3 Bertsolai: MIREN AMURIZA, AMETS ARZALLUZ eta ANDONI EGAÑAz lehiatuko diz 3 Zientzialai: OSKAR GONZALEZ, JOSU LOPEZ-GAZPIO eta LEIRE SAGRONIZ eguenin irailak 21in Beikozinin arratsaldeko 18:30tan. KIKE AMONARRIZek aurkeztuko daben saiun.

3 Bertsolai: MIREN AMURIZA, AMETS ARZALLUZ eta ANDONI EGAÑAz lehiatuko diz 3 Zientzialai: OSKAR GONZALEZ, JOSU LOPEZ-GAZPIO eta LEIRE SAGRONIZ eguenin irailak 21in Beikozinin arratsaldeko 18:30tan. KIKE AMONARRIZek aurkeztuko daben saiun.

Gaur jokatu de TKE ligako azkan estropadi Portugaleten eta 6 .geatu diz sailkapenin, orokorrin beraz 8.postu lortu dabe. Urtebete arrauneko maila gorenin egon ondoren, hortxe egoteko taldi dala demostra dabe gure arraunlaxak. Horretaz gain, patroi onenan sailkapenin IÑIGO LARRINAGA Antiguako Amako patroi bigarren lekun geatu de.

Batxe be Zoixondu birdouz Urdaibai traineruko arraunlaxak (TKEeko txapeldunak) eta bereziki bertako bi partaide Ondarrutar : ALAIN KOLUNGA eta MIKEL AZKARATE. Amaitzeko aipamen berezi bat nahitzau ein, https://ondarroakokl.wordpress.com/ (web orrixai) estropadaz estropada ein daben jarraipenai esker ANTIGUAKO AMAn barrixak jakin ahal ixan douelako.
Hau ezta iñun gertaten, KALEA urten biarra euki dou KATALANAK bozkatu ahal ixateko eskatzen. Herrixan autobuse ata, Bizkai busin eta kotxe parikularretan junga Ondarrutarrok Bilboa. Hamen bertatik bixalduzkun irudixak.









Gure herriko alkati be handik ikusi dou


Pikoluk zoratute dabizen bittartin papeletan bille Katalan imprentetan, Bilbon eskuz esku ibili diz boto paperak.
Eta herriko artisten batek be beran aportaziñoi eindau Arrigorriko hondartzan

Atzo MARABILLATXUaz emon gakon hasieri Aitzol Aramaio Zinegile Ondarrutarran omenez laugarrenin eingo dan MARABILLI festibalai!

Kontzertuk,irratsaiuk,proiekziñoik,kalejirak,erakusketak, dantzak… eta beste pilobat kultur ekimen batukotxuz aurtengo egitarauk be! Aukera oso ona beste behin be herrixan bertan holako festibal eukitxe kulturiaz gozatzeko!
Natxe aurretik ekimenak eon marabilli Urrixan 5etik 8re ixango da!
Hamen egitarau, egitarau marabillosu!

MARABILLAKO ABESTIXE:
“Feminismo Gitano” hitzaldixai buruzko informaziñoi bixalduzku ETXELILA Emakumin topalekutik:
Hizlarixe: Tamara Clavería Jimenez (Amuge elkarteku) Egutegixe: Irailak 20, eguaztena Ordutegixe: 18:30etan Leku: Etxelilan

Antolatzalli: UXU emakumin taldi

KATALAN herrixai babesa emoteko manifestaziñoi bat antolatu dau GURE ESKU DAGOk Bilbon irailak 16rako. Berta juteko autobuse ata da herrixan, ixenak emoteko lekuk: ALAI, AMARRATZA, KULIXKA ETA KURIKEn. Irteeri Zaldupe aurrin ixango da arratsaldeko 4retan.

Domekan “Sitio Distinto” dokumentala estrenako da, Bilboko Kafe Antzokixan.
Davide Cabaleirok zuzendu dau hau dokumentalau, eta bertan agertzen da Euskal Herrixak eta Galizik euki daben relazinoi historiku: migrazinoik, musika taldik, elkartasune… Dokumentalan helburu topikuk apurtzi de, Galiziai buruz dakauen irudixe aldatzi.
Davide Cabaleiro ezaune da Ondarrun, Zubi Harresixai buruzko dokumentala graba balako on dala urte batzuk.
Eta, zelan ez, “Sitio distinto” dokumentalin be Ondarru eta ondarrutarrak agertzen diz. Galizitxik etorritxako ondarrutarrak eta euran seme-alabak eta lobak, hain zuzen be.
Laster eongora aukeri dokumentala Ondarrun ikusteko.
Hamen dakazue trailerra:

Gaur Diada nazionala Catalunyan! Pillo bat lagunek urten dabe kalea Herrialde Katalanan Independentzixi eta askatasune aldarrikatzen, tartin euskaldunak barrurarte sartute dazen autodeterminaziñoi prozesuai sustengu eta babes osu emoteko!
Aurten iñoix baino gexa, “SI” n aldeko Diadi ixanda… Urrixan 1in bozkatzeko asmu dakarrela eta BAI bozkatuko dabela argi laga dabe milaka lagunek estatu Españolan mehatxu eta erasun gainetik! Mezoik entzunena…VOTAREM!
Ondarrun be elkartasun keinuk nabarixak ixan diz Udaletxin eta balkoi bat baino gehixauatan:
Eta zelan ez Ondarrutar batzuk Catalunya aldin be ibili diz eta mobilizaziñoitxan parte hartu dabe. Honetxek argazkixak bixalduzkuk!
Diada aurreko mobilizaziñoik:
Honek gaur (Diada egunin) atatakuk:
Fossareko ekitaldixan
Eguerdixan Bartzelonako kalitan euan giru… Euskaldune ugari!
Atsaldin 17:14 an hasi de ANC k antolatutako ekitaldi orokorra. Guardia urbanak diñonez 1.000.000 lagunetik gora batu diz. (Honek euskaldunan zutabeko argazkixak)
Sare sozialetan holakoxe irudixak topaleikez…
Iluntzin CUP, Arran, Endavant, SEPC… Ezker independentistako talde eta antolakundik deitxutako manifa eta ekitaldixak egon diz: