Saharar herrixan aldeko euskal elkarte ezberdinak sortutako plataformik eta fronte Polisarion euskal delegaritzik, deixe ein dabe herri guztitxan antolatuko dizen mobilizaziñoitxan parte hartzeko. Ondarruko Yaalah elkarti plataforma honen barrun da eta Azaroak 21, Zapatun 12:00etan Itxas Aurren batzeko deixe ein dosku herritxarroi.

Yaalah elkartetik, herriko talde, eragile, sindikatu eta partidu politikuai deixe eitze Saharar herrixan alde eurakin batea Itxas Aurren batzea.

Saharar herrixan egoerik antzea jarraitzen dau momentuz. Fronte Polisarioko soldaduk para baik etsaixe erasotzen jarraitzen dabe gau eta egun naiz eta Marokok hori eskuta. Komunidade internazionala be ixilik da, estatu española Marokok manejata beste behin be inmigraziñoin txantajiaz, eta ONU onarte erakutsi daben pasibidadi mantentzen. Aste honetan Brahim Gali, Saharar errepublikako presidentik argi laga dau, ez dabe etenik eingo hasitxako borroka armatun helburuk lortu arte eta okupatzailik euran lurretatik bota arte.
Ondorengo bideo honetan ondo azaltzen dau herri sahararrak dauken gogu beran helburuk lortzeko eta horrek helburuk gerrin bitxartez lortu bihir batxuez horretako arazoik ezdakarrela eta etsaixan kontra gerri etxeko gogotsu dazela. Bideun Abdullah Arabi estatu espainiarreko saharar ordezkaxe: