Egilea: turrune
Abendun 3 (eguaztena), TANBORRADI euskerin alde
Zaldupe Eskola Publikoko Hondar Ahua guraso elkartik Ondarruko Udalan eta Ondarroako AEKn laguntziaz tanborrada bat antolatu dau euskerin alde. Abendun 3an, Euskararen Nazioarteko egunin arratsaldeko 18:00etan urtengo dau danborradik Zaldupe eskolatik eta Itsasaurre plazan amaitu. Lau urtetik aurreako umik zein helduk parte hartu leike eta ixena emoteko epi azarun 26xan amaitxuko da. Ixena emoteko tokixak Kurike, Kitxu eta Brontxe ixango diz.
Herriko gaztik Errekaleorrei buruz berbetan
Aurrekun azaldu gendun Errekaleorren (Gasteiz) herriko gazte batzuk dabizela biharrin. Hamentxe bideun dakazue informazinoi gexa, proiektu hobeto ezautzeko. Pozten gaz gure herriko gaztik Euskal Herrixantzir be lan eta lan dabizela ikusitxe. Animo!
Azarun 29xan BILBOa guz, gaxoik dazen presun alde
Herriko komikilaxak GETXOn
Azaroak 22 (zapatu) berdel erre kantarinak
Zapato eguerdixan ondarrutar preso eta iheslaixan lagunak ELKARTASUN OJAELA ipiñiko dabe abantin Zubi Zaharreko txurro aurrin. 100 kilo berdel errekotxuez bertan. Berdel erre osu ogi gañin (pintxo ederra!), euro bixin salduko ra. Txosnatxu bat be eongo ra berdelai saka etxeko. Santa Zezili egune dala-ta, Kresala Elkarteko trikitilaixak eta panderojolik be giru alaitzen ibilliko diz ingurun. (Egueldi txarra balego, Plaza Berdurako tunelin babestuko dabe ojaela)
Maiteminak euskal literaturan, ikastaru ETXELILAn azarun 21 eta 22xan
91 urteaz jun gasku ARANTZA BADIOLA
Kastako emakumi ixan da ARANTZA. Danan gañetik emakume abertzali. On dala gitxi esate bateako azaleratu de berak eukibala gordeta 1936xan BEASAINgo udaletxin euan ikurriñe. Kontserba fabrika baten eitteban biarra eta okurriu gakon antxoi gordetezan kupel baten izkutati ikurriñe. Diktadori hil eta gero iñoi ixe esan baik ata eta beran etxea erun ban. On dala urtebete ARANZADIkuk aurrin euazela testigo lez BEASAINgo udalai bueltan emotzan, azpixan ikusten dan lez bertako alkatiai
Luterl taldin eskutik, “Euskoman” komikixe
Ondarroako LUTERL Taldeak komiki berria kaleratu du.
Azaroak 21, 22 eta 23an, Getxoko XIII. Komiki Azokako LUTERL Taldeko standean salduko da.
Izenburua; EUSKOMAN. “IZAN ALA EZ IZAN”.
Egileak: Ion Iñaki Artetxe (Gidoia) eta Kaiet Bengoetxea (Marrazkiak eta kolorea).
Eskertzak: Nekane Akarregi (Maketazioa) eta Fernando Agirre (Latinarekin eskainitako aholkularitza).
Ezaugarriak: GLOBHOSONDA SORTA 4. zenbakia.
Edizioa Paper azalez (Rustica). 52 orrialde koloretan (azala eta
kontrazala barne). Salneurria 6 euro.
Bilduma hontako komikiak aurretik, BERRIA egunkariko haurrei zuzendutako MANTANGORRI gehigarrian argitaratu ziren, zatika.
Nahizu etxeko jateko hondakinak ate aurrin jasoti?
Ondarroako Udalak ate aurrean jasoko dizkie etxeko jateko hondakinak nahi duten herritarrei, astean hiru bider, eta goizez. Jasotako hondakin horiekin konposta egingo da, eta ongarri hori udala Larruskainen landatzen ari den baso autoktonoan erabiliko da. Horrela, lurrak emandakoa lurrari bueltatuko zaio.
Apuntatu nahi duenak bide hauek erabili behar ditu: 946833674 edo idazkaritza@ondarroakoudala.net
Irakurtzen jarraitu










