43 urte beteten diz ESTEBAN MURUETAGOIENA torturan ondorixoz hil zanetik

Ez gaz ahaztuteko. Memoixi dakauen bittartin gogoratuko zattuau eta gure ondorenguai erakutzikotzau zein ixan ziñan eta zer gerta gatzun.

Esteban, 1982Ko martxun 15in atxilotu ben, 10 egunez tortura gogorrak jasan zitxun eta 3 egunea hil zan torturak eragindako zaurixan ostin. Estatu españolak noiz onartuko dau komisaldegixetan gertatutakuk? Ondarrutar askorek pasa ixan dotxuen momentu gogorrak atxilo aldixetan argitxuko diz egunen baten? 

Batzuk gure herrixan gertatutakun errelato bakarra nahi doskue inposatu. Geure arduri de datozen belaunaldixai justizixan eta erreparaziñoin oinarritxutako etorkizune bermatzi, zaurixak itxitxen saiatuz…

2024ko Urrixan Indarkeriaren Oi(h)artzunak dokumentala ikusteko aukeri euki gendun Ondarruko Udaleko kultura sailan eskutik. Dokumental horretan Estebanen alaba Tamara Muruetagoiena da protagonistieta beran bixipenetatik kontaten dau atxan histoixi. Dokumental hau Donostiko Giza Eskubidin Zinemaldixan saritxu ixan zan. Proiekziñoiaz gain, Udalak Tamaran lana errekonoziu eta eskertu ban justizixi, aitortzi eta erreparaziñoi bilatzea bidin einddako lana azpimarratuz.

Hamen lagaten dou Trailerra:

Uma Ulazia Zubeldian liburu aurkezpena. Martxoak 27 (eguena) 18:30etan ETXELILAN

Euskal Herriko Greba Feministak. Diskurtsoaren analisia feminismo materialistatik. liburu aurkeztu dau Uma Ulazia Zubeldia politologa eta militante transfeminista Mutrikuarrak. Lan honetan Euskal Herriko Greba Feministak aztertu dotxuz LISIPE bildumako lan honetan.

Patriarkatu ulertzeko bi modu desberdinez, estatun eta politika publikun paperaz, eta 2019ko eta 2023ko greban inpaktuai buruz ibiliko da Uma Ulazia Zubeldia, Garazi Burgoa Aldarondo kazetari eta militantik dinamizatako solasaldi estiloko aurkezpenin. Martxoak 27an (eguena), 18:30 etan ETXELILAN.

Hamen lagaten dou 2024ko Azarun BERRIA egunkarixak einddako erreportaji:

https://www.berria.eus/euskal-herria/materialismoak-ez-du-blokeatzen-emakumeei-berez-eta-naturaren-izenean-inposatu-nahi-zaien-ezer_2133433_102.html

PENTSIONISTAK borrokan beste behin be!

Eguraldi kaxkarra euki dabe Alamedan batzen dizen Pentsionistak. Halan da be, gaur 95 herrittar batu diz Zumardi etxeko aterpin ta beti lez 20 minutuz egon diz bertan.

Aipatu dabe datorren apirilan 5in Bilbon egingo dan manifestaziñoire juti garrantzitsu dela, Herri Ekimen Legegilin kanpañin barrun. Manifestaziñoi arratsaldeko 17:30xetan ixango da Jesusen Bihotzetik hasitxe.

Horrez gain, esan da be bai maixatzan 8xan Galdakanon eingo dala Bertso Txapelketin amaireko bazkaxe; horretarako tikik nahi ixan ezkio datorren astelehenin hurreatu eskatzeko, 20 euro ixango da bazkarirako tiket bakotxe.

Datorren astelehenin barriro batuko diz Alamedan. JO TA KE LORTU ARTE!!!

2025ko lelengoko hiruhillekun KINKEAko zenbaki irabazlik!

2025. urtin lau promoziñoi etxeko asmu dauke ETXERAT Elkartik (PRESO ta IHESLAXAN Senidin elkarti), eta KINKEA promoziñoi bakotxeko 20.000 artelan salduko diz. Aurtengo artelanak Ander Hormazuri artistik eginiko pintura akrilikuk diz. Lelengoko hiruhillabeteko zozketi eindde eta ongun herrixan be sos apurrak geatu diz (7.643, 7.622 eta 10.249 zenbakixak). Zoixonak irabazliai. DANAK ETXEA EKARRI ARTE JO TA KE!