Argia Ituarte, Ondarruko alkati, preso gaixun defentsan egon da gaur legebiltzarrin, tartin ISIDRO GARALDE “MAMARRUN” egoeri azaltzen, beheiko argazkixetan ikusten dozuen latxeik
Egilea: turrune
Urriak 17 (eguena) konzentrazinoi: Txoku libre!
Urriak 19 (zapatu) mendi irteeri Ondarroa-Mendexa-Ondarroa
Ez douz ahaztuten!
TXOKU nahi dosku itxi, baine jai dauke
Eguenin urrixan 17xan hasten da Madrilen “Herriko Tabernan” eta 40 lagunen kontrako juzixu. 40 lagunez gain 110 elkarte baño gexaua daz deitxute berta agertzeko, Ondarruko UXOLA KULTUR ELKARTI tartin. Lan asko ein dau, jende askorek, herrixan lokal bat eukitxeko bai euskal kulturi, bai hizkuntzi eta zeatxik ez esan, lan politiku aurrea eruteko. Nun da pekatu?
EZ da eongo herrixan talde bat edo elkarte bat txokutik pasa eztanik: Zapato azulin, Marabillan, Kamiñazpiko jaxetan, herriko 4 ikastetxik, kirol taldik, udaletxi… beti egon diz txokukuk euran mateixalak (jarrilekuk, mahaixak, topiñak, erreteko parrillak, megafonixak…) lagateko prest. Zeiñek ez dau eurak eindako marmitxakoik jan?
1936ko gerran, konfiskaziñoi (LAPURRETA) asko egon zin, eta itxuri hartzen dotzau bide bardiñetik duzela honek epaiketok. EZ dotzau lagako nahi dabena eitxen ta hori salatzen hasi ga.
Lokalak erabilera asko euki dabela esan dou, jai asko ein diz bertan, San Andres egunak…
eta jente askorek lan asko einddau bertan…
EUSKAL HERRI hobe baten alde lan eindabenak bertan leku bat be euki dabe beti…
eta hori galazo nahi ixan dabenak be TXOKU ingurutik ibili diz…
Ondarruko BILDUk bi urte ein dotxu udalin
Konturatu orduko, bi urte egin ditugu Ondarroako udala gobernatzen. Bi urteotan hauteskunde programan agindutakoa betetzen ahalegindu gara, beti ere herritarrei entzunda. Uste dugu norabide egokian goazela, gauza batzuk lortu ditugula eta beste asko lortzeko dauzkagula.
Esan genuen udaleko ateak herritarrei zabalduko genizkiela. Eta horrelaxe egin dugu. Batzordeak zabalik daude herritarrentzat eta herriko taldeentzat. Auzoetako batzarrak ere sarritan egin ditugu. Batzar horietan eztabaidatu ditugu azken bi urteetan herrian egin diren gauza gehienak. Batzutan adostasun gehiagorekin, beste batzutan eztabaida gogorrekin. Baina uste dugu garrantzitsua dela batzordeetan gauzak argi esan eta herritarrekin eztabaitzea. Bide hori lantzen jarraituko dugu, eta herritarrek batzarretan parte hartzea nahi dugu, proposamenak egiteko, esku bat botatzeko, kritikak egiteko eta alternatibak eskaintzeko.
Nanoipuin lehiaketa II. edizioa
Ondarroako Udalak Nanoipuin Lehiaketako II. edizioa antolatu du udazkeneko LITERATUR AMUAK egitarauaren barruan. 140 karaktereko ipuinak aurkez daitezke eta pertsona bakoitzak, gehienez, nanoipuin bi aurkez ditzake.
Informazinoi gexa, hamen: http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Albisteak/Orrialdeak/NanoipuinLehiaketakoIIedizioa.aspx
Ongo asti, epaiketa asti ixango da. Kalea urten bir dou!!!
Gaur hasi de Audientzixa nazionalin 40 euskal gazten aurkako epaiketi. LAN POLITIKU etxearren epaitzen dotxue. Geure elkartasune bixaltzen dotzau TURRUNEtik, eta bide batez erakusten dotzuau Gasteizen ein daben bideo bat eurai babesa emoten. Tartin ikusiko dozuez bertan dazen ikasle ONDARRUTARRAK (guzen lekure, ez ga geldik egotekuk!).
Eta besarkada handi bat batez be epaitzen dazen Lekitxoko lagunai!
Saturranen bizikletak aparkateko lekuk nahi douz!
Ondarruko eguzkin eskarixe:
http://eguzkiondarru.wordpress.com/2013/10/05/saturranen-bizikletak-aparkateko-lekuk-nahi-douz/
Udan bizikletan Saturranea juten gazenok, bizikletak ezin aparkata ibiltxen gaz. Kotxintzako eta motorrantzako aparkalekuk sobre daz, baine bizikletantzako bapez. Hori ez da garraio jasangarrixe bultzatzeko bidi! Mutrikuko Udalai eskatzen dotsau datorren udako hondartza parin bizikleta aparkalekuk ipintxeko!
Kotxintzako parkinetik lortzen daben diru ahal dabe erabili bai bizikletantzako aparkalekuk erosteko, eta baitxe Saturraneko inguru naturalak berreskuratzeko.
Eutsi, ez etsi!
Gaur gabaz jun diz polizixa nazional españolak Iruña Goñi atxilotzea, eta herri oso bateaz topa diz, herri harresixe osatzen. Beste behin be ikusi de zeintzuk dizen joten eta atxilotzen dabenak, eta zeintzuk dizen garai barri baten alde dazenak.
Jakitxi dakarrela, gure herritxarrak erutea badatoz, harresixe topako dabela.
Hamen dakauz ondarrutak bixaldutako argazkixak, eta Argian bideu:




















