Antiguako Ama elkartik elikaduriai buruzko hitzaldixe antolatu dau gaurko (abenduak 19), arratsaldeko 18:00etan elkartin bertan. Hizlarixak: ELADINO GONZALEZ mediku eta LEIRE ARAUCO farmazialaixe eta nutrizionisti eongo diz.

Antiguako Ama elkartik elikaduriai buruzko hitzaldixe antolatu dau gaurko (abenduak 19), arratsaldeko 18:00etan elkartin bertan. Hizlarixak: ELADINO GONZALEZ mediku eta LEIRE ARAUCO farmazialaixe eta nutrizionisti eongo diz.

Aurrea du EH Bilduko 3. kongresu eta bozketan sasoi hasi de. Hasteko, ZUTUNIK borradorai eingakoen emendakiñan zuzenketan bozketak ahalko diz ein bai telematikoki bai presentzialki. Abendun 19 eta 20xan arratsaldeko 6 tatik 7 rak bittartin eukiko Ondarrutarrok etxeko aukeri Txokun.

Gaur emotze amaieri urteko mobilizaziñoiai herriko PENTSIODUNAK. Egueldixe lagun euki dabe, fresko xamar bañe euzki izpixak be euren alde. Pankarta atzin 145 lagun batu diz Alamedan (tartin alkati ta zinegotzi bat).

Azaldu dabe martxan dala euskal pentsiodunen aldetik Herri Ekimen Legegilea (HEL) gutxieneko pentsiñoik osatu ahal ixateko. Firmak eta batu biko diz eta hori jungo diz azaltzen zelan ein bihir dan.
Gaurko konzentraziñoi amaitzeko zubixan argazkixe ata dabe ekimen horrei babesa emoten.

On iddarrak hartzi tokaten da eta urte barrixaz batea hilan 13an hasiko diz ostabe elkartzen astelehenero Alamedan.
Jo ta ke, lortu arte!!! Pentsiñoi duinen alde!!!

“KALIAN GORA, MARIA BEHERA”literatur ibilibidin proiektun aurkezpena egingo dabe datorren eguaztenin (ab.18) Kofrai Zaharrin. Kirmen Uribe eta Ana Urkiza idazlik osatu dabe aurtengo ibilbidik. Hurreatu ta ezautu!

Azpixan dakazuez Aurrerako futbol talde desbardiñak ongo astebukaeran jokatukotxuen partidun egun eta ordutegixak Zaldupe udal futbol zelaxan.

Datorren martitzenin, abendun 17xan arratsaldeko 18:30 eukiko urteko azkan hitzaldixe Zientziaren giltzak elkartik antolatute. Gaxe, Ondarruko frontoi ixango da eta hizlari lez, OIER OTXOANTEZANA BERRIOZABAL GOITIA arkitektu etorriko da. Jakinmiñe badakazu, hurreatu!

Urti amaitzen dun señale garbixe ixaten da KKtzango deialdixe zabaltzen hasten dizenin. Urte amaierako kirol froga gogorra, antolatzallin arabera. Aurten kartela be apurtzalli eindabe, beti lez INDIXU bizikleta gañin ikusteko esperantziaz. Bizikleteruk ondo presta daitxezen eskakizun argixe etxen dabe, eztalako pasiari.
Aurten be ezta penalizako elektrikuaz agertzen dana (nahiz eta atzetik edozer esaten eongo dizen).

Nego giru euki dabe gaur eguerdixan Alamedan herriko PENTSIONISTAK. 12 xak puntun zabaldu dabe pankarti eta beran atzin 115 lagun batu diz (egueldixai aurre etxeko Zumardi etxeko atarixan). Beti lez 20 minutun egon diz eta datorren astelehenin be han batuko eidiz esanaz amatxu dabe gaurko konzentraziñoi. Jo ta Ke LORTU ARTE!

DANTZARTEk Gabonetako dantza ikuskizune eskeiniko dau abendun 13an Zubi Zahar Herri Ikastolan. Sarrerak, abendun 9 xan (familixantzat) eta abendun 10in (publiko orokorrantzat) salduko diz kiroldegixan.
*Egunin bertan ez diz salduko.

Gabonetako egitaraua aurkeztu dau Udalak. 30 ekintza eongo diz udalak eta herriko taldik elkarlanin antolatutako egitarau.
*Sarrerak, pallasun ikuskizuneako eta antzerkirako beharko diz bakarrik.
