Zapato Azule gainin dakau, eta bixar iluntzin bideoklipeko azkanengoko irudixak grabakotxuez, Alde Zaharrin, iluntzeko 20:00retatik aurrea. Urreatu maunezko erropakin, ero ezaz agertuko bideoklipin!
Egilea: turrune
Miarritzea juteko, apunta betiko lekutan
Ondarruko Eguzkin salaketi, portuko desguazi dala ta
Ekainak 13 (eguena) ‘Gure Esku Dago-n’ aurkezpena Ondarrun
Eguenin Gure Esku Dago ekimenan aurkezpena Ondarruko Kafe Antzokixan, arratsaldeko 19:00retan.
Kantin letri geure herritxar Kirmen Uribek idatzi dau.
Jende zoriontsua, herri libre batean!
Zapatun, danok Miarritzea!
Erakusketi Etxelilan, emakume presun artelanakin
Martxan da “Emakumeak, kartzela eta sormena” ixenburu dakarren erakusketi ETXELILAn. Bertan, Urtza Alkortan biharrak eta ondarrutar emakume preso-ohian biharrak be badaz (Guruzne, MariJose, Iñake). Ordutegixe: astelehenetik zapature 17:00etatik 21:00xeta. Domeketan 12:00-14:00 eta 17:00-21:00. Etorri kartzelan sortutako artelan ederrak ikustea.MAHAINGURU: Eguaztena, hilan 12xan 19:00etan Etxelilan bertan, Rosa Iriarte naparraz eta Iñake Goñi ondarrutarraz
Nun amaitzen dabe gure zamarrak?
Ez bixaldu beste herri batea zeure zamarrak! Berziklatu!
Itsosun frantsesak nausi
Urtik jun ta urtik etorri ta arazo bardinakin jarraitzen dabe gure arrantzalik. Azken baten arazu hauxe da: gure uretan GUK ez douela agintzen. Beste txori batek abestuko leuke BRUSELASen gure interesak GEUK defendatuko bageunkez.
Zeta datorren hau danau? Harainun goxaldin gerta zan gertaeri dala ta. Ontzi batetik bestea antxoak pasateattik geldiarazi zittuezen Hondarrabixako bi arrantza-ontzi, eta Baxonako porture erun zitxuezen. Europak, arrañe itsosun elkartrukatzi debekatzen dau.Baine gasoilak dakarren prezixuk ikusitxe, zein ibiliko da porture jun etorrike?
Atxiloketa horren aurrin, Kantauri itsasun dabizen arrantzontzi gexenak, Baxonako portu aurrin batu zin (galiziarrak, kantabruk, euskaldunak) euran desadostasune erakusteko. Beraz, baixakun gure kostaldin ez zan eguneko antxoaik saldu.
Ta onduko estaduaz (frantzesakin) itsosun dakauen gatazki ez dala gaurku erakusteko hamen dakazue, 1990 urtin atatako bideue. Esaten dabe irudi batek dana esaten dabela, zuek erabaki.
2013ko KAMIÑAZPIko jaxak aurrea duz
Atzo hasi eta gaur goxalde arte luzatuko diz aurtengo jaxak. Atzo playbacka eta erromeixi….
eta gero KAMIÑAZPIko auzotar ugari batu di herri bazkaxan
Kamiseta zein pañueloz jantziz, auzo nortasune erakutsi dabe
Bapo bapo bazkaldu ta bertsolaxan sasoi ailla da
Mus txapelketi, gaztintzako zini….
ta erreibindikaziñotxako be egon da denbori
Ondiokan egune luzi de eta gauza asko da ikusi eta eitteko beraz hurreatu KAMIÑAZPI aldea ta ondo pasa









