Españiko tribunal superiorrak Ondarruko txoku eta beste 106 herriko taberna itxitxeko aginddu emon dau. Gaur mobilizazinoik egongo diz herri guztixetan. Ondarrun Txoku zabalik da 17:30xetatik, eta 20:00retan manifi egongo da Txokutik.
Egilea: turrune
Apunta za domekan San Mamesea juteko?
Ondarrutar asko apuntata gaz domekan San Mamesea juteko. Eta zu, apunta za? Kantxope errebueltako lokalin dakazu aukeri, edo hamentxe: https://gureeskudago.eus
Gaur Kirmen Uribek eta beste pertsona ezaun batzuk esan dabe eurak be San Mamesen egongo dizela domekan.
Geure etorkizune nahi dou erabaki! Ondarrutar zoriontsuk nahi dou ixan herri libre baten!
Ekainak 20 (zapatu) Nagore eta Txomin Arrigorrin
Nahizu gure albistik emailin jaso?
Aukera barri bat zabaldu dou turrunin. Nahi bazue, emailin jasoko dozuez gure albistik, argitaratzen douzen momentun.
Horretako, ezkerreta dan lauki zurixin zeuen email helbidi idatzi bir dozue, eta gero “bihurtu jarraitzaili” botoiai emon. Email nat jasokozue, konfirmateko eskatzen.
Eskerrik asko geure jarraitzailik ixatearren!
Eta gogoratu, zeuek be ahal dozuezela gauzak bixaldu turrunea, otzara@hotmail.com helbidi erabilitxe.
Ekainak 17 (eguaztena) hitzaldixe, adin txikiko transexualai buruz
Hamen datoz SANJUN SUAK! Badator AKELARRI!
Kamiñazpiko jaixak amatxu eta Alde Zaharreko jaixak aste amaieran (nobedadi!).
Eta horren danon atzetik… San Jun suak! Eta urtero lez inbitata zaze ekainan 23an gaberditxik aurrea Akelarrin parte hartzea. Arrigorritxik plaza, lorak banatu, uxuk bota, eta plazan, sue!
Ata Erdi Aroko erropak oriatea, bertan egunin jantzi eta etorri plaza Akerraz batea suan bueltan dantzan etxea! Artelanekuok gabeko 22:00etatik aurrea Arrigorri hondartzako txiringitun eongo gaz preparamentuk etxen, eta zeoze falta bagatsue (buruku, amantala, adarrak…) trankil, geuk lagakotsuau-te!
Ez gazela, bagazela… “zelebraaatzeko fiesta”!
Laiño guztin azpitxik eta sasi guztin gañetik, ein dantzan libre Ondarru!
Ondarruko zinegotzixak be Gure Esku Dagoaz
Ondarruko Udaleko zinegotzi guztik be Gure Esku Dagoaz bat einddabe, eta domekan Bilboa juteko eskatutze ondarrutar guztiai.
Hauxe mezu zabaldu dabe Ondarruko Gure Esku Dagokuk:
ZURE LAGUNTZA EZIN BESTEKOA DUGU. Lortu itzazu SARRERA eta KAMISETA gure Kanttoipeko dendan (egunero 6tatik 8etara, eta domeka goizetan Alamedan). Eta gainera bolondres bezala parte hartzeko aukera duzu; egun horretan denak ongi irten dezan.
Autobusak antolatzen gaude, bi ordutegi edukiko dute:
– Autobus bat goizeko 9:00etan bolondresakin.
– 1- Goizeko 10:00etan katean parte hartu eta EGUN OSOA pasatzeko.
– 2- Arrastsaldeko 15:30 SAN MAMESeko ekitaldire juteko.
– Denak 20:30ean buelta Ondarrure.
Denek portutik (Arrankoba) irtengo dute. Puntualitatea eskatzen da.
Eta hauxe da zozketan sarixe euki daben zenbakixe:
Auzutako jaxak: ALDE ZAHARREKUK ekainak 18tik 21ea
Udal eta alkate barrixak dakauz Ondarrun
EH Bildun 8 botoaz, Josu Arrizabalaga bihurtu de Ondarruko alkate barrixe. Beran diskursun, hurrengo lau urtitako helburuk zeintzuk ixango dizen atxatutxuz: ekonomixi pertsonan zerbitzure ipintxi, demokrazixa parte hartzaili, euskaldunok geure etorkizune erabakitxi, presuk eta iheslaixak etxea ekarti eta herrixan konbibentzixi normalizati.
Eta Argia Ituartek aginte makili emotza Josuai.
Hauxe da udal gobernu barrixe. Baine badakiau eurakin batea biharra etxeko listo dazen herritxar asko dazela. Animo danai! 
Ekainak 13 (zapatu) abantin hasiko da UDAL barrixe
ONDARRUko udal barrixe eratzeko plenu eingo da bixar eguerdiko 12xetan. Zortzi zinegotzi EH Bildukuk eta bost EAJkuk jarriko diz mahaixan. Zenbakixak kontutan eukiaz ARGIA ITUARTEk, JOSU ARRIZABALAGAi emongotza alkatin makilli. Berta juteko gonbiti ein dau udalak. Hamendik, eskerrak nahi dotzauz emon lau urtin zinegotzi biharra einddaben herritxarrai. 









