Ondarrutarrok irabazi dou!

Atzo EH Bilduk irabazi zitxun hauteskundik Ondarrun. Horrek nahi dau esan herritxar danok irabazi douela, gaurtik aurrea be udaletxeko atik zabalik egongo dizelako, eta danok parte hartu ahal ixango douelako herriko arduretan.

Baine egixe da atzo jente asko etxin geatu zala, eta ez bala bozkatu. Bakotxak beran arrazoi eukiko ban, eta hori erabakixe errespeta ein bir de.

Atzo bozkatu ala ez bozkatu, gaurtik aurrea etxin geatzik eztau balixo. Herrixan gauza asko daz etxeko, eta danok ein bir dou biharra. Inor ezta sobran. Udaleko batzorditan parte hartute, herriko talditan inplikata, herrixan gauzak antolatzen lagundute…

Atzea be esango dou: etxin geatzik eztau balixo!

Urten kalea eta lagundu Ondarru bixi eta solidaxo bat sortzen!

KEMEN URANGAn urtebetetzi de gaur

Gaur maxatzak 25, Kemen Uranga Artola ondarrutar preso politikun egune ra. Alcalan egonda gero, on dala aste batzuk Darocako (Zaragozan) kartzela trasladaben. 2017ko abuztun 6xan amaitzen dau kondeni. Animooo! idatzi Kemenei zorixontzen. Hau de beran “helbidi”:
KEMEN URANGA ARTOLA
Centro Penitenciario / Carretera. Nombrevilla, s/n 50360 Daroca (Zaragoza)

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

2015eko udal hauteskunditako emaitzak Ondarrun

UDAL HAUTESKUNDEAK 2015 -ONDARROA

EHBILDU PNV PP PSOE
1.1.A – ERAKUSKETA ARETOA
(Alde Zaharra,
Kamiñalde, Pixape…)
 248 131  – 5
1.1.B – ERAKUSKETA ARETOA
(Alde Zaharra,
Kamiñalde, Pixape…)
 143  102  2 9
1.2.U – HAURTZAINDEGIA
(Artabide, Itsas Aurre inguru,
Kantxopi…)
257 200 19 4
1.3.U – HAURTZAINDEGIA
(Artabide, Antiguako Ama,
Egidazu…)
 250 252 27 2
2.1.U – INSTITUTUA
(Sabino Arana, Behiko Kali,
Txori Erreka…)
 149 135  6  9
2.2.A – INSTITUTUA
(Sabino Arana, Behiko Kali,
Institutu aurri, Txori Erreka,
Iñaki Deuna…)
 276 195 11 3
2.2.B – INSTITUTUA
(Sabino Arana, Behiko Kali,
Institutu aurri, Txori Erreka,
Iñaki Deuna…)
 139 117 7 4
3.1.U – INSTITUTUA
(Gorozika, MAgdalena,
San Juan Txurru,
Txori Erreka…)
 193 197  13  11
2.3.A – KAMIÑAZPI
(Iturribarri, Ibaiondo…)
 316 160 10 9
2.3.B – KAMIÑAZPI
(Iturribarri, Ibaiondo…)
 235 127 8 10
Guztira  2206  1616  103  66