Ongo eguenin (A-7) Ondarruko EH Bilduko herri batzarra eingo da Kofrai Zaharrin arratsaldeko 6:30tatik aurrea. Batzarran gaxe: EH Bilduko III.kongresu ixango da. Hizlari lez ARKAITZ RODRIGUEZ TORRES etorriko da. ZUTUNIK, Utopian gara aske!

Ongo eguenin (A-7) Ondarruko EH Bilduko herri batzarra eingo da Kofrai Zaharrin arratsaldeko 6:30tatik aurrea. Batzarran gaxe: EH Bilduko III.kongresu ixango da. Hizlari lez ARKAITZ RODRIGUEZ TORRES etorriko da. ZUTUNIK, Utopian gara aske!

12xak puntun batu diz Alamedan gaur be pankarta atzin herriko PENTSIONISTAK pentsiñoi duiñak eskatzen DANONTZAKO. Gaur 130 lagun batu eidiz esazku antolakuntzatik, tartin herriko bi zinegotzi. 20 minutun bertan egon da gero, datorren astin be eztabela hutsik eingo esanaz amatxu dabe gaurko ekimenaz. Jo ta Ke gure eskakizunak LORTU ARTE!

Beste urte batez abendu honetan Ondarruko Yaalah elkartik Ondarruko Udalan laguntziaz, Bir Ganduz proiektuai jarraipena eingo dotsa saharar errefuxiatun kanpamentutan. Daneta 19 lagunek osatutako talde eder bat bertaratuko da. Saharar herrixai babesa adierazi, ahal dan einin lagundu eta euran burruki geuri be badala erakusteko.
Bir Ganduz proiektun jarraipenaz gain, harreran ume sahararrak euki dabezen familixak, famili sahararrak esautzeko eta alkarreaz egun batzuk pasateko aukeri eukiko dabe. Baitxe be hamendik erundako mateixalaz kanpamentutan dakarren gabezixak arintzen lagundu.
Horretako herritxarrai laguntzi eskatu dotse elkartetik. Eskola mateixala batuko dabe Azarun 4an hasitxe, hilan 15 earte.


Aurtengo biajin udaleko odezkari batzuk be jungo diz Yaalah elkartiaz batea. Tartin, Irina Alkorta alkateordi, Union Nacional de Mujeres Saharauis antolakundin 50. Urteurrenan harire antolatu dabezen ekitaldixeta gonbidatute.
Pasan astin Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzak Irina alkateordiai eta Eneko Yaalahko kidiai eitzen erreportaje honetan irakurri leikez xehetasun guztik:
Hamen lagaten dou 2022ko abendun hainbat harrera familixa eta elkarteko kidek burutu ben elkartasun bidaiko laburpen bideu:
Datorren baixakun (A-8) solasaldi literaxu eongo da Etxelilan arratsaldeko 6tatik aurrea Literatur Amuak ekimenaz elkarlanin. MIREN AGUR MEABE idazli eukikou guaz eta AINHOA ALDAZABAL GALLASTEGIk zuzenduko dau berbaldixe. Sarreri doaku ixango da, aforu bete arte.


Gutzako IÑAXIO SAGASTA, danan gañetik ABERTZALI, 86 urteaz jun de gure artetik. Sagasta modun ezautzen bagendun be, ixatez Axunaneku zan, Sagastaneku andri zanelako.

Ofizioz, gazte-gazte arrantzale sasoi haretan ohiku zan modun. Lelengo semi jaxo zanin, umik hazten nahi zitxuzela ikusi eta Sagasta Enea jatetxi irai ben Artabiden (debekuai aurre egiñaz).

Zemat leatz, atun, zapo… ikatzetan erre daben ezingo genduke zenbatu. Jatetxez gain, Euskal Herrixan askatasunan aldeko ezkutuko borrokalaxan kokaleku ixan zan Sagasta jatetxi (hango paetak berba engo baleuke!). Estatuko indar parapolizialak jakitun zin Iñaxiok zelan pentsateban ta bera beldurtzeko hainbat gutun bixaldutzen, berak jaso, salatu, ta len baño gogorraua bihurtu zan.

