PLAZAGAIN LUDOTEKI 2021

Ekainan 21 etik uztailak 30 ea antolatu dabe 2021 eko PLAZAGAIN LUDOTEKI, HH3, 4 eta 5 urtekuntzako goxeko 10 etatik 13:30 ta. Ixen emotik Zubi-Zahar herri ikastolan eta behian agertzen dan telefono zenbakixan. Zehaztapen gexa Ekainak 18 an (baixaku) arratsaldeko 6:30 tan eingo dan batzarrin BIXIKAN eko lokalin.

Maiatzak 19 (eguaztena) ALAMEDAKO PENTSIONISTAN batzarra Kofrai Zaharrin

Mezu hau zabaltzeko eskatuzku ALAMEDAKO PENTSIONISTAK taldik:

Mezu elektroniko honen bidez, Maiatzaren 19 xan, eguaztena, arratsaldeko 18.30 etan Kofradi Zaharrin bigarren solairun eingo dan bilera gonbidatzen zatxuau.

Bilera honen helburu,  Maiatzan 29 xan, zapatu, Zaldupetik 12.30 xetan Ondarrun eingo douen manifestaziñoi indartzeko egin beharreko jarduerak bateratzi de.

Egun horretan manifestaziñoik eingo dotxue Hego Euskal Herriko lau hiriburutan eta herri batzutan.

Manifestaziñoin arrazoi pentsio publiko eta duinen alde gure babesa eta borroka erakusti de.

Honekin batea, informaziñoi bixaltzen dotzuau.

Animo eta bilera etorri, danon artin gaur egungo eta etorkizuneko pentsñoik mantentzi lor dezagun. Honetaz gain beste behin be dei zabal bat etxen dotzau Ondarruko herritxar guztiai, astelehenetan eguerdiko 12 xetan etxen douen enkartelada hurreatzeko, danon borroki dalako. Jo ta Ke LORTU ARTE!

Besarkada bat,

10 urte baño ez, EH Bildu AURRERA!

Eguaztenin egun guztin tzir Alamedan eon zan EH Bilduk antolatutako erakusketi panel desberdiñan bitartez. Bertan EH Bildu erakundin 10 urteko ibilbidi erakusten dau ta esanguratsu de panel hauetako baten herrittarrak agertzen dizela.

Argazkixan, EH Bildukuk (dan) eta ixan dizen Ondarruko hiru alkatik: Zunbeltz Bedialauneta, Argia Ituarte eta Josu Arrizabalaga.

GAZTETXIn 13+18. urteurrena

Aurtengo GAZTETXIn urteurreneko ospakizun egitaraun barri emoten jungo diz gitxike-gitxike. Momentuz lelengoko kontzertu GATZ+BRAULIO Maiatzak 22 xan!

Lokalan aforun kontrola erun ahal ixateko sarrerak ipiniko diz salgai. Egunak: Maiatzak 14 eta 16. Ordu 18:00-20:00. Prezixu: 3 eusko