Udalak herriko euskeri bultzatzeko proiekto barri bat ipini dau martxan. Eta aurkezpena astelehenin ixango da, atsaldeko 19:00retan Kofrai zaharrin. Ideak emoteko aukeri be egongo da.
Udalaz batea, herriko komunikabide guztik be lagunduko dou hau proiektu aurrea ataten. Ein berba ondarrutar, ahuakemonala!
Egilea: turrune
Ekainan 21in SAN MAMESea guz, bazatoz?
IKURRIÑE osteabe ONDARRUko udaletxin (1977-02-06)
“Herri bat beran memoixa baik ez da ixe” hori esan ixan dou beti TURRUNIN eta hori holan ixan birdala konturatu birde jenti. Beatu ze altxor ailla dan gure eskuta.
Diktaduri amatxu eta gitxire 1977-02-06xan isei zan osteabe ONDARRUko udaletxin ikurriñe.

Eta argazkixaz batea bideo bat be eskuratu dou. Esan birdou sasoi hartako kamarak ez eukela zer ikusi gaurkukin eta irudixak ez dizela beste mundukuk, bañe atzanearte ikusti gomendatzen dotzuau. Edadekuok ezautukozue jende bat (adibidez, amaierako irudixetan argi ikusten diz SANTOS GARCIA, KEPA AULESTIA eta ANABEL ZUBIKARAI).
Ondo pasa Kamiñazpiko jaxetan!
Gaur hasten diz Kamiñazpiko jaxak, eta asteburo guztin egongo da zer ein eta zer ikusi. Eurixaz ala euririk baik, umoreik ez galdu bentzat! Ondo pasa!
Eta Luterl taldekuk Kamiñazpiko jaxetako argazki zaharrak ipini dotxuez euran orrixan: https://www.facebook.com/pages/Luterl/1480789612158651?fref=nf
EH Bilduk hauteskundiai buruz berba einddau herritxarrakin
Kofrai Zaharrin batu diz herritxarrak hauteskundiai buruz berba etxeko. EH Bilduk Euskal Herrixan eta Ondarrun eukitxako emaitzak aztertu dotxuez danan artin, zer ein dan ondo, zer txarto eta zer hobetu bir dan pentsateko.
Inportantiena, herritxarrakin batea politiki etxen jarraitxu bir dela esan dabe, kalin, auzo batzarretan, batzorditan…
Ekainak 5 (baixaku) Piztiak eta Balerdi Balerdin kontzertu, Beikozinan
Ekainak 5 (baixaku), 2015eko KUADRILA EGUNE antolatzeko batzarra

Batzarran antolatzailik ata daben oharra:
Herritxarrak ezbagaz laguntzeko prest Andra Maixetan halako egun berezixe antolatzen, ia zeinek lagundubizkun.
Gure asmu koadrila egunak on dala urte batzuk eukan garrantzixi berreskuratzi re, eta horretako hona batzarrea danok ixango zaze ongi-etorrixak. Inguruko herrixetako jaixetan koadrila egunak dauken garrantzixi geure herrire be nahi dou ekarri, koadrila egun parte-hartzaile bat osatuz. Gure asmu, egun guztiko egitarau bat sortzi ixango ra, eta gero alperrik ixangora esati eztala ixe eon. Batzar hau antolatzen douenok be geuk nahidouelako gabiz honetan, eta gure irabazi bakarra herrittarrak jai eder batzukin gozatu ahal ixateko aukeri eukitxi ixango da.
Ondarruko jai batzordi osatzen douenok, Udala, herriko kultur eta kirol taldik eta beste hainbat talde eta norbanakok dei etxendabe batzar honeta. Etorri mesedez, eta zabaldu hau mezuau herrittar guztik irakurteko.
#AndraMaixak2015
Ekainak 13 (zapatu), ZUBI ZAHAR herri ikastolako egune
Ekainak 3 (eguaztena), “Gure genealogia feministak” liburun aurkezpena ETXELILAn
Data: Ekainak 3, 19:00etan
Antolatzaili: Ondarroako Udal Berdintasun Saila
Leku: Etxelilan
Gaxe: Emagin elkarteak eta Euskal Herriko Bilgune Feministak elkarlanean egindako lanaren fruitua da. Gure herriaren oroimenari memoria kolektibotik ikuspuntu berri bat emateko saiakera da.
Ekainak 20 (zapatu) preso eta iheslaixan aldeko futbito txapelketi
Ondarruko preso eta iheslaixan kuadrillakuk eta lagunak antolatute, euran aldeko futbito txapelketi ixango ra EKAINAN 20xan FRONTOIN, goixeko 9txerdixetan hasi eta iluntzeko 19:00etan ixango ra finala. Egun guztin zir, TXOSNI eta ANIMAZIÑOI eztiz faltako, eta jan-edanik pez! Anima zeure kuadrilli be, eta ixena emon hillan 16xe baño lehen Apallun, Kukuan, Anaitan edo Kulixkan!










