Ondarruko kalitan agertu dan mural dotore bat erakusten dotsuau. Iheslari politikuk etxea! Danak etxea!
Egilea: turrune
Ekainan 3tik 15ea, ‘Hormak Palestina’ erakusketi
7 Emakume en Movimiento elkarteak antolatuta, Ondarroako Udal Erakusketa Aretoan. Erakusketa, Palestinar lurraldeetan jasotako “pintaden” ingurukoa da. Aldarrikapen hauek gurera ekartzearekin batera, palestinar gizartearen errealitateari buruzko gogoeta sortzeko espazio bat garatzea da asmoa, “pintadek” duten balore kultura eta artistikoa nabarmenduz.
Hurrengo, Euskal Herriko beste zenbait txokotan ere ikusteko aukera egongo da erakusketa (*erakusketaz interesaturik zaudetenok jarri gurekin harremanetan)
Angelita Burgoa eta Iera Arantzamendiai, elkarrizketi
Lea Artibaiko Hitzak einddako elkarrizketi ahal dozue ikusi hamen:
Zer pasaten da plastikuk erreten badouz?
Ondarruko zero zamar taldik bixaldu doskun idatzixe da hau:
http://ondarroazerozamar.wordpress.com
Ondarroan oso gutxi bidaltzen dugu birziklatzera, %26 bakarrik. Bizkaian ere %36 birziklatzen da bakarrik. Beste guztia erre egiten dugu Alonsotegin, eta zabortegietan bota Zallan edo Larrabetzun.
Egunero egunero ikusten ditugu gure kaleetan birziklagarriak diren materialak zamarretara botata. Tartean, plastikoak. Agian herritarren gehienak ez daki plastiko horiek zamarretara botatzeak zelako kalte handiak eragiten dituen.
Zabortegietan amaitzen duten plastikoek 1000 urte ere behar izaten dituzte desagertzeko, eta txikitu ahala partikula toxikoak zabaltzen joaten dira. Alonsotegiko errauskailuan erretzen diren plastikoek, ostera, gai kutsagarri asko sortzen dituzte: dioxinak, benzenoa, fenolak, butadienoa… zamarrak erreta, plastikoen arrisku toxikoa handitu egiten dugu.
Gero errauts toxiko horiek tratamendu berezia jaso behar izaten dute. Eta zabortegi berezietan bota behar izaten dira. Tratamendu garestia da, eta pertsonon osasuna arriskuan ipintzen duena. Zorrotzako herritarrak, adibidez, osasun arazoak salatzen ari dira, gure zamarren errautsak euren auzoan tratatzen direlako.
Egoera honi irtenbidea emateko aukerak badaude: plastikoen erabilera gutxitu, eta erabiltzen ditugun plastikoak ahal denik eta gehien berrerabili eta behar ez dugunean birziklazera bidali.
Ondarroan zamarrak birziklatzen ez baditugu, Bizkaiko beste herritar batzuen osasuna kaltetzen dugu. Hori ez pasatzeko, murriztu, berrerabili eta birziklatu!
Ekainak 7 (zapatu) hitzaldixe Alamedan: KARTZELA eta GAIXOTASUNA
Emakume handixe jun gasku: MIREN ARTETXE BELAUSTEGI
Gauza asko esan leikez beratxik: ixille ta abertzale ekintzalli sasoi gogorretan, San Juan Txurruko emakume konspiratzailitako kidi (Esparadraposek berba eingo baleuke…), Ondarruko umik opor lekuta juten zinin bizipoza ipintxen benetako saltseri (Bakedanoko koziñeri)… Aurten Plazagaiñi umezurtz geatukora bera baik. 87 urteaz hildde, bañe sustrai luzik lagatxuz herrixan.
Hamen erakusten dotzuauz beran pare bat argazki (borobil bateaz agertzen da bera), 1977xan atatakuk, Askatasun Ibilaldixan Iruña ondun, Arazurin.
MEMOIXI ez dalako delitu, ATXILOTUK ASKATU!!!
Ekainak 7 (zapatu) udalan euskara plan barrixan aurkezpena
Nola ikusten duzu euskara herrian? Galdera horretatik abiatu zuen Udalak hausnarketa, pasa den udazkenean. Hainbat sektoretako pertsonen ekarpenak jaso ziren orduan: lan arloan, aisialdian eta euskararen transmisioan, eta era horretara, datozen urteotarako helburuak definitu eta elkarrekin adostu zituzten hainbat ekintza.
Handik hona, plana osatzen ibili da Udala orduan jasotako ekarpen guztiekin. Eta orain, ostera, udazkenean hasitako prozesuaren azken txanpan sartuko da bideari ekin baino lehen: bidelagunak topatzea eta eginkizunak lehenetsi.
