Motorrak berotzen hasitxe daz aurtengo jaxetako ta egitaraun agertzen dan latxeik urteroko tanborradi antolatzen dau KRESALA KULTUR ELKARTIK. Bertan parte hartu ahal ixateko, entsaxuk Abuztuan 6,7,8 eta 11an ixango diz, Kofrai Zaharreko 3.solairun arratsaldeko 7retatik aurrea. Anima eta hartu parte!
Gauz Abuztuak 3 urtero antolatzen dizen mobilizaziñoik eingo diz Hego Euskal Herriko 11 hondartzetan “Behin betiko TXANPA ETXERA!” lemapin. Eguerdiko 12:00ak aldea, Bizkaxan 8 hondartzetan eta Gipuzkun 3 hondartzetan alkartuko gaz euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratzin aldeko aldarrixan bat eiñaz eta Euskal Herrixan konponbidi, baki eta elkarbizitzi aldarrikatzeko.
*Ondarruko hitzordu, eguerdiko 12xetan ixango da Alamedan. Danok bultzatute lortukouelako DANAK ETXEA EKARTI!
Valentin Lakak eta Javier Moralesek arte erakusketi antolatu dabe Udal Erakusketa Aretun. Abuztun 2txik (zapatu) 9re egongo diz ikusgai bi artisten lanak: aste barrun arratsaldeko 19:00etatik 21:30eta eta asteburun eguerdiko 12:00etatik 14:00eta. Hurreatu herriko artistan lanak ikustea!
Urtero lez ate joka dakau Asterrikako jaxak ( A-10) ta Ondarrutar ugarik eztotzau hutsik eingo egun horrei. Beti lez egitarau oparu eukikou bertan, jolasak, trikitrixan doinuk, bertsolaxak, dantzak, zozketi, herri kirolak, jana eta edana, Djxe…
Aurten be punta puntako bertsolaxak eukikouz bertan, MIREN AMURIZA PLAZA eta ONINTZA ENBEITA MAGUREGI. Gozatu euran doinuk!
Aurten be ezti faltako San Iñazio egunin bertsuk eta Sardiñak San iñazio kalin. Eguerdiko 12xetan hasi eta arratsaldeko 3rak bittartin sardiñak dastateko aukeri eukikou (borondatin trukin) ta JON MAIA SORIA eta UNAI ITURRIAGA ZUGAZA-ARTAZA bertsolaxak entzuteko plazerra. Han ikusiko gaz!
Gaurko egunez on dala 41 urte Ezker Abertzaleko kidion etxi bihurtu zan TXOKU. Lehen erretegixe euan tokixan (Ibarra) bihar politiku etxeko tokixe prestatu gendun ta handik pasa diz herriko belaunaldi dezente. Hasiera baten errentan hartu bagendun be, denpora gitxire, UXOLA K.E sortu eta 200 bat herrittar, gixon-emakumin aportaziñoi ekonomikuai esker erosi ahal ixan gendun. Lokala barrizti eta egokitzi be toka gazkun, hobekuntzakin, ta dana garbi ta txukun geunkala, Estatu españoleko GARZON epailik epai baten bidez dekomisa eizkun. Gaur de egune, GEURI dan lokal bat (Notaxuk hala jasota daukelako ta ordain agirixak dakauzelako), gerra denporan latxeik enbargata jarraitzen dabela. Atxiki lez zera dio epailik, erakunde armatu batei babesa eta diruk emoten gentzala lokal horretatik (Froga bat bera bez euki baik). Madril aldetik ez diz bakarrik etorri erasuk, txapel gorrixak be behin baño gexauatan euki douz barrun (inbita baik, noski). Pentsaten badabe holako miserixakin irrifarri kenduko dozkule, ez gatxue ezautzen.
Bañe dana ezta miñe ixan, gozatu be eindou gure TXOKUn. Behatu baño eztakazue azpiko argazkixak. POLITIKAGINTZAN adibidez.
Edo afaxetan edo San Andres egunetan edo txokolatadetan…
Ez MADRIL aldetik EZ Bertoko euran morroik ez gatxue Kikilduko-
Ongo hilleko azkan baixaku be alla da ta hillero azkan baixakutan etxen douen enkarteladi eukikou gaur Uztailak 25 (baixaku). Illuntzeko 8retan urtengo dau Alde Zaharretik eta Itsasaurreko plazan emongotzau amaieri. DAN DANAK ETXIN IKUSI ARTE Jo ta Ke!
Ondarrutarrok badakau aurtengo Andra Maixan jaxetako kartela. NAHIA ELEZGARAI OLIVEIRAk eindako ‘𝑮𝒖𝒓𝒆 𝒃𝒊𝒉𝒐𝒕𝒛𝒆𝒌𝒐 𝑶𝒏𝒅𝒂𝒓𝒓𝒖’ kartelak jaso dau bozka gehien. Berau aukeratzen, 500 herritar baino gexauak emon dabe bozki, ta udala pozik agertu de hainbeste herrittarren parte hartziaz! Behian ikusiko dozuena da beraz aurtengo jaxetako kartela. Zoixonak NAHIA!
Urtero gai desbardiñak proposaten dotxue jaxetako Kuadrilla eguneko mozorruk zelakuk ixango dizen eta aurtengu FANTASIA ixango da. Mitologia, ipuinetako pertsonaiak, unikornioak, dragoiak, itsas lamiak, ipotxak, pertsonaia magikoak…Denporiaz zabize disfraza prestateko, ibili imaginaziñoi eta etxin laga lotsi.