Gaur goxin KRESALA K.E. ein daben mariskadin zozketin zenbaki saritxuk honek diz


Gaur goxin KRESALA K.E. ein daben mariskadin zozketin zenbaki saritxuk honek diz


Gaur be ehundaka lagun jungo diz biditan euran senide eta lagunak ikustea, 40 minutu kristal hotz atzin egoteko, bidin urteko lelengoko edurrak topakotxue, behangañe izoztuk, euri zaparradak…bañe elkartasunak ez dauke atsedenik, edonun dazela be, han eongo gaz. PRESO ta IHESLAI guztik etxin ikusi arte gu eurakin.


Honek diz asteburu honetan Aurrerako taldik jokatuko dotxuen partidun ordutegi eta tokixak. Gogoratu Eskola Kiroleko taldik ez dabela partidoik eukiko hurrengo bi astetan.

IRLANDA, FLANDRIA, SUEDIA, LETONIA, GALIZA, KATALUNYA eta EUSKAL HERRIKO europar parlamentaxun eskakizune da azpixan ikusi eta entzungo dozuena.

Hizlaixak: Idurre Eskisabel, Lorea Agirre eta Ainara Lasa
Antolatzaili: Berdintasun Saila – Etxelila
Gaxe: Virginie Despentesen “King Kong teoria” euskeratu dau Itziar Diez de Ultzurrunek eta Eskafandra bilduma feministak argitaratu dau. King Kong teoria saiakerak, feminismun barrun, begirada erradikal eta kritiko bat dakar. Despentesek 2006an emon ban argitxa, hain zuzen Frantziko Estatu Kontseiluak Baise-moi filma zentsuratutzenetik sei urtea. Eta momentun berebiziko arrakasti euki ban. Ez alferrik, gizonkexan kontrako saiakeri bortitz bat ixatiaz gainera, feminismo kontserbadorin oinarrixak durduzarazi dituen liburu de. Despentesek bere bixipenetatik abiatute osatu dau saiakera hau, hau de, prostituziñoin jardun eta bortxatu ixan ondotik jabetu zenaren gaineko saiakera gordin eta sakona dakar liburuk.
Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel euskeraz argitaratu berri daben Despentesen liburun gainin arituko diz. Ostin, Ainara Lasak liburu berin oinarritutako “King Kong Ehiza” erakusketi inauguratuko dau

Lea Artibain beste haize bat dabil!

Musiki gustoku badozu eta Ondarrutarra baza ezin zeinke galdu egun hau. Egun guztin tzir entzungo diz herriko musika sortzallin lanak Alamedan (leku aldaketi egon dalako) ipini dan karpan. Eguerdixan marmitxako jana be eongo da (tikik ANAITAN egongo diz saltzen) eta egune amaitzeko Gaztetxin jarraitxuko dau jaxak. Jai hau TXILIXOKA MUSIKA KOLEKTIBUK antolatu dau
Dokumentalaz: El Salvadorren eta Hondurasen haurdunaldixe eteteko eskubidiai buruzko dokumentala. Egutegixe: Azaroak 30 Ordutegixe: 17:00etan Leku: Etxelila.
Antolatzaili: Boga-Boga Elkartea
