2021eko UDALEKU IBILTARIXAK

Aurten barriro Udaleku Ibiltarixak martxan daz!

Bi txanda egongo diz. Bata, txikixana, 2010 eta 2007 bitxartin jaxotakuk Bizkaiko kostaldi ezautzeko aukeri eukiko dabe. Honek, uztailan 12txik uztailain 19rarte ixango diz. Besti, handixana, 2005 eta 2006 urtin jaxotako gaztikin Ondarru-Urduña-Ondarru ibilbidi eingo dabe ta hau, uztailan 21etik abuztun 2re ixango da.

Ongo astin ikastetxitan gaztintzako aurkezpenak eingo dabez. Eta gurasuntzako aurkezpena be eongo da, Apirilan 21in Kofrai Zaharrin.

Antolatzalli, BARNETEGIXE HEZKUNTZA ELKARTI!

Ume motxilladun eskubidik aldarrikatu dou gaur Ondarrun!

Itsasaurreko plazan batu gaz tropa ederra gaur eguerdixan PLAZAK BETE MOTXILAK HUSTU! pankarta atzin. Aurrera esan gendun latxeik 88 ume motxiladun daz gaur egun Euskal Herrixan tartin 3 Ondarrutar (MADDI, JARE eta AIURI). Euran gurasoetako bat ikustea juteko kartzela, motxilli hartu eta ehundaka kilometro etxea behartute daz. Gaurko aldarrikapenan helburuk honek ixan diz: Lelengu, Euskal Presuk Euskal Herrire ekarti, umiai errepidin ibiltxik suposa leiken arriskuk baztertzeko. Bigarrena, familixentzako moduluk sortzi Euskal Herriko espetxitan, alkarreaz bixitxeko eskubidi errespetatuz. Ta Hirugarrena, Presun grado progresiñoi martxan ipintxi umik kartzeletatik urteten dabenin gurasuk baimenak eukitxeko alkarreaz bixi ahal ixateko.

Beste alde batetik, gaur be mahaixak ipini diz herriko toki ezberdiñetan (Alde Zaharrin eta Itsasaurren) PRESUAI postalak bixaltzeko. Ekimen honek Martxoko asteburu guztixetan jarraipena eukiko dau.

Hamen da 2021eko BERDELAn kosteri!

Atzo porturatu zan herrixan lelengoko sareko berdela (amokuk huts eiben). Portuko lonja barrixan irudixak diz azpixan ikusiko dozuenak ta esan birde, Getaxako txalopa batek ekarribala, Pedro Josek (483 kaja) ta 3 euroko promedixu eitzanela. Illuntzearte eon zin sartzen txalupak portun ta bertan ikusi genduzen ingurutako herrikuk (Getaxa, Hondarribi, Orixo Lekatxo, Ondarru ta Galleguk). Arratsaldi aurrea jun ahala, arrañan prezixu beheraka jun zan ta amaieran euro bat ordaintzen ben eroslik. Ia arrantza oparu juten gakuen gure arrantzaliai.