2024ko PLAZAGAÑI martxan hasi de!

PLAZAGAÑIn ipintxen dan jangelin prestakuntzan hasitxe daz. Ekimen hori aurrea eruteko hillik lenaua antolatzen ibiltxen diz. Aldakuntzaren bat ein bihir bada, edo aurreko urtekuai hobekuntzak gehitxu birbadiz… beti da zeregiñe, jentiai erreztasunak emoti dalako helburu.

Auzolanin etxen douen jantokixe da PLAZAGAÑEku, danok gaz boluntaxuk (baten batek dudi baeukan be), batzuk edadi dala ta amaieri emoteotze euran aportaziñoiai,, beste batzuk hasi etxen diz esko bat botaten, EZ DA ETENIK!. Nahiko zenduke zeuk be parte hartu bertan? Hurreatu eta esko zabalik hartuko zatxuau. Edo maxak serbiutea, edo fregau etxea, edo estrukturin montajea, edo Sardiñak erretea… edonun bota zeinke esku, zerrendak beti daz zabalik.

Hartu emonetan oinarritzen da gure ibilbidi, Ezta herrixan elkarte bat gure laguntzaik ez dabenik jaso, ta gustoa lagatzau gure mateixalak eta infraestrukturak ixan kirolekuk (futbola, arraune…), auzotan etxen dizen jaxetakuk (kamiñazpi adibidez), elkarte humanitaxuk (Arnasa, yaalah, presun aldekuk…) herriko Ikastetxik, Aisialdikuk (Txirrimorraski, Radixu, bateleruk…), Gaztetxi…. Horixe dala HERRIXE ETXI eristen gasku.

KUADRILLA eguneko bazkaiko txartelak saltzen daz!

Aurrera esan gendun latxeik herriko jaxetako hillabete baño gitxia falta danin, egitarau formi hartzen hasi de. Abuztun 16 an Kuadrilla egune ospatzen dou eta bazkaixe etxen da Kafeko atzin.Hori dala ta bazkaiko tikik ipinitxuez saltzen 5 euron trukin Turismo bulegun. Hartu lelengotik tikik!

Uztailak 20 eta 21 in, FELIX BERISTAIN AMALLOBIETA margolaxan ingurun dokumentala Kofrai Zaharrin!

ELOY GONZALEZ GAVILAN eta JOSE EMILIO GOMEZ BUSTOk eindako dokumentala, 𝐅𝐞𝐥𝐢𝐱 𝐁𝐞𝐫𝐢𝐬𝐭𝐚𝐢𝐧 𝐀𝐦𝐚𝐥𝐥𝐨𝐛𝐢𝐞𝐭𝐚: 𝐚𝐳𝐤𝐞𝐧 𝐞𝐮𝐬𝐤𝐚𝐥 𝐤𝐨𝐬𝐭𝐮𝐧𝐛𝐫𝐢𝐬𝐭𝐚 dakar ikusgai Ondarruko Udalak herrire. Uztailak 20 (zapatu) eta 21in(domeki) ixango diz emankizunak azpixan dakazuen ordutegixakin, Kofrai Zaharreko 2. solairun. Berta juteko gonbidapenak Turismo bulegun hartu birdiz, hillan 12txik aurrea. Ez galdu ikusteko aukeri!

*Herrixan be badakauz berak eindako artelanak besteak beste Portuko ArrainLonjan.