Mamarru etxea!

Gaur eguerdixan Estrasburgoko auzitegixak berretsi ein dau 2012xan esandaku: Ines del Rioi aplikatako dotrini legez kanpoku dela, eta presu kalin egon biko litxakela.

Mamarru be dotrina bardinaz dakarre kartzelan, eta Estrasburgon irakurketin arabera bera be kalin egon biko litxake. Mamarru etxea!

dscn083711

Eguerdixan konzentrazinoik egon diz hiriburutan, eta hantxe egon gaz ondarrutarrok. Iluntzin Alamedan batuko gaz.

IMG-20131021-WA0002

IMG-20131021-WA0000Ta beheko argazkixak, Gasteizen egon dan konzentraziñoikuk diz, bertatik bixaldu dozkuez han dazen ikasle Ondarrutarrak

image

image(1)

Alla da benetako ordu!!! 197/2006 doktrina eten!‏

IMG-20131018-WA0014

Bixar goxeko 11:30in emongo dau Estrasburgoko giza eskubidin auzitegiko areto nausixak 197/2006 doktrinin inguruko behin betiko epaxe. Bixarko ebazpen horrek doktrina hori aplikata dakarren preso politikun egoeran aurrekari juridiko politiko bat markako dau. Batxe be geure herritxarra douen Isidro Garalde”Mamarru”n egoeran.
Horren aurrin,bixar goxeko 11:00tatik aurrea Euskal Herriko hiriburutako plazak beteteko deixe ein dabe, guk gure ebazpena zein dan argi adierazteko: 197/2006 DOKTRINA ETEN YA!
Atsaldin Euskal Herriko herrixetako plazak beteko douz aldarri bardiñaz, ta Ondarrun iluntzeko 20:00retan batukoaz Alamedan.
197/2006 DOKTRINA ETEN! MAMARRU ETXEA!

Urko Labaka eta Xabier Aranburu presuk jipoi gogorra jaso dabela diño Etxeratek

xabi a[1]

Itturrixe: http://www.kazeta.info/euskalherria/urko-labaka-eta-xabier-aranburu-presoek-jipoi-gogorra-pairatu-dutela-salatu-du-etxeratek

Frantziako Lyon Corbas espetxean diren Urko Labaka donostiarrak eta Xabier Aranburu ondarrutarrak, “funtzionarioen jipoi gogorra” jasan zutela salatu du Etxeratek. Gertakariak urriaren 10ean gertatu ziren. Espetxeko euskal presoak haien eskubideak defendatzeagatik zigor ziegara eramaten zituztelarik pairatu zuten erasoa. “Ziegetatik zigor ziegetarako bidea oso luzea bazen ere, airean, arrastaka, ostikadak jasoz, burua eta belaunak eskaileren aurka joz eta oso modu bortitzean eraman zituzten. Ahotik odoletan, arropa puskatuta, biluztuta, eskumuturrak eta sorbalda urratuta iritsi ziren zigor ziegetara” jakinarazi du Etxeratek. Euskal errepresaliatu politikoen senide eta lagunen elkarteak aldarrikatu du: “Horrelako egoerekin amaitu, eskubide urraketekin amaitu, eta aurrera egiteko garaia da. Giza eskubide guztiak errespetatuak izan arte”.

Irakurtzen jarraitu