Herriko PENTSIONISTAK eta ROALeko langillik bat eindde!

Astelehenero lez, herriko Pentsionistak pankarti zabaldu dabe Alameda erdixan, nahitxe egueldi gozoik ez daben euki. Gaur 125 lagun batu diz eta nobedade lez ROALeko langillik eukitxuez albun. Aurreko astin Gasteizeko parlemento aurrin eindako elkarretaratzin barri emon dabe; eta horrez gain, martxan ipinitxako HEL (Herri Ekimen Legegilea)ri buruzko eskuorrixak be banatutxuez. HEL horrekin “Pentsioen Osagarria Bermatzeko Neurriak” eskatuko dotxuez, horretako sinadura bilketi abiatuko dabe hurrengo astitan.

Pentsionistan elkarretaratzi amaitxu danin ROALeko bihargiñak euren aldarrikapenan aldeko enkarteladi egin dabe, hainbat pentsionista lagun dotxuezela.

JO Ta KE lortu arte!!! Datorren astelehenin be hantxe batuko diz.

Herriko PENTSIONISTAK borrokan jarraitzen dabe!

Gaur be ez dabe hutsik ein herriko PENTSIONISTAK. Hamabixak puntun batu diz Alamedan pankarta atzin PENTSIÑOI DUIÑAN eskakizune etxen, gaur 130 lagun zenbatutxue konzentraziñoin. Borrokatu baik ixe ez dala lortzen argi dauke bertaratzen dizenak, Onurak danentzako ixango litxake, kalea urteten dizenantzako eta epeletan gelditzen dizenantzako be (nahiz eta justu ez ixan). JO TA KE LORTU ARTE!