Gaur hainbat lagun batu ga IKASLE ABERTZALIK deitxu daben manifan, aldarrixe, ibon eta gaxoik dazen preso guztik behingoz ETXIN eta BIXIK nahi douzela!

Egilea: turrune
Azaroak 20 (astelehena) EKIMEN IBILTARIXE Ondarrure allako da
Azarun 20xan Prekaritatin aurkako ekimen ibiltarixe allako da Ondarrure. Lan duine bizi duine lemapin, Itsasaurren eongo gaz 10:00tatik 14:00ta eta 17:00tik-19:00ta Alamedan. Bertan prekaritati azalin pairatzen dabenn langilin errealitatik ekarriko dou gogora eta batxe be arrantza mundun lan etxen daben langillin aldarrikapenak.
Formatu berezixe dauke ekimen ibiltari honek. Furgoneta, karpa, arrantziai buruzko erakusketi, prekaritati borrokatzeko tallerrak, etorkizuneko arrantzin alde ekimena eta konzentraziñoi…


AURRERA K E taldin asteburuko partiduk
Hamen dakazue asteburu honetan Aurrerako taldik jokatuko dotxuen partidun ordutegixak.

ATAKO BANDAN 5.1/ CD+DVD estutxe bakarrin saltzen ONDARRUN!
Idatzi hau jaso dou herriko abeslaxan eskutik: Bixar 4 urte beteko diz Atako Bandan 5.1 ikuskizune egin zanetik Goiko Zinan. Ondarrutar kultur emankizun hau zabaldu behar zala erabakitxe, Kantaize abesbatzak CDa eta DVDa plazaratu dotxu.
Datorren astetik aurrea eta 10 euron trukin saltzen eongo diz herriko prentsa eta liburu salmenta puntutan… Ze opari egokiaua Santa Zezilirako! On egin dagizuela!

Agur eta ohore BELEN!
Gaur arratsaldeko 19:30tan konzentri eongo da Alamedan BELEN GONZALEZ PEÑALBAn oroimenez. Emakume hau zein ixan dan gogoratzeko, azpixan dan bideuk argitzen dau.


[ERAKUSKETI + BISITA GIDATU/BIDEO EMANALDIXE]: Arte dela medio. “ARTibismo feministi: Emakumik bazterretan. Feminismu, arti, aktibismu eta kartzeli”.

Eraikiz Kolektibun eta 7 Mujeres en Movimiento elkartin eskutik, azarun 16tik 30ea arte “ARTibismo feminista: Emakumeak bazterretan. Feminismoa, artea, aktibismoa eta kartzela” (Itziar Moreno presun eta Oihana Garmendia preso ohian lanak osatzen dabena). Bigarren erakusketa honei bideo emanaldi eta bisita gidatu bateaz emongo gako hasieri, azarun 16an 19:00etan.
Azaru eta Apirila bittartin, ARRIGORRIko IV. BODYBOARD txapelketi

Zapatun (az18), Ibonen aldeko eskualdeko MANIFI Ikasle Abertzalik deitxute!
Azaroak 19 (domeki) mendi irteeri AURRERA Mendi taldiaz: Delika- Nerbioiko ur jauzixe- Orduña
Anaita tabernan apunta birde eta ixena emoteko azken egune azarun 16xe da. Gogoratu autobusak Astilleruko geltokitxik urtengo dabela goxeko 07:45.

IBONen eta MANUn bille jun diz senidik Alcala Meco kartzela aurrea
Ekitaldi sinboliko lez eindabe biaji preso bixan gurasuk (Angelita ta Sagrario) eta hainbat politikarik Madrilen dan ALCALA MECOko kartzela aurrea (Turrune be han egon da). Handik ikusi douz: Unai Urruzuno eta Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkidik, Marian Beitialarrangoitia eta Jon Iñarritu EH Bilduko diputatuk, Teresa Jorda ERCko diputatu, Eduardo Santos Unidos Nafarroako Ahal Dugu-ko idazkari nausixe eta Zunbeltz Bedialauneta Ondarruko alkati.


ETXEA ekarteko prest gazela irudikatzeko ambulantziz eta medikoz jantzitako lagunak be han euazen


Amaitzeko eta nahiz eta IBON eta MANU han geatu dizen, bixan amak bixitxi etxeko aukeri euki dabe.
Hamen albiste osu Berrian eskutik:
Eta hor ez diz amatxu IBONen aldeko gaurko ekintzak. DONOSTItxik irudi eta berba honek bixalduzku: Iparran egoeri salatzeko eta elkartasune adierazteko, Donostiko kanpusin gaur egun guztin zir baraualdixe. Iparra galdu baik, Ibon etxea YA!

Hau Leioan:
Gasteiz:





