Ikastaru Etxelilan: diskurtso autobiografikoak euskal literaturan

image

Irakaslea: Iratxe Retolaza Gutierrez (Literatura irakaslea)

Data: Otsailak 6 eta 7 (barikua eta zapatua)        Ordutegia: barikuan 17:00etatik 21:00etara eta zapatuan 10:00etatik 14:00etara

Antolatzailea: Ondarroako Berdintasun Saila
Lekua: Etxelilan

Gaiaz: Galdera hauetariko zenbait erantzuten ahaleginduko gara irakurketa-talde honetan: nolako diskurtso autobiografikoak garatu dira euskal literaturan? Nola baloratu eta interpretatu izan dira ekarpen autobiografiko horiek? Egilearen genero-eraikuntzak eraginik izan al du autobiografia horien harreran? Bidegurutze horretan, diskurtso autobiografikoek euskal literaturaren esparruan nolako garapena eta lekua izan duten aztertuko dugu, betiere begirada feminista gidaritzat hartuz.

*HAURTZAINDEGI ZERBITZUA EGONGO DA TXIRRIMORRASKIREN!!! Ikasturte honetan haurtzaindegi zerbitzua erabiltzeko aukera eskaintzen da ikastaro guztietarako. Horretarako, ezinbestekoa da aurretik jakinaraztea

*GOGORATU: Aldez aurretik matrikulatzea beharrezkoa da!

ASTINDU MAKILAK! ESNATU LURRE!

Gaur otsailak 4, Santa Ageda bexperi, urten kalea makilliaz eta esnatu doun lurre, udabarrixan beran lorak emoten hasteko!

SANTA_AGEDA_BEZPERA__ONDARAINTZALDU DAIGUN AGATE DEUNA, BIHAR DA BA DEUN AGATE!

Behiko argazkixe 2001eku de. Halandabe ziur egon gaur, Santa Ageda beixperan, urtik pasata egon arren, antzeako erretratuk errepetiuko dizela… “baina eztarriz sano gabiltza, ta kanta nahi degu gogozzz! EUP!!!”

agate deuna

Hamen dakazue gaurko presun aldeko Santa eski, San inazio kalin edurraz inguratute (gure beteranuntzako ez da egueldi txarrik).

2015eko santa ageda amnisti aldekukAlde zaharrin
SAMSUNG CAMERA PICTURESudaletxe azpixan
qq

Ondarru edurtzan

Aurten Ondarrure be aila da edurre. Beatu Aurrerakuk ata daben argazkixe, ikusgarrixe. Nahibazue bixaldu zeuen edurretako argazkixak, eta Turrunin ipiniko douz. Ondo pasa edurraz eta kontuz ibili!
image

Hamen Kamiñazpiko argazkixak be. Eskerrik asko Aritzei argazkixak lagatearren.

image image

Eta honek Jabik bixalduskuzenak, Itsas Aurretik. Eskerrik asko zeuri be!

image image image
Jakinddouenez, portun arazuk egon diz, kamionak ezin urtenda egon dizelako eguerdirarte.

1

Eta edurtzi aprobetxauaz IBON IPARRAi  besarkada handi bat Saturran aldetik.

3

4

2

7

Otsailan 5in Ibon Iparra epaituko dabe

Iparra galdu baik taldekuk hauxe bixaldusku gaur:
Datorren otsailaren 5ean (osteguna) Ibon Iparragirrek hitzordua dauka Alcala de Henares-eko epaitegian, Basauriko kartzelan jasandako jipoiaren inguruan. Gogoratzekoa da, Basaurin bi preso sozialen artean kafesnea aurpegira jaurti, ahoan ukabilkada bat eta lurrera bota zutela. Hala ere, funtzionariek agresio bat barik “reyerta” bat izan zela diote, eta Ibon biktima barik erasotzaile bihurtu nahi dute.
Argi dago funtzionariek eurek zirikatzen dituzte preso sozialak, preso politikoen aurka oldartzeko, eta gero babestu egiten dituztela, prebendak onartuz, edo kasu honetan bezala, salaketa faltsuak zilegiztatuz.
Ibonek makal jarraitzen du, baina egonkor.