Bada, ekainaren 7an egingo da hori: bertan aurkeztuko da-eta parte hartze prozesuaren ondoren landutako Euskara Plana.
Udaleko euskara sailak adierazi duenez batzar horretara, aurrekoetan egin zen moduan, edozein joan daiteke, nahikoa da euskararen gainean iritzi bat eman nahi izatea. Hortaz, hauxe da gonbidapena: Kofradia Zaharreko 2. pisuan, goizeko 10:00etatik 12:30ak bitartean, giro apartaz eta patxada ederrean.
Ondarroako Udalak eskerrak eman nahi dizkie euren denbora apur bat eskaintzek oprest dauden ondarrutar guztioi
Goiko Kaleko etxi, legez kanpoku
Ondarruko EH Bilduk bixaldu doskun idatzixe da hau, Goiko Kaleko etxin ingurun:
http://ondarroa.ehbildu.net/2014/05/14/goiko-kaleko-etxea-legez-kanpokoa/
Telebistan delitu urbanistikoei buruzko albisteak ikusten ditugunean, hori Espainiako arazo bat dela pentsatzen dugu. Baina geure herrietan ere antzeko kasuak baditugu. Adibidez, Ondarroan.
Epaileek erabaki dute Goiko Kaleko etxea (Txomin Agirre 28, erdi eginda dagoena) legez kanpokoa dela. Orain, udalak erabaki gogorrak hartu beharko ditu. Eta herritar guztiok dirua gastatu beharko dugu etxe horrekin aurrera edo atzera egiteko.
Baina goazen ikustera zelan ailegatu garen egoera honetara.
2007ko apirilean PNV-EAJk kudeatzen zuen Ondarroako udalak Pixape plazaren zati bat saldu zion Urresti 2001 s.l. enpresari 90.000 euroren truke. 2007ko maiatzean Ondarroako Udalak Pixapeko plaza bitan zatitu zuen (zati bat ordurako Urresti 2001 s.l.ri salduta zuen). 2007ko azaroan Urresti 2001 s.l enpresak bi orube batu zituen: bata, Txomin Agirre 28a, eta bestea udalak saldu zion Pixape plazaren zatia. 2007ko ekainean Ondarroako Udalak Txomin Agirre 28an eraikina egin ahal izateko lizentzia eman zuen.
Orduan agintzen zuen PNV-EAJk ardurarik barik jokatu zuen. 1997ko hirigintza udal arauek argi esaten dute Alde Zaharrean ezin dela etxe berririk eraiki eta etxea barritzeko PERI edo plan berezi bat derrigorra dela. Gainera, 1997ko udal arauetako memorian ez da aipatzen Txomin Agirre 28an etxe berririk egiterik. Halan da be, PNV-EAJk eraikina egin ahal izateko xehetasun azterlana tramitatu zuen.
Gertaera horiek legez kanpokoak izan zitezkeela eta, herritar batzuk udalean bertan salatu zuten egoera. Orduko udal arduradunek ez zieten kasurik egin, eta auziak epaitegietan amaitu zuen. Gogoratu behar dugu urte horietan ezker abertzalea ilegalizatuta zegoela, eta udalean ez zegoela inongo kontrol politikorik.
Urteak pasa dira eta epaiak etorri dira. EAJ-PNVk udalean emandako pauso guztiak bertan behera geratu dira:
2008an xehetasun azterlana bertan behera laga zuten epaileek. 2011ko otsailean lizentzia ere bertan behera laga zuten epaileek. Eta 2014ean otsailaren 27an bertan behera geratu dira behin-betiko Pixape plazaren segregazioa eta salmenta.
Beraz, Txomin Agirre 28an eraikina egiteko pauso guztiak bertan behera geratu dira epaileen aginduz. Ez legezkoa izan zen prozesua osorik.
Goiko Kalean egindakoak argi erakusten du Espainar Estatuan eta Euskal Herrian zelako hirigintza eredua garatu den azken urteotan. Interes ekonomiko garrantzitsuak egon dira eta interes horiek bultzatzeko astakeria handiak egin dira. Ondarroan bertan adibide bat baino gehiago daukagu (gogoratu bestela Allerin 500 etxe egin nahi zituztela, epaileek ilegalak zirela esan arte).
Orain Ondarroako Udalak egoera kudeatu behar du derrigorrean, Ondarroako herriari ahal denik eta kalterik txikiena eraginez. Txarto egindakoa zuzentzea ez da erraza izango. Agian ezinezkoa. Uste dugu astakeria hau egin zuten politikariek euren ardurak argitu behar dituztela. Eta uste dugu EAJ-PNVk azalpenak eman behar dituela herriaren aurrean.












