LASTERBIDEAN karreri prestateko batzarra Kofrai zaharrin Otsailak 9 (baixaku)

1
LASTERBIDEAN 2018 lantaldin oharra:
Aupa herrikide! Ekainak 17xan Ondarrun eingo dan Lasterbidean Elkartasun Lasterketin inguruko informazinoi eta lan talde desberdinan zereginak azaltzeko Otsailak 9 xan (baixaku) kofrai zaharreko lehenengo solairun atsaldeko 18:00etan eingo dan herri batzarrea gonbidatzen zatxuau.
 Batzar hau, herriko kirol zein kultur talde, eragile eta norbanako danai zuzendute da. Antolaketi herritxarron esku dan ekimen bat da Lasterbidean eta danon gustoko lanen bat eongora, ibilbidi zehaztu, bazkaxe antolatu, egitarau lotu, dorsalak eta kontsignak, segurtasune eta amaitzeko komunikazinoi eta propagandi.
Bertan ikusiko gazelakun.
Lasterbideaneko lantaldi

JESUS MARI ZUBIKARAI BADIOLA “JHISA” gure oroimenetan jarraitzen dozu

Gaurko egun batez on dala 38 urte hil ben gure herrikidi, JHISA. 22 urte eukazen bahitxu eta hil benin. Aginaga auzun, mendixan bide bazter baten botata agertu zan beran gorputze. Bederatzi tiro botatzen, bost gorputzin eta lau burun. Batallon vasco español taldik hartu ban beran hilketin erantzunkizune. Gaur de egune iñor ez dabena auziperatu hilketiatxik.

jhisan rekordatixu

Hildde agertu zan tokixe

jhisa 1

Beran omenez eindako oroitgarrixe

jhisa 3

 

GAZTIK SANTA ESKE! Otsailak 4 (domeki), 11:00etan kamiñazpiko frontoin!

Hauxe mezu bixaldu doskue gaztin santa eski antolatzen dabizenak:

“Aupa Ondarru!

Santageda bexperako tradiziñoi galtzen dala ikusitxe, gazte batzuk antolatzi pentsa gendun. Batzartzen ibili ga eta ohitxuri mantentzeko asmu agertu re.

Domekan, hillan 4e domeki, goxeko 11etan Kamiñazpiko frontoin batukoa eta egun guztin tzir herrixan kantaten ibilikoa bertsolaxan laguntziaz.

15ak aldea bazkaxe egongo da Gaztetxin (apuntateko Anaitan dakazue listi, apunta aldozuenik eta ariñen, listi zapatun kendukou eta).

Trikitilaxak ezin lotute gabiz eta eskertuko genduke trikitilairen bat ezautzen bazue geuri abisateko ogaondarru@gmail.com-ea idatzitxe edo 695734984 telefonure deitxuaz.

Domekan zeuen zain eongoa! Etorri geuaz abestea!!!”

Ikastaru ETXELILAn: ANDRABANDA FEMINISTI

Irakasli: Ainara Sarasketa (Batukada irakasli) Egutegixe: Otsailak 10, 17 eta 24  Ordutegixe: 10:00-13:00 Leku: Etxelila Antolatzaili: Andrabanda / Berdintasun Saila – Etxelila

Ikastaru: Ondarruko Andrabanda Feministi, 2011 urteko udaberrixan, Jabekuntza Eskolin barrun antolatutako ikastaro baten ondorena da. Sortze momentutik ixe zazpi urte pasa dizen honetan, taldi indartu asmoz, ikastaro hau zabaltzen da taldea batu nahi daben guztiai aukeri luzatzeko. Hiru saio egingo diz martxoan kalea urteteko asmuaz, bat eginez horrela Andrabandaren betiko helburuaz: perkusiñoi eta abestixak medio, aldarrikapen feministak kaleratu eta emakuminganako indarkeixa matxistin aurkako borrokiai ekarpena etxi. Martxoan kalik hartziaz gain, taldik jarraipena ixati aurreikusten da.

ANDRABANDAn ikastaru otsaillin

MUTRIKUko DIAn KALERATZI eta PREKARIEDADI SALATZEKO… baixakun (otsailak 2) 12:00xetan ELKARRETARATZI!

Hauxe mezu eta kartela zabaldu dau LAB sindikatuk Mijoako DIAn egon dan kaleratzin ingurun, eta deixe etxen dabe Otsailak 2, baixakun 12:00etan DIAn aurrin elkarretaratzin parte hartzeko!

MUTRIKUKO DIAn, LANGILE BAT KALERATUA IZAN DA.
OTSAILAK 2, OSTIRALA, ELKARRETARATZEA MUTRIKUKO DIA AURREAN.

Iragan urte bukaeran, Mutriku-ko DIA supermerkatuko emakume langile bat kaleratua izan zen.
Langilea, zuen lesio bat zela eta, ezintasun iragankor (baja) egoeran egon zen denboraldi bat eta lanera itzultzera zihoanean kaleratu egin zuten. Gainera, despido disziplinario baten bidez kaleratu zuten langilea, errealitatearekin inolako zerikusirik ez duten argudio faltsuetan oinarrituriko arrazoiak emanez eta inolako indemnizaziorik gabe.

LAB sindikatuak, kaleratzea ezagutu bezain pronto, salaketa jarri zuen DIAren kontra. Adiskidetze saiakera bat ere egin genuen Donostiko Lan delegaritzan baina DIAko zuzendaritzak ez du langilea berriro lanera itzultzea onartu. Otsailaren 21ean izango da epaiketa, Eibarko epaitegian.

Guztiz onartezina iruditzen zaigu Mutrikuko DIAren politika laborala eta ekintza sindikala aktibatzera goaz. Mutrikuko eta Ondarruko herriek DIA-ko zuzendaritzaren jarrera zein den jakin behar du, lan baldintza kaxkarrak inposatzeaz ezezik, langileak ere despeditzen dituela, alegia.

Otsailaren 2an, eguerdiko 12etan elkarretaratzea egingo dugu Mutrikuko DIA supermerkatuaren parean “KALERATZERIK EZ, BERRONARPENA ORAIN!” lelopean eta ondoren asanblada informatiboa.

MUTRIKUKO DIAn KALERATZERIK EZ, BERRONARPENA ORAIN!

ERASOEN AURREAN, SALAKETA ETA MOBILIZAZIOA!

#landuinabiziduina