[Jarraipena] 2025eko ABERRI EGUNE! Nazioa Gara, INDEPENDENTZIA!

Gaur ABERRI EGUNE gaz ospatzen abertzaliok. Naziñoi gazela, erabakitxeko eskubidi dakauela eta INDEPENDENTZIXI nahi douela aldarrikatzeko egune hain zuzen be.

Ezker independentismuk Iruñean dauke urteroku bihurtu dan zitxa nausixe, baitxe be Donibane Garazin.

Hainbat irudi gaz jasoten, batzuk herrikuk eta beste asko Iruñean dazen herritxarrak bixaldutakuk, erbestetik be jaso dou argazki bat:

Herriko irudixak:

Argazki hau bihar arrazoikatxik Kazajistanen dan herritxar batek bixaldu dosku:

Ondarruko gaztik Berriozarren! Gazteon eskutik INDEPENDENTZIAra!

Ernai Gazte Antolakundin urteroko udabarriko zitxiai erantzunez, Berriozarren (Nafarroa Garaia) batu diz milaka gazte ezkertiar, feminista eta independentista. Zelan ez, ondarrutarrak eta eskualdeko gaztik be bertaratu diz domekan Aberri Egunaz amaieri emongo dotsen lau eguneko topagune honeta. Formakuntza politiku, hitzalidixak, tailerrak, ikuskizunak, kontzertuk… ixan diz nagusi 2025 eko “Gazteon Eskutik” ekimenin.

Apirilak 17, Preso Politikun nazioarteko egunin, manifestaziñoi jendetsu ein ben “ASKATASUNERA” lemapin. Egun batzuk lehenaua UPN eta lobby españolak egun honetako deitxute euazen ekimenak Auzitegi Nazionalea erun eta kriminalizaziñoi saiakeri salatzeko ein ben manifestaziñoi hau.

Formakuntza, eztabaida, tailer… ezberdin ugari egon diz egitaraun barrun. Feminismu, etxebizitzi, euskeri, kirolak, Sozialismurako euskal bidi…

Aisialdirako tarteik ez da falta ixan, inddarrak hartzeko gazte bazkaxe, kontzertuk…

Ta zelan ez, biharra etxi be toka gakoe herriko gaztiai. Topagune erraldoi honek bolodres lan handixe eskatzen dau… montajetik hasi, turnuk, zaintzak, barrako ardurak…

Eskualde eta herriko talde argazkixe be ata dabe gaztik urtero modun! Ederra ekipu! Bai, bai, bai Lea-Artibai!!!

52 urte beteten diz EUSTAKIO MENDIZABAL BENITO “TXIKIA” hil bela!

EUSTAKIO MENDIZABAL BENITO sortzez Itsasondoku bazan be Ondarruko herrixaz lotura handixe euki ban, andri eta bi semik Ondarrutarrak diz adibidez. Horretaz gain EUSTAKIOk denbora asko pasa ban herrixan frankismo garai gogorrin, berantzako eta militante askorentzako Ondarru babes toki seguru ixan zan, elkartasun sare zabal bat antolatute eualako.

2023 an 50 urte bete zin “Txikia”n erailketatik eta Ondarruko herrixak omenaldi xume baine hunkigarrixe eskeini dotsan.

Ene herria

Ez etsi

Ez da oraindik iritsi 

Baiña

Ez etsi… 

Eta eutsi!

Noizbait beharko baita iritsi 

Kantuari ez utzi 

Eta

Borrokaren dantzara jautsi

Oiñaze miñez hil ziren semeak goretsi 

Bizia baitzuten utzi. 

Baiña kantuari ez utzi 

Eta

Ez etsi 

Ez etsi 

Ez etsi

Interneteko sare sozialan bidez jakin dou “Txikia” abestixan lehenengoko bertsiñoiai buruz. Eustakio hil eta gitxire, Telesforo Monzonek einddako abesti hau graba eben Ipar Euskal Herrixan. Abeslaxak, beran kide, lagun eta bixipen ugari alkarreaz pasatako jendi: Txomin Iturbe, Maite Ormaetxea, Manu Garmendia ‘Kortatu’, Isidro Garalde ‘Mamarru’

2025eko EUSKARALDIXE motorrak berotzen hasi de!

EUSKERIn aldeko mobilizaziñoi erraldoi de EUSKARALDIXE, herri eta auzo guztixeta allateko helburu daukena. Belarriprest eta ahobiziaz gogoratzen zaze? Ba Ondarrun be motorrak berotzen hasi gaz. Hamen datoz lelengoko hitzorduk: Txapa banaketa, maiatzan 2tik aurrea: udal euskara sailin eta Turismo Bulegun. Ixena emon bihir de Euskaraldian: https://izenematea.euskaraldia.eus, Maiatzan 2an batxe be Euskaraldixan Gune Ibiltarixe Alamedan, 17:00etatik 20:00eta.

Herriko lelengoko eragillik hasi diz euran babesa emoten. Batu zeu be ekimen honei ta bebestu EUSKERI!

ZATOZTE dendan elkarti

ZUBI-ZAHAR Herri ikastola

Ondarruko UDAL LANGILLIK

ABERRI EGUNE ate joka dakau! Apirilan 20an danok Iruñea!

Astebete besteik ez da gelditzen 2025 eko Aberri Eguneako. Honezkeo urteroku bilakatu dan zitxi dauke jarritxe EH BILDUK Iruñean. Jaxe, aldarrikapena, ekitaldixak, kontzertuk, kale animaziñoi, Gazteon Eskutik ekimena… batuko diz aurten Euskal Herriko Hiriburuzagixan.

🚌 Apirilan 20xan IRUÑA ABERRI EGUNEA JUTEKO AUTOBUSE ONDARRUTIK 🚌

📝 Anaitan ixena emoteko aukeri.

🕤 Juteko: 9:00
Bueltako: 19:00

🚍 Astilleruko paradan

Apirilan 20xan danok Iruña! Euskal Herrixe nazio antinperialisti, antimilitaristi, feministi eta euskaldune gazela aldarrikatzea.

Jaia bai, aldarrikapena ere bai!

NazioaGara #AberriEguna2025 🧚

Hamen lagaten dou EH Bilduk antolatu daben egun osuko editaraun kartela:

1745132400

  days

  hours  minutes  seconds

until

ABERRI EGUNA 2025