Gaurko egun baten on dala 38 urte hil ben pikoluk FRAN ALDANONDO BADIOLA, KAA taldeko kidi Izaskungo baserri baten (Ibarran).
Memoixa historiku danontzako ixan bihir dala egunero aldarrikatzen dou.
Gaurko egun baten on dala 38 urte hil ben pikoluk FRAN ALDANONDO BADIOLA, KAA taldeko kidi Izaskungo baserri baten (Ibarran).
Memoixa historiku danontzako ixan bihir dala egunero aldarrikatzen dou.

Espainiko espetxe politika kriminala Ibon Iparragirre preso politiku hiltzen da. Ibonek hiesa dauke. Atxilotu eta Sevilla II espetxea urrundu benin beran karga birala zortzikoiztu egin gakon. 2011n, bere osasun egoera larrixan ondorioz, espetxe araudiko 100.2 artikulu ipinitzen. Artikulu horren arabera espetxe arindu ipinitzen eta horrek espetxealdixe beran etxin betetzi ahalbidetu ban. 2014an, modu erabat bidegabi ibiliaz, osteabe espetxeratu ben. Orduz geroztik, Ibonen egoera muturrekun ondorixoz, behin baino gehixauatan piztu de alarma gorrixe; azkena, maiatzin urjentziaz Madrilen ospitaleratu beneku.
Madrilgo ospitalin eindako azkan analitikin arabera, Ibonek 20 defentsa baino ez dauke (pertsona osasuntsu batek 723-1.124 artin daukenin). 2011n, espetxealdi arindu ipinitzenin, beran defentsan analitikik 51 adierazten ben, hau de, Ibon edozein momentun hiltzeko arriskun bizi zala. Beraz, ageriku de Ibon tratu krudela pairatzen ari dala, krudela eta utzikeri handiku. Egoera horren arduradunak espetxe, justizia eta osasun estamentu zehatzak diz; espetxe zaintzako epaili, Alcala-Meco espetxeko zuzendariorde mediku eta Alcala-Meco espetxeko zuzendaxe.
Mediku forentsik jada azaldu dotzenez, Ibonek edozein infekzio harrapatuz gero, hilkutxan bueltatuko dala beran herrire. Edozein momentutan hil daitekela, argi ta garbi.
Gaur egun, Ibon libre uzteko erabakixe Castro epailin eta Alcala Meco-ko espetxeko medikun esku da. Bixak ala bixak, preso ondarrutarra lehenbailehen askatu ezin, iragarritako herixotza baten arduradunak ixango diz.
Nahiku de! Ezker abertzalin KALERA KALERA dinamikik argi salatzen dau Ibon Iparragirre Burgoan aurkako tratu anker eta gizagabi; ixan be, beran bixitxi arrisku larrixan egonak, espetxin mantentzen daben bitartin heriotz-zigorrea kondenatzen daz.
Hori guzti salatzeko eta preso gaixo larrixan askatasuna exijitzeko, datorren eguastenin, urrixan 18xan, arratsaldeko 19:00etan, kontzentraziñoik burutuko douz Hego Euskal Herriko eskualde buruko epaitegixetan. Ibon etxea bixik ekarti danon arduri dalako, mobiliza gatxezen danok.
Herri honek baki eta askatasune nahi eta behar dituelako, euskal preso politikuk KALEA!
Ibon Iparragirre Burgoa KALEA!
Nahiz eta udako oporrak aspaldi amatxu zin, batzuk ondiokan jarraitzen dabe atzanengoko atseden egunak disfrutaten. Hamen KUBA aldin dabizen herrittarrak bixalduzkun argazkixetako bat, hauxe bixaldu doskue:
“Matxe-matxe IBON! Iparra Galdu Baik IBON eta DANAK BIXIK ETXEA”

eta beste hau hurriauatik bixaldutaku de. Nafarroako SAIOA mendi tontor (1.418 mt) aurretik atataku de.

