Zaldupetik urten dabe MURET SEYSSES alderuntz. Berta heldu dizeneako Gendarmik zain euazen kartzelako kanpo aldin.

20130310_111926Kartzelako Subdirektoriaz berba eitti lortu dabe, bañe berak kontaten daben bertsiñoi ta XABIK hurrekuai esatzanak ez dabe bat eitten. Argi dagona da XABI gose greban dala, jo ein dabela, buru handitxute daukela kolpin eraginez, bere garbiketak eitteko ur hotza baino ez dotzela lagaten….

20130310_112807

20130310_105022Kartzelako subdirektori, gurasuai azalpenak emoten.

20130310_114643Hori bai, ondo babestute.

Martxoak 9 (zapatu) BEGOÑA BANG MATU, Ondarruko Kafe Antzokixan‏

begoña

Begoña Bang Matu abeslai ezagunak eta bere bandik, doinu baltzak ekarriko dotxue Ondarruko kostaldea. GPS ekimenan barrun, antzokixan egongo di zuzenin.

Begoña Bang Matu kantari madrildarra. Bere ibilbidi 1989an hasi zan, Rhythm & Blues kantari modun. Geruaua ezaunago egin zan 1993 aldea, The Malarians ska taldin ahots modun. Aldi berin ikasten jarraittu ban, neskaz osatutako Jazz entre Divas taldi sortuz. Halan da guzti, Potatorekin, Laurel Aitken-ekin, Respect soul taldiaz edo Fermin Muguruzaz batea ikusi dou zuzenin. Ongun “Have Fun” bere disko barrixe aurkezten ixango dou.

Martxoak 8. Gora Euskal Herri FEMINISTA!

BEwPXTHCcAAeXGAPertsona askez osatutako mundu bat nahi douelako, bardinttasune oinarri dauken jendarte bat nahi douelako, patriarkatuk ezartzen dozkuzen katik apurtu nahi douzelako, Euskal Herri euskaldun, sozialista eta feminista bat dakauelako helburu… Iraultzi ezinbestin feministi ixan bir de! Lan asko dakau eitteko, etxetik hasitxe, bazterrak astinddu! Gora borroka feminista! Gora Euskal Herri Feminista!!