Baixaku honetan (azaroak 17) atsaldeko 18:00etan Kolonbiko gatazka soziala, borroka armatu, bake prosezu eta beste hainbat gauzan ingurun berbaldixe egongo da Gaztetxin OGAk antolatute.
Bertan kolonbitxik aurten etorri dan ekintzaile batek eingo dau berba, eta dakauzen duda eta galderak argitzeko aukeri eukiko dou!
Gaur eguerdiko 13:00tan konzentri eongo da Alamedan IBON ETXEA BIXIK!! pankarta atzin. Domekero batuko gaz, IBONen etxeratzin alde handik eta aldaketan bat egon arte beran kartzelako egoeran. Bitartin aurrea jarraitzen dabe beran aldeko ekimenak herri ezberdiñetan. Atzo BASAURIn eon giñan eta asteburun tzir IRUÑERRIko hainbat herritxan mobilizaziñoik egon diz beran askatasune eskatzen. Bañe ongun apartia guz, hamen MADRIL aldetik alla gaskun kartela
Pasan astin bilera zabala euki ben herritxarrakin, hurrengo urtita beire dakarrezen erronkak eta zereginak zehazten juteko, elkarteko kidik esan doskuenez, pozik geatuzin bilera horreaz. Datorren urteko janari bilketi, Oporrak pakeanen gestiñoi… ingurun eogon zin berbetan ahalik eta hobetuen bideratzeko, eta gauza guztik inportantzi handixe dakarren arren, elkartin erronka nausixe apirilin eingo daben ELKARTASUN BIAJI KANPAMENTUTA ixango da… biaje hori herritxar guztiai iraxe ixango da eta asmu proiekto bat garatu, diru lortu eta bertan proiektu gauzatzi de, baine emongo doskue detalle gexa.
Eta honek argazkixan gaur MadriLen dan Ondarrutar batek bixaldu dosku, Saharar herrixan aldeko estatu Españoleko manifestaziñoi jendetsu egon da, bertan gobernu españolai saharar lurraldin gain dakarren ardurak hartzeko eta ONUai erreferendume ya antolatzekoeskatu dotse.