HISPANITATE EGUNE? GUK IXE BEZ OSPATZEKO!!!

Bixar (urriak 12) hispanitate egune ospatzen dabe batzuk eta beste batzuk ospatzea behartu nahi ixatengatxue. Guk argi dakau ez guzela hori egune ospatzea, ez bakarrik Españolak ez gazelako, egun horrek beran osotasunin dakarren esanaxe ez douelako onartzen iñundik iñoa! 

Zeatxik ospatzen dabe hispanitate egune? Dia de la Hispanidad, Dia de la Raza, dia de la fiesta nacional… deitxute ezautzen da hau egune, eta Españik Amerika konkista eta inperixun garaipena ospatu ero alardeateko ibiltxen dau… Kontixu harro daz ein ben trixkantza kolonialista eta inperialista guztiaz! Gure begirune eta errekonozimendu bakarra konkista horrek aurrea eruteko hil, esklabiza, expolia, sakea… ben indigena eta bakin bixi zin herritxar guztiai!

Gaur egunea buelta eindde, azkan astitan argi erakutsi dabe ondala urte asko morun ontxe be zetako kapaz dizen! Kataluñan argi laga daben morun, guk urte askun ezautu douen errepresiñoi besteik ez dakarre beran nahixak bete nahi daben herrixai erantzuteko! Eta lotsatu be ez diz etxen aurtengo lemi “orgullosos de ser españoles” ipintxeko! Guk argi dakau españin ez dala zereñik… argi da arazu eztala PP, estatu orokortasunin baino… 78an ondo lotute laaben estatu erregimena! Guk INDEPENDENTZIXI!

Bixar asko eta askorentzako lan egun normala ixango da portun, enpresa askotan… eta institutuko Ikasle Abertzalik be herri eskolak antolatu dotxuez:

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean

Erantzunak itxita daude.