Etxin geatute iñok ez dau iñoiz ixe lortu, ta gauzak lortzen dizenin DANANtzako ixaten diz (epeletan dazenantzako be) . Egi borobille dala hori esaten dozku Alamedan batzen dizen Pentsionistak ta gaur be 12 xak puntun pankarta atzin batu diz 177 lagun beheko argazkixan ikusten dozuen latxeik. Datorren asteleheneako be toki eta ordu bardiñin geatu diz, ta Abendun 5 in manifestaziñoi bat etxeko deixe eindabe. Jo Ta Ke PENTSIÑOI DUINAK LORTU ARTE!
Nagore, 44 urteko emakumi, bortxatu ixan da herriko festetako gau baten. Beldurrak gaindituz, salaketa jartzi erabakitzen dau….Ordun hasten da Nagoren bigarren ametsgaiztu. Epaiketan tzir bixi eta sufritutakuk kontatuko dozku, batxe be gizartin partetik jasotako epaixe be. Fikziñoizko antzezlan honek, errealitatin gertatutako hainbat bortxaketetan dauke oinarrixe.
Arratsaldeko 7:30 tan ixango da emanaldixe ta gonbidapenak aurretixaz hartu birdi Etxelilan.
Gaur hamarnaka herritxar batu gaz Ondarruko SAREk ein daben deialdixaz bat etxen. Lehenengo Itxas Aurreko plazan kontzentraziñoi ein de eta gero gizakatin jun ga hondartzaarte mosaiku osatzeko.
Hamen ekimen honeaz ein dan bideu eta argazkixak:
Astebururo modun, ongun be presun senide eta lagunak errepiditan ibili diz. Bideo hau graba ban Urtzak Picassenteko kartzela kanpun. “Ez negar egin” asko entzuten dan kantin bertsiñoi eindde. Bideu saritan bolo bolo dabil eta gu ez ga gitxia ixango! Hori Urtza! Famau zaz!!!
Picassenteko kartzelatik:
🎶 Dispertsioa, injustizia, gogortuz Covid-arekin. Maite ditugu, behar ditugu… denak etxean gurekin!
Aurten ezingoa Durangoko azoka fisikoki jun mamarru dala ta. Horren ordez ekintza alternatibuk eingo diz herri desberdiñetan tartin Ondarrun. Hamen dakazue herrixan ahalko douenak entzun eta ikusi.
Ongo domekan (Azaroak 22) eguerdiko 12:30 tan konzentraziñoi bateako deixe etxen dosku Izan bidea ekimenekuk PRESO ta IHESLAXAK ETXEA! lelopin. Horren ondoren 100 laguneko Mosaiko bat engou. Zeure beharra be badakau, etorri!
Saharar herrixan aldeko euskal elkarte ezberdinak sortutako plataformik eta fronte Polisarion euskal delegaritzik, deixe ein dabe herri guztitxan antolatuko dizen mobilizaziñoitxan parte hartzeko. Ondarruko Yaalah elkarti plataforma honen barrun da eta Azaroak 21, Zapatun 12:00etan Itxas Aurren batzeko deixe ein dosku herritxarroi.
Yaalah elkartetik, herriko talde, eragile, sindikatu eta partidu politikuai deixe eitze Saharar herrixan alde eurakin batea Itxas Aurren batzea.
Saharar herrixan egoerik antzea jarraitzen dau momentuz. Fronte Polisarioko soldaduk para baik etsaixe erasotzen jarraitzen dabe gau eta egun naiz eta Marokok hori eskuta. Komunidade internazionala be ixilik da, estatu española Marokok manejata beste behin be inmigraziñoin txantajiaz, eta ONU onarte erakutsi daben pasibidadi mantentzen. Aste honetan Brahim Gali, Saharar errepublikako presidentik argi laga dau, ez dabe etenik eingo hasitxako borroka armatun helburuk lortu arte eta okupatzailik euran lurretatik bota arte.
Ondorengo bideo honetan ondo azaltzen dau herri sahararrak dauken gogu beran helburuk lortzeko eta horrek helburuk gerrin bitxartez lortu bihir batxuez horretako arazoik ezdakarrela eta etsaixan kontra gerri etxeko gogotsu dazela. Bideun Abdullah Arabi estatu espainiarreko saharar ordezkaxe:
Gaurko egune egun berezixe da Ezker Abertzale guztintzako, gure bi kidik hil zitxuezelako SANTI eta JOSU. Guk oso argi dakau nortzuk ixan zin hiltzallik (X eta konpañi), eztou ahazten. Diño Alfonso Gerrak (X-en eskumako eskuk) gonbitxo arkadak emoten ei dotza guaz itunak etxen dotxuenin. Gure helburuk, (INDEPENDENTZIXI eta SOZIALISMU) len eta on bardin bardiñak dizela erantzuten dotzau tipejo horrei eta horrek lortzeko diabruaz adostu birbadouz be… AURRERA BOLIE, erantzungo leuke SANTIk eta JOSUk.
Iñok dudaik baeukan eztouzela ahazten esaten douenin… gure artxibun ondo jasota dakauzela argitzen dotzau.
EUSKARALDIXAI hasieri emoteko BAKARRIZKETA UMORETSU eskeiniko dau NEREA ARRIOLA Beikozinin gaur arratsaldeko 7 retan. Gogoratu 100 lagunentzako egongo dala tokixe ta antolatzallik denboriaz hurreatzeko eskatzen dabela.
Mezu hau zabaltzeko eskatuzku TRIXKANTZI talde feministik:
Azarun 19 xan Haurran sexu abusu eta tratu txarren prebentziorako nazioarteko egune da. Horren harire, Trixkantzi talde feministik kontzentrazinoi batea deitzen dau arratsaldeko 18:30tan Alamedan.