Aurrera 3. maila altza zala 50 urte bete dizela ospatzeko, partido berezixe eukiko dou zapatuz Zaldupen. On dala mende erdi pasa zanai buruz informazinoi gexa nahi bazue, hamen dakazue: Aurreraren partidua
Egilea: turrune
Abuztuak 10 (zapatu) Plazagaineko mus txapelketi
Elkartasune, hondartzetan!
Abuztuak 4 (domeki) truke azoki gaztetxin
Kresalan ikastaruk, jaxetako
Gure arraunlaixak, euskeraz!
Hilan 31n jokatu zin Lekeition Euskadiko Traineru txapelketak eta emakumezkun kasun, Zumaixak irabazi ban. Bertan, Nagore Osoro eta June Aranbarri ondarrutarrak aritzen diz.
ETBn ikusteko aukeri egon zan eta “gutzako normala dan modun” Nagore Osoro patroi ondarrutarrak euskeraz berba eitteban beran arraunlaxakin. Patroik mikru eruten dabe eta argi eta garbi entzuteko aukeri euki gendun telebistaz jarraittu gendunok.
Zapatuko estropadan be Antiguako Amako patroik euskaz berba eingo dotse arraunlaixai, BAINE ZORITXARREZ, GITXI DIZ, ARRAUNE MODUKO KIROL BATEAN, EUSKARAZ BERBA EITTEN DABEN PATROIK. Askok badakixe euskeraz baine…
Animo gure arraunlaixai. Irabazi edo galdu, gu beti zeuekin! Herrikuk zazelako eta euskaldunak zazelako!
![Aurrera Alaves[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2013/08/aurrera-alaves1.jpg?w=636&h=847)















