Ondarruko udalak Palestinako banderi ipini dau, Israel Gazan etxen dan masakri salatzeko. Israelek bonbardeukin jarraitzen daben bitxartin banderi egunero egongo da ikurrinan albun.
Palestina askatu!
Egilea: turrune
Lekatxarran hor dagu Ondarruko eta eskualdeko gaztetxiai!
Lekatxoko gaztetxin urteurrena dala eta, okupazinoin inguruko egitarau antolatu dabe. Eta horreaz batea eskualdeko gaztetxik desafia dotxuez, euran herrire juteko.
Abuztun 6xan Lekatxoa jun eta hor daguai aurre etxeko kapazak ixango diz Ondarruko gaztik?
Lekitxarran mezu:
Gaztetxien okupazinoiaren urteurrenaren harira, abuztuaren 3tik 7ra OKUPAZIONO JARDUNALDIJAK antolatu doguz Lekitxon. Euskal Herriko gaztetxe ezberdinetako esperientziJak ezagutzeko aukerIa eta aurrera begira hartu bIharreko bidia zehazteko oinarrij…ak finkatzeko erabiliko doguz.
Horrez gain, eskualdeko beste herrijetako gaztetxietako kidiak be gonbidatuta dagoz, elkar ezagutu eta proiektuen artian harremanak saretzen juateko asmoz. Eskualdeko gaztetxiari, ganera, DESAFIJUA bota dotsagu. Kontzertuakin emongo dotsagu amaieria jardunaldijari, El Baston de la vieja (Sevillako SKA taldia) eta Lekittoko Sustrajah Band taldeakin.
Ikusi arte ta gaiztuak ixan!
Amatxu diz aurtengo kirol udalekuk
Aurten hirugarren urtez herriko ume askok kirol udalekutan parte hartu dabe. Lagunak ein eta kirol desbardin asko aprobateko aukeri euki dabe. Udalaz batea, monitore eta herriko kirol talde askok be lagundu dabe.
Zelako arrakasti dakarren ikusitxe, hamendik gure eskarixe udalai: ahal dala datorren urtin egun gexa eta ume gexauantzako leku ipintxeko.
Gabonetan be antzeko ekimen bat egongo da. Interesa dakazuenok adi egon, apuntateko.
Berritxure juteko oinezko bidi, zabalik!
Badatoz andramaixak!
Gerua eta gitxia falta da. Herritxar asko ya hasi diz mobiuten: txosnak monta, entsaxuk ein, kontzertuk lotu, dana ondo preparata laga…
Hamen dakazue egitarau ofiziala. Baine seguro egunak aurrea jun ahala gauza barrixak be agertuko dizela. Emongou danan barri.
Abuztuak 2 (zapatu) jai latinu gaztetxin
Gaur 30 urte hil zan ANDONI ARRIZABALAGA
Gehixenok “ITZIARRREN SEMEA” lez ezautu gendun, erakundeko kidik “FELIX” deitzetzen, espetxin “CAMBORIO” zan… bañe danontzako gixon handi bat ixan zan.
Frankismun kontra eiban burrukan, beste ondarrutar askok eiben latxeik. Euskal Herrixan alde eta pertsonan eskubide sozial eta politikun alde. Horretxeatxik epaitxu ben Burgosen, eta herixotza zigorra ipinitsen. Gaur egun dakauzen eskubide apurrak, beran lakoxe emakume eta gixonai esker dakauz, euran burrukiai esker.
Beatu ze idatzi ben beratxik on dala 30 urte:
Arriesgó y murió en la montaña, pero antes había arriesgado mucho más en la planicie. El riesgo fue su muerte ,pero sobre todo, el riesgo fue su vida. La arriesgo en pleno franquismo, cuando se jugó la cabeza contestando en euskara a los militares de Burgos que le respondieron con la pena capital. ANDONI era un ONDARRES de los pies a la cabeza que no dudo en apostar por el riesgo de la clandestinidad y de la pertenencia a ETA. Arrizabalaga se convirtió en grito de movilizaciones y protestas, en bandera de reivindicaciones y, en la dificil partida, ARRIZABALAGA venció. Su mito y su leyenda no acabó con la persona y, cuando años mas tarde volvió a pisar la calle de su libertad, prosiguió la lucha y el combate. Amaba demasiado el riesgo y lo que no pudo el enemigo lo logró la montaña. ¡La amaba demasiado!
EGIN egunkarixan argitaratu zan hau idatzixau 1984ko abuztun 2xan.
Azpiko argazkixan agertzen dana, BURGOSko kontseilu militarran epaxe da.
Eta berak esan zitxun berbak epaiketan, gure histoixan betirako gelditxuko diz:
Esko ona eukan marrazkixak eitteko, ze delineanti zan. 1968 aldin ONDARRUn ETA erakundik aldizkari batzuk ata zitxun. Ia igarten dozuen azalan diseñu zeiñek einddaku zan.
Gaur egun gitxirek jakingo dabe KALAMENDI mendixan dan buzoi be berak diseñabala. Oso mendi zali zalako.
Beste argazki hau, kartzelatik urten eta ONDARRUre alla zaneku de
Eskerrik asko Andoni eta beraz batea geure eskubidin alde burrukan ein daben guztiai! Ez zatxuau ahaztuko!
UXOLA elkarti (TXOKU), ASKATU!
Kalea urten dou gaur arratsaldin ONDARRUn, Madril aldetik jaso douen albisti dala ta. Noiz eingotzau uko handik allaten dizen legiai eta juezan erabakixai? Egunen baten arazuai adarretatik einbikotsau kolpe, eta bittartin kalea urten beharra dala iristen gasku.
Konponbidin hautu eindou guk, eta hau lortzeko borrokan jarraitzi de gure arduri, beraz bide honetan inddarrak batu eta mobilizatzen jarraitxu birdou. Deixe luzatzen dou Zapatun BILBOn, Arriagan, eingo dan elkarretaratzea, ONDARRUTIK autobuse eongo da, ixena emon ANAITAN edo KULIXKAN.
KONPONBIDIAI, erasoik EZ!!!
AUZI POLITIKOIK EZ!!!
UXOLA (TXOKOA) LIBRE!!!
TXOKU nahi dosku lapurtu, GUK EZ DOTZAU LAGAKO
Zain geuazen aspaldittik HERRIKO TABERNAN auziko epaixe noiz kalea urtengo ban eta hori gaur eguerdixan gertatu de, bertan hogei lagun zigortutxue espetxea eta 111 lokalan jabetzi Estatu Espainiarran esku geatzen diz, tartin ONDARRUko TXOKU. Hasarratute gaz, len be ahalegindu zin, gu geure jabetzatik kalea botaten
eta ezeben lortu. Ongun be bide bardiñetik duz. Izerdi asko ata dou ONDARRUTAR askok lokal ganorazko bat eukitteko, bertan jende asko eta era askotakuk batu ixan gaz. Herrixan ein dizen ekimen asko bertatik urten dabe, hizkuntza, kultura, politika, kirol mailakuk…
Gaurko epaixe salatzeko gaur bertan batuko ga ALAMEDAN, arratsaldeko 8retan, eta hurrengoko egunetan be kalea urtengo dou.
Adi mobilizaziñoiai!













