2026ko IÑAUTEIXAK ate joka daz!

Hasi diz aurtengo IÑAUTEIXETAKO egitarauk agertzen ta lelengokutaku KRESALA K.E.ku ixan da. Otsailak 14 (zapatu) eta otsailak 17 (martitzena) ospatukou herrixan aurten karnabalak bañe horren aurretik dantza ikastaru antolatu dabe Otsailan 9 eta 11ako Kofrai Zaharreko 3.solairun ume zein nausixantzako. Mozorru presta eta danok dantza, anima zeube!

Zortzi urte eta gero, PENTSIONISTAK AURRERA!

2018. urtin hasi zin mobilizaziñoikin PENTSIONISTAK ta 8 urte berandua kalin jarraitzen dabe. Gaur eguerdixan zabaldu dabe euran pankarti GUTXIENEKO PENTSIÑOI=GUTXIENEKO SOLDATI ta beran atzin 102 lagun ipini diz (tartin alkati ta EHBilduko bi zinegotzi).

Gogoratu dabe zelan hasi zin mobilizaziñoikin: 2011 eta 2013an murrizketak eta pentsiñoik izoztute euki zitxuezen; gero, 0,25 altzatzen 2018xan eta hori ikusitxe zeozetan hasi bizile pentsata mobiuten hasi zin. Gaur arte zenbat elkarretaratze, manifestaziñoi, entzerrona, eta abar… herriz herriz eta hiriburutan. Azkana ixan da Herri Ekimen Legegili bultzatzeko 145.142 sinadura batzi EAEn, holan Legebiltzarrin eztabaidatu ahal ixateko gitxieneko pentsiñoi gitxieneko soldatiaz parekatzi; ba aintzakotzat be eztotxuez hartu PNVk eta PSEek.

Eurak argi laga dabe burrukan jarraitzeko asmu daukela, bañe ospatu be eingo dabela otsailin 8 urte beteko dizela Alamedako elkarretaratzikin hasi zile.

Jo ta Ke LORTU ARTE!

Lea-Artibaiko elkarretaratzik diz azpixan ikusiko dozuenak.

Bazatoz LILATOIre?

Martxoak 1in eingo da 36. LILATOI Donostin, hain ezagune eindan Emakumezkun lasterketi. Aurten be ETXELILA ARINGAINGAN lagun taldi batuko da berta juteko ta ixen emotin epi zabalduko da gaurtik, eguaztena (U-14), hillan 28rarte Etxelilan. Ixen emoti+kamiseti: 15 euro. Autobusin jun ezkeo, 6euro jun ta 6 euro etorri. Zapatillak jantzi eta izerdi apurrre ata, dana lagunartin. Anima!

PENTSIONISTAK martxan osteabe!

Urte barrixaz batea hasi diz mobilizaziñoikin herriko PENTSIONISTAK oporran ostin. 12xak puntun zabaldu dabe pankarti, GUTXIENEKO PENTSIÑOI-GUTXIENEKO SOLDATI ta beran atzin 89 herrittar ipini diz, udal zinegotzi bat barne. 20 minutuko egonaldixe eindabe bertan eta azaldu dabe pentsinoin igoeri ondioik ez dala onartute, Espainiko kongresuk onartu bir dabela ta. Halan da be, segi eingo dabela euran mobilizaziñoikin baieztatu dabe. Amaitzeko, bertsuk kantatxuez betiko modun eta datorren astelehenera arte agurtu diz.

JO TA KE LORTU ARTE!!!

Urtarrillak 26 (astelehena) hitzaldixe Kofrai Zaharrin, BASOGINTZA EDO BASO EKOLOGIA APLIKATUA?

Zientziaren giltzak elkartekuk be martxan hasi diz urte barrixaz batea ta urteko lelengoko hitzaldixe antolatu dabe ongoxe hillan 26rako (astelehena) Kofrai zaharrin arratsaldeko 6:30xetan. Gai lez, BASOGINTZA EDO BASO EKOLOGIA APLIKATUA? eta hizlari lez IÑAKI ETXEBESTE LARRAÑAGA biologu etorriko da. Hitzaldixan amaieran, BERRITXUko HOSTOZABAL elkartin aurkezpena eongo da. Anima entzutea gure basun inguruko hausnarketak nundik noa dabizen!

24. KORRIKAn ibilbidi argitxu dabe!

Aurten KORRIKA urti de eta atzo arduradunak argitaratu ben beran ibilbidi. 24.KORRIKAk Martxoan 19xan urtengo dau Atharratzetik eta 29xan Bilbon amatxuko da. Gure herritxik hillan 25in (eguaztena) pasako da ta herrixan illuntzeko 8:15nak sartuko dala aurreikusten dabe Mutriku aldetik etorritxe. Aurtengo KORRIKAko abestixe PELLO REPARAZek (ZETAK) eindau. Prestaketakin hasitxe daz herrixan, adi eingo dizen deialdixai ta KORRIKA etxeko presta!