Gaur eguerdixan ein dan elkarretaratze informatibu Ibonen berehalako etxeratzin aldeko irudixe da azpixan ikusiko dozuena. 104.4 artikulu aplikatu ORAIN! (Gaxoik dazen presuk ETXEA!!)

Eta beste hau be bixalduzku lagun batzuk: ” Aupa, hamen bixaltzen dotzuau clairvauxetik iboneaz elkartasune adieraziz atatako argazkixe”


IBON IPARRAn egoeri oso larrixe da, 20 defentsa baño ez dauke. Kartzelako forensik ezindau ziurtatu bi hilabeteko bixitxaik gelditzen gakonik. “¿Ya sabes que si pillas otra neumonia te vas a morir, verdad?”. Forensin berbak diz horrek.
Hori dala ta Domekan (Urriak 15 ) konzentraziñoi informatibu eongo da Alamedan eguerdiko ordu batetan. Ezindou laga IBONen bixitxi amataten kartzelan. Berandu baño len IBON ETXEA!
Liburuen Amuak ekimenan etapa barrixe jarri de martxan. Liburuk irakurti gustaten bagatzu eta gero lagun artin komentati gustoku badozu, hurreatu udal liburutegire behean agertzen dizen egunetan edo deitu azpixan agertzen dizen telefono zenbakiren batea.

Lea Artibaiko Gure Esku Dagok deitxute, manifestaziñoi eongo da MARKIÑAN ferixa egunin, (urriak 14) zapatun 13:15etan GOIKO PORTALETIK. Manifa honeaz elkartasune nahi dotsau emon Herrialde Katalanai on sartu dizen fase honetan, independentzixi deklarata eon arren beste behin be elkarrizketarako eta akordixurako bidik irai dotse estatu españolai. Iritzi desbardiñak daz…batzuk taktika ona dala diñue, beste batzuk zuzenin einbizala eta denpori galtzen dazela… guk dana dala geure babes osu emongotsau!
Eskualdeko ERNAIk be bat einddau deialdixaz eta gaztiaik manifa juteko deixe ein dotsa!
Astilleruko geltokixan daz geatute Aurrera mendi taldiaz duzen mendigoizalik goxeko zazpirak eta laurdenetan urteteko TOLOÑOruntz juteko.

Bixar (urriak 12) hispanitate egune ospatzen dabe batzuk eta beste batzuk ospatzea behartu nahi ixatengatxue. Guk argi dakau ez guzela hori egune ospatzea, ez bakarrik Españolak ez gazelako, egun horrek beran osotasunin dakarren esanaxe ez douelako onartzen iñundik iñoa!
Zeatxik ospatzen dabe hispanitate egune? Dia de la Hispanidad, Dia de la Raza, dia de la fiesta nacional… deitxute ezautzen da hau egune, eta Españik Amerika konkista eta inperixun garaipena ospatu ero alardeateko ibiltxen dau… Kontixu harro daz ein ben trixkantza kolonialista eta inperialista guztiaz! Gure begirune eta errekonozimendu bakarra konkista horrek aurrea eruteko hil, esklabiza, expolia, sakea… ben indigena eta bakin bixi zin herritxar guztiai!
Gaur egunea buelta eindde, azkan astitan argi erakutsi dabe ondala urte asko morun ontxe be zetako kapaz dizen! Kataluñan argi laga daben morun, guk urte askun ezautu douen errepresiñoi besteik ez dakarre beran nahixak bete nahi daben herrixai erantzuteko! Eta lotsatu be ez diz etxen aurtengo lemi “orgullosos de ser españoles” ipintxeko! Guk argi dakau españin ez dala zereñik… argi da arazu eztala PP, estatu orokortasunin baino… 78an ondo lotute laaben estatu erregimena! Guk INDEPENDENTZIXI!
Bixar asko eta askorentzako lan egun normala ixango da portun, enpresa askotan… eta institutuko Ikasle Abertzalik be herri eskolak antolatu dotxuez: