Andra Mai jaxetako Kuadrilla Egune antolatzeko batuko dirz herriko kuadrillak gaur, 18:00etan Kofradi Zaharreko lehen solairun. Besteak beste Kuadrilla Egunerako gaxe eta egitarau zehaztuko dabe.

Andra Mai jaxetako Kuadrilla Egune antolatzeko batuko dirz herriko kuadrillak gaur, 18:00etan Kofradi Zaharreko lehen solairun. Besteak beste Kuadrilla Egunerako gaxe eta egitarau zehaztuko dabe.

Egueldi ona alla da eta opor sasoi be bai. Urtero etxen douen latxeik kanpoa juten dizen herritxarran mezuk jaso (otzara@hotmail.com) eta TURRUNIN altzaten douz . Hamen gaur bertan jaso douzenak. Lelengoku A CORUÑAtik jaso dou (Torre de Herculesen aurrin)

Beste hau IRUÑAn egon dizen herritxarrak bixalduzku Watsap bidez:



Aspaldixan Turrunin juten dizen lagunan barri emoten gabiz, baine bixitxa legik diñon modun; batzuk jun eta beste batzuk etorri…
Gaurkun mundure ailla barri dan sorgintxu baten barri nahi dotsuau emon:
Aiuri.
Ama famau eta atxe endredosu… batak eta bestik, banatute bixi bir ixan dabe euran umin jaxotzi, AITZOL kartzelan dakarrelako. Imajinaten dou ongo egunak zelan pasako zitxuezen… kezkaz, poztasune ezin konpartiutin inpotentzixaz, arduraz… eta on, hirurak alkarreaz egoteko kuenta atrasin. Espero dou bixotz-bixotzez laster hirurok alkarreaz eoti, askatasunin.
Ondo etorri Aiuri Ondarrure, mundure!
Zoixonak familia!
ARNASA elkartin eskutik, udako zinema egongo da baixakun (uztailak 5) herriko frontoin. ZUGANDIK BI METRORA pelikuli eskeiniko dabe, fibrosi kistikuaz bixitxik dauken oztopo batzuk azalten dotxuz filmak. Gogoratu gabeko 10:00 hasiko dala.






(ZATOZTEn argazkixe)
Eguen arratsaldin entera giñan IÑAKI jun zala gure artetik. Bi ardatz euki dau beran bixitxan, konpromisu eta Euskal Herrixai maitxasune. Bera ezagutu ixan douenok beran irudi desbardiñakin geatzen gaz. ARRIOLAneko dendan mostradore atzin ikusten gendunin (gaur egungo BIXIKANeko jolas txoku dan tokixan) eta azkanetan, GARA egunkarixe eskun hartute beheko kaleko jarrilekun irakurten zigarru ahuan…..
Gitxirek jakingo dabe ostea, Francon diktadura garaixin antifrankismun parte hartze handixe eukibala. Beheko argazkixe 1964-03-29 xan atataku de Gernikako Aberri Egunin.

(ONDARRUko EZKER ABERTZALEko artxibu)
Diktadori hil ondoren Ondarruko HERRI BATASUNAko sortzalletako bat ixan zan.
(ONDARRUko EZKER ABERTZALEko artxibu)
Herri mallan dendarixan elkartin sorreran parte euki ban, ZATOZTE ONDARROAKO DENDARI ELKARTIK gogoratzen daben lez idatzixan
“Gaurkoan beste agur bat esateko idazten dugu: Iñaki Arriola joan da gure artetik, herriko dendari erreferente bat.
Zatozte elkartea sortzeko lanetan ibilitakoa eta lehenengoko lehendakaria izan zen!!
Eskerrik asko herriko merkataritzagaitik egin duzunagaitik!!
G.B.
Erretiru hartu banin ez zan geldik geatu. Guk gure aldetik beti gogoratukou “mezenas” baten latxeik. Zemat nebera oparitu ete dosku Plazagañeako ezingo genduke konta, edo ta kantxopin eukan lokala erabili ixan douen egun guztik.
IÑAKI ARRIOLAn lakotxe pertsonak ixan zilako, gaz gazelakuk ta ixango diz gerokuk.
Aurten nobedadi eukikou Zapato Azulin, Kafeko atzin eratu daben guni. 7 retatik aurrea eongo da zabalik eta bertan euskal dantzak etxeko aukeriaz gain euskal musikik girotautako tokixe ixango da. Bokatak eta edarixak lasaitasunin hartzeko aukera ederra eskeiñikozku.
