4 urte borrokan ALAMEDAko PENTSIONISTAK!

Elkarretaratze berezixe ospatu dabe gaur eguerdixan ALAMEDAko PENTSIONISTAK. On dala 4 urte hasi zin batzen Alamedan herriko edadekuk pankarta atzin. Gaur 215 lagun batu diz bertan, aurrezku eitze, bertsuk botatxue eta etxetxuen 20 minutuko egonaldi guzti abesten pasa dabe. Datorren astelehenin be han eongo eidi esanaz amatxu dabe. Jo ta Ke LORTU ARTE!

ELKARTASUN zozketi!

Atzo goxetik hasi eta eguerdirarte egon zin kalekutzeko eskillaretan ELKARTASUN zozketako boletuk saltzen, irabazlik otzara eder bat etxeratzeko. Zer helburuaz? kartzelan eta ihesin dazen herrikidiai laguntza ekonomiku lortzeko. Azpixan agertzen dan zenbakixe daukenai, Zoixonak!

Martxoak 4 (baixaku) hitzaldixe Etxelilan, ALMUDENA GRANDES “isilean gordetako historiaren ahotsa”.

Hizlarixe: Carmen Valcárcel, literaturan katedradune. Egutegixe: Martxoak 4 (baixaku) Ordutegixe: 19:00  Lekua: Etxelilan Antolatzailli: Boga Boga Emakumion Elkarti Laguntzailli: Etxelila eta Udaleko Berdintasun Saila

Osasun arrazoiengatik prebentzio neurrixak hartuko diz. Ez da aurretixaz ixena emon beharko, eta aforu bete arte sartu ahalko da.

Alamedako PENTSIONISTAn ekimen barrixe

Atzo, astelehenin, betiko lez Alamedan batu zin herriko edadekuk pankarta atzin 20 minutuko geldialdixe eiñaz. Antolatzallin arabera 167 lagun batu zin bertan eta ekimen barri baten albisti zabaldu ben. Jakingo dozue honezkeo Bankuk eta Aurrezki kutxak zerbitzuk murriztutxuezela digitalizaziñoin ondoren eta horren ondorixoz, adibidez, adiñekuk arazo larrixak eukitxen dotxuela euran diruk atateko. Hori dala ta, Bizkaiko PENTSIONISTAN Mugimenduk udaletxitan moziñoik sartutxue. Hainbat eskaera daz jasota moziñoi hortan, esate bateako herrixetan dazen banku eta aurrezki kutxetako lehiatilletan adinekuai aurrez aurreko zerbitzuk bermatzi.

Hamen, gaur goixin moziñoi udal erregistrun sartzea jun dizen pentsiodun talde bat.