Holan dakarrezen 3 seme-alaban ondun eta herri dinamiketan be ibili ixan ahal ban. 1970in, El Correo Españoleko hainbat egunkari erreteko ekimenin parte hartu ban Alamedan eta kartzelaratu ixan zan Basauriko espetxin beste hainbat lagunekin batea (tartin beran andri) 10 egun ta gero askatu zitxuezen.
Herri ekimen desbardiñetako partaidi ta sustengatzalli: Kresala kultur elkartin edo Zubi-zahar herri ikastolin babesletako bat. Ezker Abertzaleko ekimenetan presente, zer esan preso, iheslai ta deportatun aldekutan.


Ez euan manifestaziñoirik beran diarrotsa entzuten ez zanik, Herrera de la Mancha, Paris… Kontxintxina jun bihir bazan be!

Kantati be oso gustoku ban, lagun artin ibiltxi zer esanik bez.

Presun aldeko Santa eskin urtero urteteban.

Egin itxi benin be hor ibili zan diru batzen Gara sortzeko. Ta zer esan Plazagañin…Arrantzale egunin atune erreten fin beti.


Urtza (alabi) kartzela erun eutsenin hartu ban golpiai be ein eutsan aurre, etxea etorri te Zubi Harresixan barriro alabi zelan eruten eutsen bixi bihir ixan ban, beran gogortasunin herri oso baten babesaz gozatute.

Danak etxea ekarri arte hortxe beti, gaxotasune ailla eta urte betin barrun erun dabenearte. Geuaz geatzen diz Iñaxio, zure inddarra, atune erreteko ikatzan trukilluk, eta emondako guzti.
Besarkada handi-handi bat etxekuai!
TU-K taldik “plaiko hatxetan” bideo barrixe ata dau. “Tuka esaten da” disko bikoitzeko bigarren singela. Eskerrak nahi dotze emon aldez aurretik, lan hau aurrea atateko euki daben Konpliziai. Ia gustoku dozuen!
Zuzendaxe: Unax Larrañaga
Aktorik: Markel Uribe, Oroitz Ortiz
Kamara laguntzaili: Andoni Sudupe
Eskerrak: aume Antigua.
MIKEL ETXABURU OSA idazle Ondarrutarrak azkan liburun oinarritutako poesixa musikatu eskeinikozku ongo zapatu arratsaldeko 8 etan Kofrai Zaharrin. MIKELeaz batea, NEREA ZULOAGA (ahotsa), IRINA ALVAREZ (Bioliñe) eta JON GARDOKI (akordeoi) be bertan eukikouz.

Juan Fernandez Egiguren argazkilaxak 𝐎𝐧𝐝𝐚𝐫𝐫𝐮𝐭𝐚𝐫𝐫𝐚𝐤 erakusketin 2.bildumi dakar Udal Erakusketa areture, Urrixan 31tik azarun 10earte. Hau de erakusketako ordutegixe: astelehenetik domeka, 18:00etatik 20:30eta. Zapatun eta domekan, 11:00etatik 13:30eta be bai.

Alai tabernako arduradunak mezu eta kartel honen bitxartez zabaldu dabe antolatu daben agur jaixan barri:
2023ko ekainin zabaldu genun barriro Alai taberni gazte batzun artin. Hasiera guztixetan eukitxen dan ilusiñoi eta gouaz hartu gendun gutzat barrixe zan erronki, proiekto politiko baten eta balixo batzun baitxan sortutaku.
Halan da be, hasiera guztik dakarre amaiera bat, eta urte ta erdi berandua aiara bide honen amaieri. Zabalik euki douen denporan Alaik guri eta gure komunidadiai emotzan gauza on guztik balixun ipinitxe, kapitulo honei itxieri emoteko momentu dela pentsaten dou. Tabernan bixitxako momentuk eta bertan eon zazen guztiok bide hau politxe ta akordateku ixati enddozue, beraz, eskerrik asko danoi.
Bihir dan morun agurtzeko, hilan 31 eguena, agur jaxe antolatu dou, launartin emoteko itxieri taberniai. Anima geuaz azkanak emotea!

Literatur Amuak ekimenan barrun, bertso saio espekulatibu antolatu dabe. Bertsotan eingo dabenak honek ixango diz: NEREA IBARZABAL SALEGI , ONINTZA ENBEITA MAGUREGI eta SUSTRAI COLINA AKORDAREMENTERIA. Saiu arratsaldeko 7retan hasiko da eta tokixe Kofrai Zaharrin. Gustoku badozu bertsogintzi, han ikusiko gaz!
