Betiko tokixetan topakozue GABEKO IZARRAn bigarren zenbakixe 1,5 €n trukin. Amatxutakun fin.

Egilea: turrune
TRANSFEMINISMUai bueltaka, ikastaru ETXELILAn

Emakumintzako Jabekuntza Eskolako ikasturtiaz jarraitxuz, hurrengo ikastaru:
Ixenburu: Transfeminismoarekin bueltaka
Irakasli: Medeak taldi
Data: Maiatzak 8-9
Leku: Etxelilan
Gaxe: Taller honetan feminismun barrun sortutako transfeminismo korronti azalduko da. Gai zehatz batzuk hartuko diz ardatz modun eta horren inguruko hausnarketa barrixak sustatuko diz (prostituziñoi, transexualidadi, genero nortasune, indarkexa matxisti, etab.)
Info gehixaua: http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Gertakariak/Orrialdeak/20140415_OndarroakoEmakumeentzakoJabekuntzaEskola.aspx
Gaxoik dazen presuk etxeratzeko eskatuko dou maxatzan 31n ONDARRUn
12:30etan urtengo dau manifestaziñoik, Alamedatik, ‘Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea. Gaixo dauden presoa etxera’ lelopin.
“Larri dauden presoen egoeraz kezkatuta elkartu gara gaur hemen”. Hainbat sektoretako norbanakoek egin dute manifestaziorako deialdia, eta horien izenean hitz egin du Iera Arantzamendi Ondarruko Iparra Galdu Barik plataformako kideak. Azaldu duenez, 11 dira gaixo dauden euskal presoak. Horien osasun txostenen “atzean” giza eskubideen urraketa dagoela azpimarratu du Arantzamendik. Iosu Uribetxebarria, Ventura Tome eta Ibon Iparragirre presoen adibideak jarri ditu: “Ibonen egoera dohako sufrimendua bilatzen duen espetxe politika baten aurpegirik kurdelenetarikoa da”, adierazi du. Apirilean Basauriko espetxetik Navalcarnerokora (Madril) urrundu zuten Iparragirre.
Uribetxebarriari baldintzapeko askatasuna kendu ondoren, etxean dago preso.Tomeren kasuan, prostatako minbizia atzeman zioten iazko urtarrilean, eta abenduan birikietakoa zuela esan zuten. Baina erregimen berezian segitzen du, Murtzia I (Murtzia) espetxean.
“Etorkizunari esperantzaz begiratzen dion jendartea izan nahi du gureak”, esan du Arantzamendik, eta, haren ustez, horretarako beharrezkoa da preso eta iheslarien gaiari konponbide adostua ematea. Horregatik, gaixotasun larriak dituzten presoen askatasuna eskatzeko, manifestaziora deitu dute datorren maiatzaren 31rako: “Pertsona hauek guztiak preso mantentzen dituzte: giza duintasunaren eskubide oro urratuz eta beren integritate fisiko zein moralaren aurka jokatuz”.
Gaixo dauden presoen zerrenda:
– Ibon Iparragirre, Ondarroa. Navalcarneroko espetxean (Madril).
– Inma Berriozabal, Elorrio. A Lamako espetxean (Galiza).
– Josemi Etxeandia, Larrabetzu. Topaseko espetxean (Salamanca).
– Txus Martin, Basauri. Zaballako espetxean (Araba).
– Aitzol Gogorza, Errenteria. Basauriko espetxean (Bizkaia).
– Ibon Fernandez Iradi, Lasarte-Oria. Lannemezango espetxean (Frantzia).
– Gari Arruarte, Hernani. Almeriako espetxean (Andaluzia).
– Jose Ramon Lopez de Abetxuko, Gasteiz. Villabonako espetxean (Asturies).
– Ventura Tome, Tafalla. Murtzia I espetxean (Murtzia).
– Iñaki Etxebarria, Iruñea. Topaseko espetxean (Salamanca).
– Josetxo Arizkuren, Iruñea. A Lamako espetxean (Galiza).
Udalekuk ONDARRUko ume ta gaztetxuntzako. Bazatoz?
URDIROTZeko udalekukin, gaztetxuauak be aukeri eukiko dabe mendixaz gozatzeko.
Udaleku ibiltarixak antolatziaz gain, aurten udaleku erdi finkuk antolatu dotxuz Barnetegixe Hezkuntza Elkartik.
LHko 5. mailatik DBH 2. arteko ikaslintzat ixango diz Urdirotzeko baserri baten. Eta mendi ibilaldixak etxiaz gain, baserrixan tailer eta ekintza desberdinak etxeko asmu dakarre.
Guraso Batzarrak 19:30tan Kofrai zaharrin
Maiatzan 7an URDIROTZEKO UDALEKUK
Maiatzan 8an UDALEKU IBILTARIXAK
Solasaldixe ETXELILAn: HIESA genero ikuspegittik
Maxatzak 7, eguaztena, “HIESA genero ikuspegitik” solasaldixe burutuko da Etxelilan.
Gazte, heldu ero zahar egon; bertoku betidanik, herrire etorri barri edota alboko herriku ixan; gixonezko sentiu, andrazko erota beste mile aukeretako bat. . . danok zaze ongietorrixak, parte hartze libri eta doakoa danantzat!





























