Gaur goxin, ( Urrixan 14) elkarretaratzi ein de Ondarruko portun LABek deitxute Chemaipa-Arauko enpresik burututako kaleratze bat salatzeko.
Langilin eskubidik defendatzearren ixan dala kaleratze hau dinue LAB sindikatuko kidik. Kaleratu daben langile hau hauteskunde sindikaletan LABen hautagaixe da.
Bixar, eguaztena, gabeko 10etatik aurrea, AZKEN MOHIKANOAK irratsaiun…2008-04-20xan, Bartzelonako 26. Saló Internacional Cómic-en “QUINO” marrazkigillik eskeiñitxako SOLASALDIXAn grabaziñoi entzuteko aukeri eukikozue…Eta ondoren, Buenos Airesko “LT-22 LA COLIFATA” irrati berezixe ezautukou bixkat…Entzuteko; 105.5 FM edo radixu.info
Gaur eguerdixan osteabe batu diz Alamedan herriko PENTSIONISTAK pankarta baten atzin. Gaur, 187 lagun batu diz antolatzallin arabera. Borrokan be ezta” jai” egunik!
Gur urrixan 12e da. Hispanidade egune, pilarika egune, pikolun eune… da. Inperixo Españolan iragan odoltsuai alardi etxen dotsa egun honek. Lotsin egune dala be esan geinke!
Beraz, guk ez dakau ixe ospatzeko egun honetan!
Lea-Artibai eta Mutrikuko gaztik argi dauke estatu espainolaz apurtu eta independentzixi dela bidi. Felipe, Juan Carlos eta euran ixendatzaile Francon irudixak erre dotxuez eskualdeko gaztik:
Ikamako kidik be mezu argixe: EZ GA ESPAÑOLAK!
Herrixan gerua gexa diz egun hau ez ospatzi erabaki dabenak. Portun adibidez, lan egun normala da gaurku, udaletxik be atik zabalik daukez eta eskualdeko enpresa handixenak be gaur lan egune dauke.
CHEMAIPA enpresik gure delegatu bat kaleratu dau. Erantzun beharra dakau! Urriak 14 (eguaztena) goxeko 11 etan elkarretaratzi eingou Portu sarreran, hurreatu. Langille bat ikutu etxen dabenin danok ikutzen gatxue!
Irakasli: Ainhoa Aldazabal Gallastegi, Euskal filologixan lizentziatu (EHU), literatur kritika feministan formatu eta Skolastikako kidi.
Ikastaruai buruz: XIX. mende amaieratik hasi eta gerra zibilera arteko garaiko ekarpen literaixukk aztertu eta irakurriko dou. Garai loratsu ixan zan emakumintzat; unibertsitateako aukeri, boto eskubidi, lan mundure sartzeko aukerak alde batetik eta momentuko aldaketa sozialak bestetik, XX. mende hasiera zirraragarrixe ein zuen. Aldaketa guzti hauek literaturan jasota geatu diz eta idazlin eskutik egingo dou Abangoardian ibilbidi.
Egutegixe: : Urriak 9, abenduk 18, otsailak 12 eta maiatzak 7 (baixakuk) Ordutegixe: 17:00-20:00 Leku: Etxelila
Antolatzaili: Etxelila eta Udaleko Berdintasun
Matrikuli: 10 €
Ixena emoteko matrikuli fitxi bete eta ordainketi ein bihir de. Goxetan, Udal Diru-Bilketa bulegun (Kantoipe 3an) etxeko aukeri eongo da, eta arratsalditan, Etxelilan (Artibai 3, goiko pisun).
Aurrera idatzi gendun DENA taldin lan barrixatxik ta ongun kontzertu baten barri emongotzuau, Beikozinin Urriak 18 an eukikouz. Sarrerak saltzen daz dagoeneko bertan. Ez galdu aukera hau!
Arrigorri hondartzan negun etxen dizen kirol ekintza desberdiñak ((bodyboard, igerilaxak…) kontutan hartuaz, kirolaxakin batzar bat etxeko geatu de udala ongoxe eguenin (U-8). Hondartzan dazen aldagelak erabiltxeko antolatu beharra ta funtzionamendu adosteko. Batzarra arratsaldeko 7 retan bigarren solairun ixango da.