IBON IPARRAGIRRE jo einddabe kartzelan

IBON IPARRAGIRRE kartzelan 2014-10-13Iparra Galdu Baik plataformik jakin erain dabenez, IBON Alcala Mecon preso dan beste preso sozial batek jipoitxu dau gaur arratsaldin. “Zigarro bat eskatutza beste preso sozial batek, eta Ibonek bi zigarro eukazenez, ezetz erantzutza. Horren aurrin, bestik jo ein ddau”, esan dau Jon Kirru Iparragirrek preso politikun anaxik.

Informazinoi gexa: http://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2014/11/25/ibon-iparragirre-preso-politiko-ondarrutarra-beste-preso-batek-jipoitu-duela-jakin-eragin-dute/

ONDARRUn be EMAKUMIN kontrako indarkeixiai EZ!!!

3

Andrabanda Feministak girotu dau ekimena, bideu ikusteko: https://www.youtube.com/watch?v=TQe62ii28cg

Kontzentraziñoi eindde Udal berdintasun kontseiluk deitxute eta honetan parte hartzen daben talde guztin adostasunez eindako idatzixe irakurri de: https://www.youtube.com/watch?v=qkOjvnGoRI8

Herriko ikastetxitako ikaslik be euran testuk irakurri dotxuez Hezkidetza egitasmun barrun.

 Eskerrik asko parte hartu dozuen guztioi! Danon artin lortuko dou!

6

4

Ondarrutarrak munduntzir: Naroa eta Naiara Senegalen egon diz hile bat

Irailin hilebete ein ben Senegalen Naroak eta Naiarak. Hamen dakazue euran kroniki. Merezi dau irakurtik.

IMGP2299

Aurtengo, Irailan 2xan aila ginan Afrika, Dakarrea; Senegaleko hiriburure. Bertan, “Aua” aumak eta beran familixa guztik gustoa hartu gintxuen euran etxin. Handik egun batzuta, Euskal Herritxik etorritxako beste 6 laguneaz Salyko kostaldin batu ginan. Gure helburu eta eurana, kultura truke bat etxi. Holantxen, egunero, afrikar dantzak eta perkusinoiko klasik jaso, irteera ezberdinak ein, bertako ingurugiru, hizkuntza eta kultura ezberdinak eukezen herri, aldea edo ta komunidadik ezautzen ibili ginan.

IMGP3184

Kostaldeko herri arrantzalik, Lago Rosatik gertu basamortuko herri txiki oso berezi bat be ezautu gendun, barnealdin galdutako aldeak bebai, eurakin kantuk eta dantzak ein eta baitxe M`Bour ixeneko hiri handi batea be aila ginan.

Irakurtzen jarraitu