
Gaurko egun illunin be eztabe hutsik ein Ondarruko Pentsionistak Alamedako konzentraziñoin. PENTSIÑOI DUIN BAT pankarta atzin eguerdiko 12 xetan batu diz 161 lagun 20 minutuz aterkiñak zabaldute eta tarti lagata.


Gaurko egun illunin be eztabe hutsik ein Ondarruko Pentsionistak Alamedako konzentraziñoin. PENTSIÑOI DUIN BAT pankarta atzin eguerdiko 12 xetan batu diz 161 lagun 20 minutuz aterkiñak zabaldute eta tarti lagata.


Atzo eguerdixan Kalekutzeko eskillaretan Mirentxingo lagunak (Preso politikun senidin ta lagunan txofer bolondresak) billots eder baten zozketi ein ben eta hau ixan da zozketako zenbaki irabazli: 2731 eta ordezku: 2709. Arduradunakin harremana eukitxeko telefonu hau de: 646168397. Zoixonak irabazliai ta ondo ein!
Irudi honek bixaldu doskuez gaur eguerdixan. Herriko gaztik, bide mozketak ein dotxuez azkan aldixan Euskal Herri osure zabaldu dan gaztik kriminalizateko joerin kontra protesti etxeko. Donostire elkartasun keinu modun ein dabe ekimen hau.
Azkan aldixan, komunikabidik buru belarri dabiz gaztin kontrako kanpaña mediatiku burutzen eta euran kontrako kriminalizaziñoi alimentaten. Ikusti besteik ez da San Sebastian jai bueltan Donostin gertatutakuk, osasun egoerin atxakixiaz alde zaharran okupaziñoi poliziala, atxiloketak, heritxuk… Honen aurrin Ondarrutik be elkartasune adierazi eta erasun aurrin erantzuteko prest dazela nahi ixandabe laga argi eta garbi.



Aintzane Pujanan herixotzi salatzeko elkarretaratzi eindou gaur illuntzeko 7 etan Alamedan beste herri askotan lez. Amaieran irakurketi eindde “Guk ez dou emakuminganako indarkerixaik onartuko! Indarkeria matxistaik Ez, ez Ondarroan ez inun!” esanaz amatxu de ekitaldixe.

Aurten Covid 19 dala ta ez da betiko lasterketaik egongo Donostin ta horren ordez Martxoan 5 etik 8 re ospatuko dan Lilatoi birtualin ixena emoteko epi zabalik da Etxelilan.

Hizlarixe: Alicia Satué Ordutegixe: 17:00-19:00 Leku: Etxelilan Antolatzaili: Boga Boga Emakumion Elkarti Laguntzailik: Etxelila eta Udaleko Berdintasun Saila
*Osasun arrazoiengatik prebentziñoi neurrixak hartuko diz. Ez da aurretixaz ixena emon beharko, eta aforu bete arte sartu ahalko da.

Tripontzian sari nausixe 20282 zenbakixan Diaspora serixiai toka gako; Muxikan (Bizkaia) saldu de. Bigarren zenbaki saridune 13402 de, eta Beasainen (Gipuzkoa) saldu de. Ia datorren urtin sarixe herrire hurreatzen dan.
Ezinbesteko bultzadi emon dotzazue Gure Eskuai! Mille esker!


Astelehenero lez Alamedan batu diz gaur be herriko Pentsionistak. 20 minutu bete dabe konzentraziñoin pankarta atzin (PENTSIÑOI DUINAN ALDE BORROKAN!), maskarillak soñin eta alkarrenganako hutsuni lagata. Gaur 164 lagun zenbatutxue antolatzallik ta egun berezixe ixanik, momentuzko jantzixaz agertu diz bozeramallik. Gora gure herriko Pentsionistak eta Gora Athletic!

Irakasli: Irati García López de Aguileta, emakume feministi eta lodixe. Edertasun- eta lodifobia-kanonen inguruko prestakuntza ikertu eta eskaintzen dau 2016tik.
Egutegixe: Urtarrilak 22 eta 29 Ordutegixe: 17:00-20:00 Leku: Etxelila
Antolatzaili: Etxelila eta Udaleko Berdintasun Saila
Matrikuli: 5 € Ixena emoteko matrikula fitxa bete eta ordainketi ein bihir de. Goxetan, Udal Diru-Bilketa bulegun (Kantoipe 3an) etxeko aukeri eongo da, eta arratsalditan, Etxelilan (Artibai 3, goiko pisun).

Ikastaruai buruz: Edertasun-kanonek eragine dauke gure janzkeran, geure buru dugun “apaintzeko” modun, zer kirol eta zelan etxen douen, elikatzen moduan eta sexualitatin, besteak beste. Bañe zeatxik ez dou inoiz aipatzen? Taller hauetan, edertasun-kanonak gorputzaz dakauen harremanin dauken eraginaz hausnartuko dou eta lodifobia zapalkuntza-sistema propio gisa aztertuko dou.
Kartelak esaten daben latxeik Bide Lagune ixan nahi? Zetako? Ba EUSKERAZ ein nahi dabenai laguntzeko. Pentsaten badozu esko bat bota zeinkela anima eta hurreatu A.E.K. ko bulegure edo azpixan dan telefonure deitxuaz.

