Ongo eguenin (Otsailak 22) arratsaldeko 7 retan hitzaldi interesgarrixe eukikou Kofraxan, Liztor asiarrei eta erleei buruzku, Lea Artibai Landa Garapenerako alkartik antolatute.

Ongo eguenin (Otsailak 22) arratsaldeko 7 retan hitzaldi interesgarrixe eukikou Kofraxan, Liztor asiarrei eta erleei buruzku, Lea Artibai Landa Garapenerako alkartik antolatute.

Otsailleko freskotasune lagun euki dabe gaur gure herriko PENTSIONISTAK. Gaur Alamedan 115 lagun batu diz pankarta atzin, 1080 euro pertsonako, IPC erreala, Genero arrakala ezabatzi…20 minutuz bertan egon ondoren, datorren astelehenin be bertan batuko eidiz esanaz amatxu dabe gaurko ekimena. Jo ta Ke LORTU ARTE!

Guggenheim-Urdaibai Stop plataformik hitzaldixe eskeiniko dau Kofradia Zaharrin datorren asteko eguaztenin (Otsailak 21). Urdaibaiko Biosferan egin nahi daben Guggenheim museuai buruzko euran ikuspuntu azalduko dabe. Gogoratu hitzaldixe arratsaldeko 7 retan hasiko dala. Hurreatu entzutea eta ata zeure konklusiñoik!

Honek diz astebukaera honetan AURRERAko talde desbardiñak jokatuko dotxuen partiduk Zaldupe udal futbol zelaxan, egun eta ordutegixak.

23. KORRIKA hurreatzen dun heinin, herrixe girotzen hasitxe da ta horren adierazle bat da KORRIKA dendin zabaleri. Bertan topakozue, soñekuk, petuk, txapelak…. eta beste hainbeste mateixal. Nun dan kokatute? Erribera 13an, Sutargi taberna albun (gitxi bat gorabera). Behian ikusiko dozue dendin egutegixe eta ordutegixe. Sartu eta kuxkuxeatu!


Urteroko ekimena antolatu dabe RADIXU irratikuk (105,5 fm) euran 33. urteurrena ospatzeko. Hasi otsailak 16 xan (baixaku) eta otsailak 18 (domeki) amatxu, RADIXU martxan eongo da 48 ordu jaraixin. Programa ezagun asko eta beste batzuk barrixauak ahalko dozue entzun bertan: Azken Mohikanu, Uxola irratsaixu, Bon vivant, Terranobako salau….Gogoratu internet bidez be ahalko dozuela entzun, http://www.radixu.info, kliklatu ostin. Zoixonak hamendik RADIXU etxen dozuen danoi!

2023-2024 ikasturtin Etxelilak EMAKUMIN topalekuk martxan jarri daben gizonei zuzendutako eskaintzik jarraipena eukiko dau otsailetik maiatzea!!! “Gizonak feminismoan zer? ikastarun parte hartzeko prest??? Animatu!

RADIXU irratixak (105,5 fm) 33 urte handi beteten dotxu aurten eta hori ospatzeko Kontzerto potente bat antolatu dabe Portuko Ranpan Martxoak 9 rako (zapatu), gabeko 10etan hasiko dana. Kontzertun parte hartuko daben taldik, UNIDAD ALAVESA eta DEI ixango diz. Sarrerak beti lez, ALAI tabernan eta KURIKE dendan erosi zeinke 8 euron trukin. Etorri zeu be RADIXUn urteurrena ospatzea!

Onezkeo danok eukikozue prest mozorruk martitzen karnabalin kalejiran juteko. Udalak be, herrixan tzir altabozak prest laga dotxu ibilbidi alaitzeko doinu bidez eta egitarau oso bat prestatu dau egunak borobille urteteko. Akuliai agur esanaz amaitxuko diz aurten be IÑAUTEXAK. Gozatu egunaz!

Martxoak 17xan ospatuko da aurtengo JOSE MARI NABERAN V. Herri krosa, Zubi-Zahar herri ikastolik antolatute. Aurten be hiru mallatan eingo da aringaingan, txikixe (380 mt), ertaine (1.340 mt) eta handixe (7.200 mt). Kartelin dakazue bertan parte hartzeko bete behar dizen baldintzak, ixen emotin tokixak, diruk, ibilbidin nundik noakuk,….Anima eta hartu parte!
