MATER txalopi, aurten be Ondarrure etorriko da. Uztailan 11tik 14 bittartin portun egongo da eta hainbat ekintza eskeiniko dotxue (azpixan dakazue egitarau osu). Zeta datorren galdetukozue askorek, ta erantzune, kontzientzixi biztutea zaborran ingurun, zer kaltegarrixe dan itsosure zaborra botatiaz ta helburu nausixe ZERO ZABOR URETA da. Lehenengoko emanaldixe, Itsas Erraldoien Martxa ixango da uztailan 11an (baixakuk), arratsaldeko 7retan Itsasaurren. Anima ta hartu parte ekintzetan.
Uztailak 4 eta 6 bittartin ospatuko da herrixan 36. GALIZA egune (Euskal Herrixan), programa zabala eratu dabe horretako azpixan ikusiko dozuen latxeik. Urtero herri desberdinetan egiten dan jaxe da eta aurten Ondarrun egokitxu de etxi, Galizia Etxin eskutik. Ondarrure aspaldi etorri zin Galiza aldetik gexen bat biharrea (itsosa gexenak Ondarruko kasun) ta bertan sustraxak bota zitxuen, gaur haren seme alabak eta lobak gu baño Ondarrutarraua diz. Gaur de egune ondioik (edadekuk) euran hizkuntzi berba etxen jarraitzen dabena (Alameda aldin entzuti baño eztakazue) ta guk txalotzen douz hamendik, euran jatorrizko kulturi gordeten jarraitzen dabelako. GORA GALIZA CEIBE!
Iezko arrakasti ikusirik aurten be erronki aurrrea eruti pentsa dabe herriko arraunlai Feministak. Uztailak 4an hasi ta 6xan amatxuko dabe aurtengo itsas ibilbidi, Ondarrun hasi Bilboa helmugi ipini ta barriro Ondarrun amatxu. Ez pentsa arren ekimen honek antolakuntza handixe eskatzen dau. Itsosun, albun motordun txalopetan edozer gertatu ezkeo han eukikotxuez prest esko bat botateko ta liorretik be beste jente bat gauzak karriaten. Azpixan dakazue egitarau nundik noa ibiliko dizen. Gu be euran ondun ibiliko gaz.
Hilleko azkan baixaku be hamen dakau (E-27) eta beti lez PRESO ta IHESLAXAN ETXERATZIN aldeko enkarteladi engou herrixan, Euskal Herriko herri gexenetan etxen dan latxeik. Hadi: Illuntzeko 8retan Alde Zaharretik urtengo dau ekimenak eta holan jarraitxukou DAN DANAK ETXIN ikusi arte. Zatoz zeu be!
RADIXU Irratikuk zabaldu dabe aurtengo Zapato Azuleko egitarau ta ixenburo berezixe ipinitze berai, AURTEN ZEOZE BA EI DA.. AUIMINYULINBLU! LO BAILAU, BAILAU ESTA! ta baieztatzen dou. Guk ohian gañea ata douz arrantzale erropak oreatzea zapaturako dana prest eukitxeko, ta zuk?
Atzo egun zoragarrixe bixitxi toka gaskun AURRERAko egune zala ta. Egueldixe lagun, anbienti ezin hobi (batek baño gexauak gaupasi eindde jun de etxea) ta herri guzti goran goran ikusi gendun. On bakarrik falta gatzue zozketako zenbaki irabazleren bat eukitxi ta…zerure. Hor duz zenbakixak!
Ontxe bixalduzku aurtengo Gorozikako jaxan egitarau. Domekan (E-22) eguerditik hasi eta iluntze arteko emankizunak eongo diz bertan, bertsolaxak, herri kirolak, haurrentzako dantza ikuskizuna, txokolatadi.. Egueldixak be lagunduko eidau. Gu han eongo gaz.
Urtero lez ARTELAN kultur elkartin eskutik ekainak 23 illuntzin AKELARRI ospatukou herrixan. Aurten aldaketa bat eukikou, Itsasaurreko plazan gabeko 12xetan batzeko deixe ein dabe. Horren aurretik gabeko 10etan Arrigorriko hondartza ingurun batzeko geatu diz (erdi aroko erropakin juteko ahal dabenak). Etorri zeu be!
Gaurkuaz emotze amaieri aurtengo “kurtso”ko Alamedako enkarteladai. Astelehenero lez zabaldu dabe pankarti 12xak puntun, GUTXIENEKO PENTSIÑOI=GUTXIENEKO SOLDATI parekatzeko eskatzen. 20 minutuko egonaldixan komentatxue asteko albistik: Hego Euskal herriko hiriburutan mobilizaten jarratxu dabela; EAEko lehendakarixaz eta lehendakariordiaz bileri etxeko eskakizune ein dde dakarrela; beste alderdi politikukin be eskatute dakarrez bilerak, bañe momentuz EH Bilduko Nerea Kortajarena eta Pello Otxandianoaz batu diz eta azaldutze ados dazela pentsionisten eskakizunaz eta euran eskun dana eingo dabela gutxieneko pentsiñoi gutxieneko soldatiaz berdintzeko.
Aurtengo ikasturteko azkanengoko elkarretaratzi ixan da gaurku, eta irailan 30a arte “oporrak” hartukotxue Alamedako pentsionistak.
Amaitzeko, bertsuk kanta aurretik pentsionistan bozeramailiai, Jose Felixei, babesa eta animuk bixaltzeko pankarta berezi bat eta eskuorrixak zabaldutxue.