Iñautexetako PLAY-BACKan lehiaketi!

Gabonak jun diz eta ate joka dakauz Iñautexak. Urtero lez PLAY-BAC lehiaketi antolatu dabe azpixan agertzen dan kartelak erakusten daben latxeik. Aurten otsailak 13 an (martitzena) arratsaldeko 6 retan Zaldupeko eskola publikun aterpin antzeztuko da. Bertan parte hartzeko, ixenak otsailak 9 baño ariña emon bihir diz udal turismo bulegun. Hasi gaxe eta mozorruk prestaten!

Alamedako PENTSIONISTAK BORROKAN!

Eguraldi txarrai aurrea eiñaz Alamedan batu diz beste behin be herriko PENTSIONISTAK. Gaur Zumardi etxeko atarixan ikusi douz pankarta atzin ta antolatzallin arabera 125 lagun batu dizela esazku (tartin alkati eta bi zinegotzi). 20 minutuz egon diz bertan eta astin egon dizen barrixak entzun eta gero, datorren astin osteabe bertan batuko dizela baieztatu dosku. JO TA KE LORTU ARTE!

BASQUES IN AUSTRALIA erakusketi!

Urtarrillan 14 tik Otsailak 4 re ‘Basques in Australia’ erakusketi antolatu dau Ondarruko Udalak Euskal Australiar Alkarteaz batea. Gaur, 12:00 xetan eingo da inauguraziñoi ekitaldixe Udal erakusketa aretun eta besteak beste, Australin egondako ondarrutarrak bertaratuko diz. Geu be emigrantik ixan gazelako, etorri ezautzea nundik noa ibili ixan gazen!

Saharar herrixan aldeko janari bilketi eingo dau Yaalah elkartik

Beste urte batez Yaalah elkartik saharar errefuxiatun kanpamentuta urtero bideratzen dan elkartasun karabanako elikagaixak batuko dotxuez. Bilketak herriko ikastetxitan eta herriko dendetan ixango diz Urtarrilan 15etik 20re.

-Zubi Zahar ikastolan, Zaldupe eskolan eta Institutun: Urtarrilak 15etik 19re sarreretan ipiniko dizen kajetan ahalko diz laga elikagaixak.

-Gainontzeko herritxarrantzako: Urtarrilak 19 (baixako atsaldin) eta 20an (zapato goxin) herriko denda ezberdinetan egongo diz boluntaxuk.

*Herriko dendetako bilketan bolondresak bir dotxuez. Prest bazaz esko bat botateko idatzi/deitxu 615 721 057 telefonure.

KUKAÑA barrixe martxan da!

Udi aparte xamar ikusten dou (egueldi honeaz gexa) bañe di-da baten etorri be eingo da. Egueldi onakin batea uretan saltoka ibiltxeko sasoi be allako da ta herriko gazte ta ez hain gazte KUKAÑA ingurun dzangaraka ikusteko irrikitan ibiliko gaz. Zerta datorren txapa guzti hau? KUKAÑA barrixe aukeratu eta txukuntzen hasi dizelako. Lengu baño luzetxua eidela esazku Trontxok bañe primeran geatuko dala be, baieztatu dosku. Artisauai biharrin laga eta emaitzan zain geatuko gaz gu!

PENTSIONISTAK BORROKAN eskubide sozialan alde!

Fresko xamar euala ezin ezkuta ta halan da guzti han ikusi douz gaur be herriko PENTSIONISTAK pankarta atzin. 2024ko Kurtsuai hasieri emotze gaurko konzentraziñoiaz ta 105 lagun batu dizela esazku antolatzalletako batek. 20 minutuz egon diz bertan eta autobus zerbitzu gehitzearren ingurun dazen etxen kanpañin albistik emotxuez. Datorren astin be han eongo eidiz esanaz amatxu dabe egonaldixe. Jo ta Ke LORTU ARTE!

Urtarrillak 8 (astelehena) PENTSIONISTAK kalea osteabe!

Urteko lelengoko konzentraziñoi eingo dabe gaur (astelehena) herriko PENTSIONISTAK. 12 xak puntun batuko diz Alamedan beste behin pankarta atzin, PENTSIÑOI DUIÑAN ALDE BORROKAN, eskakizunin. Beste alde batetik, siñadurak batzen jarraitzen dabe Galdakaoko ospitxalea eta Bilboa juteko autobus gehixa ipintxearren. Siñatu dozue zeuek? Herriko taberna eta dendetan dakazue siñadura orrixak. Danon artin gauzak lortu geinkezelako batu Borroka!