IÑAKI ARRIOLA BASAGURENek agur esasku 82 urteaz

iñaki arriola 1- copia

(ZATOZTEn argazkixe)

Eguen arratsaldin entera giñan IÑAKI jun zala gure artetik. Bi ardatz euki dau beran bixitxan, konpromisu eta Euskal Herrixai maitxasune. Bera ezagutu ixan douenok beran  irudi desbardiñakin geatzen gaz. ARRIOLAneko dendan mostradore atzin ikusten gendunin (gaur egungo BIXIKANeko jolas txoku dan tokixan) eta  azkanetan, GARA egunkarixe eskun hartute beheko kaleko jarrilekun irakurten zigarru ahuan…..

Gitxirek jakingo dabe ostea, Francon diktadura garaixin antifrankismun parte hartze handixe eukibala. Beheko argazkixe 1964-03-29 xan atataku de Gernikako Aberri Egunin.

Aberri eguna Gernika 1964-3-29 - copia

(ONDARRUko EZKER ABERTZALEko artxibu)

Diktadori hil ondoren Ondarruko HERRI BATASUNAko sortzalletako bat ixan zan.P1040338

(ONDARRUko EZKER ABERTZALEko artxibu)

Herri mallan dendarixan elkartin sorreran parte euki ban, ZATOZTE ONDARROAKO DENDARI ELKARTIK gogoratzen daben lez  idatzixan

“Gaurkoan beste agur bat esateko idazten dugu: Iñaki Arriola joan da gure artetik, herriko dendari erreferente bat.
Zatozte elkartea sortzeko lanetan ibilitakoa eta lehenengoko lehendakaria izan zen!!
Eskerrik asko herriko merkataritzagaitik egin duzunagaitik!!
G.B.

Erretiru hartu banin ez zan geldik geatu. Guk gure aldetik beti gogoratukou “mezenas” baten latxeik. Zemat nebera oparitu ete dosku Plazagañeako ezingo genduke konta, edo ta kantxopin eukan lokala erabili ixan douen egun guztik.

IÑAKI ARRIOLAn lakotxe pertsonak ixan zilako, gaz gazelakuk ta ixango diz gerokuk.

 

 

 

 

 

Iruzkin bat utzi

Ezker Abertzali, Geure jenti atalean

Erantzunak itxita daude.