Egilea: turrune
KEMENen kontrako estradizinoi 27txik aurrea, edonoiz gerta leike
KEMEN URANGA edozein momentun estraditatuko dabe, martxoan 27tik aurrea. Holaik erabaki dau Londresko Auzitegixak, berak senidiai esan dotzan modure. Informazinoi gexa hamen: http://lea-artibaietamutriku.hitza.info/2013/03/14/martxoaren-27tik-aurreran-edozein-momentutan-estraditatu-ahal-dute-espainiara-kemen-uranga-preso-politiko-ondarrutarra/
Asteburun lagunakin egoteko aukeri euki dau, beheko argazkixak Evershameko espetxe aurrekuk diz:
GO CHIC (TAIWAN) + ON, bixar baixaku, Ondarroako Kafe Antzokixan
Taiwanetik datozen 3 neskak osatzen dabe Go Chic taldi. Jende askoren ahotan dabilen taldi da honaku, duela urte batzuk Euskal Herrixan ixan zin kontzertu biran. Euran bigarren disku ‘We Ain’t Home’ deitzen da, Berlinen grabatu dabe eta Peaches musikarixak ekoiztu dau.
Ariel, Sonia eta Sarah musikaixak Billboard aldizkaixan “Cool Band Alert” atalin Go Chic goreneko lekun jarti lortu ben. 2 AVIMAS (Asian Independent Music VideoAwards) sarixe lortu dotxue, ‘Best Genre-Bending Act’ eta ‘Tipped 2 Be The Next Big Thing’ atalin. Energixaz betetako zuzeneko dantzagarrixe aurkezten duen taldi de Go Chic.
Emanaldixe ON taldik zabalduko dau. Beizamatik, euran lehen lana aurkeztuko dabe.
ANTIGUAKO AMA treinero barrixan “bedeinkazinoi”, zapatun (martxoak 16)
Martxoak 15 (baixaku), aniztasun batzordi udaletxin
Zapatun TAFALLA guz, bazatoz? INES DEL RIO, ASKATU!!!
Solasaldi musikatua, ANDONI TOLOSAn(MORAU) eskutik, gaur Kofrai Zaharrin
Feminismun azken erronkak, hitzaldixe ONDARRUko Guzur etxin
XABIn egoerin inguruko prentsaurreko jendetsu, EIN DAIGUN BIDIn eskutik
Lanaren eta enpleguaren bidezko banaketa
Etxeko eta zaintza lanen banaketa feminismoaren aspaldiko aldarrikapena da. Aurrerapausoak eman badira ere, oraindik emakumeon ardura eta betebeharra dela barneratuta dago. Emakumeoi dagokigu umeak eta gaixoak zaintzea. Osasun arlo profesionaletatik kanpo zaintza lanak egiten dituzten 10 pertsonetatik 7 emakumeak dira, gehienak gaixoaren edo ezinduaren alabak.
Kasu gehienetan, emakumeak zaintzera behartuta gaude, ez dago beste aukerarik. Besteetaz arduratzea emakumeon berezko ezaugarria dela pentsatzen duen jendartean bizi gara. Adibidez, ama-senak hori indartzen du. Nolabait emakumeok umeak zaintzeko egokiagoak garela. Emakume gisa errealizatzeko umeak izan behar ditugula.












