Negu hurreatzen dun señali euki dabe gaur eguerdixan Alamedan, fresko xamar. Gaur be 12xak puntun batu diz pankarta atzin 120 lagun. Beti lez 20 minutuko geldialdixe eindabe bertan ta datorren astelehenin be bertan batzeko deixe eiñaz amatxu dabe gaurko ekimena. Jo ta Ke Lortu arte! PENTSIÑOI DUIÑAK DANONTZAT!
Denbori aurrea dun señali Portuko Ranpik 17. urte beteten dotxule ikusiaz ta hori ospatzeko Abendun 14an HARDCORE festibala antolatu dabe bertan hainbat taldek parte hartuko dabenak. Kontzertun ostin DJxak eongo diz. Sarrerak aurretixaz hartzeko, ANAITASUNA tabernan eta KURIKE dendan 10euron trukin.
Mezu hau zabaltzeko eskatuzku Unanue udal musika eskolatik:
Hamen dakazue Unanue Ondarroako Musika Eskolak ata daben Kantagintza Ikastaroko Kartela . Ikastaruai baixako honetan hasieri emongogako bañe azaro osun eongo da apuntatzeko aukeri.
Ikastarun luzapena 12 astetaku ixango da eta baixakutan ixango da 20.00 tik 20.45 eta. Lagun artin ondo pasa , eta bakotxak bere mallan abesteko asmoz egindako ikastaru de.
12xak puntun batu diz Alamedan gaur be pankarta atzin herriko PENTSIONISTAK pentsiñoi duiñak eskatzen DANONTZAKO. Gaur 130 lagun batu eidiz esazku antolakuntzatik, tartin herriko bi zinegotzi. 20 minutun bertan egon da gero, datorren astin be eztabela hutsik eingo esanaz amatxu dabe gaurko ekimenaz. Jo ta Ke gure eskakizunak LORTU ARTE!
Beste urte batez abendu honetan Ondarruko Yaalah elkartik Ondarruko Udalan laguntziaz, Bir Ganduz proiektuai jarraipena eingo dotsa saharar errefuxiatun kanpamentutan. Daneta 19 lagunek osatutako talde eder bat bertaratuko da. Saharar herrixai babesa adierazi, ahal dan einin lagundu eta euran burruki geuri be badala erakusteko.
Bir Ganduz proiektun jarraipenaz gain, harreran ume sahararrak euki dabezen familixak, famili sahararrak esautzeko eta alkarreaz egun batzuk pasateko aukeri eukiko dabe. Baitxe be hamendik erundako mateixalaz kanpamentutan dakarren gabezixak arintzen lagundu.
Horretako herritxarrai laguntzi eskatu dotse elkartetik. Eskola mateixala batuko dabe Azarun 4an hasitxe, hilan 15 earte.
Aurtengo biajin udaleko odezkari batzuk be jungo diz Yaalah elkartiaz batea. Tartin, Irina Alkorta alkateordi, Union Nacional de Mujeres Saharauis antolakundin 50. Urteurrenan harire antolatu dabezen ekitaldixeta gonbidatute.
Pasan astin Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzak Irina alkateordiai eta Eneko Yaalahko kidiai eitzen erreportaje honetan irakurri leikez xehetasun guztik: