Abenduak 18 (zapatu) martxi BASAURIko kartzela!

SARE elkartik ETXERAKO BIDEAN kanpañin barrun manifestaziñoi bat antolatu dau Basauriko kartzela ongoxe zapaturako. Ondarrutarrok be bat etxen dou ekimen horreaz eta autobuse antolatu dabe berta juteko. Zaldupetik urtengo dau goxeko 10:30tan ta ixenak ANAITAN edo KULIXKA tabernetan emon bihir diz. Kotxin juti pentsa badozue gogoratu Basauriko Arizgoitiko plazatik urtengo dabela martxik eguerdiko 12 xetan.

Yaalah elkarti 4×4 proiektutik bueltan

Domekan (Abendun 13) aia zin Euskal Herrire 4×4 proiektun parte hartu ben kidik. 40 ibilgailu, 50 lagun eta hainbat elkartek parte hartu dabe Euskal Saharar ordezkaritzik antolatutako proiektu honetan. Dohaitzan emondako, erositxako, lortutako… ibilgailuk mateixalez bete eta 3000 km ein dotxuez bidin Gasteizetik Tindufeko kanpamentuta.

Poriektu honek hainbat helburu eukazen, batetik, bi udatan pandemixin erruz etorri ezin ixan dizen haur eta familixai oinarrizko mateixalez beteta eruti eta dohaitzan lortutako ibilgailuk bertan lagaz, egunerokotasune errezti.

Bide luzi ein dabe Tindufea aiateko proiektu honetan parte hartu daben bolondresak. Abendun 2an urten ben Gasteizetik eta Jaenearte gelditxu baik einben lehenengoko 700 kilometruk. Jaenen gaba pasa eta Almeria abiatu zin hilan 3an urten ban bigarren taldiaz batzeko. Hurrengoko egunin Almeria ezautu eta gero, gabaz itsasontziratu eta Ghazauet (Aljeria) hirixan esnatu zin bigarren etapiai jarraipena emoteko. Aljeriako lurretan sartute eta armadik lagundute, Mechria, Bechar… hirixak zearkatu ben Tindufea aia arte.

Behin kanpamentu sahararreta aiata, furgonetetako mateixala banatzen ibili zin buru-belarri. Hurria, Lamat, Ahmed Baba, Fardy, Ziyad… ixan zin banaketa horretako haur batzuk. Umikandik aparte, eskola eta udaletxin be ein ben banaketi eta 2018an Bir Ganduz kanpamentun hasitxako emakumin burujabetzako etxiai be jarraipena ein dotsen.

Yaalah elkarteko kidik argi laga nahi ixan dabe ekimen honek itxura humanitaxu euki arren ehuneko ehun politikuk dizela. Guk hamendik elkartasun sare hau mantentzi eta herri sahararran albun gazela sentiaraztik burrukan segi etxeko inddarra eta kemena emoten dotse sahararrai.

Hamen lagaten dou Yaalah tik bixaldu doskuezen argazki gexa:

Gaur ondarrun (Abenduak 14) gai honei lotutako ekimena euki dou. Abba El-Haissan, Giza eskubidin saharar batzorde nazionaleko lehendakarixe etorri de Limam Mohamed euskal Saharar ordezkarixaz batea Mendebaldeko Saharan emoten dizen giza eskubidin urraketai buruz berba etxea. Udalak eta Euskal Fondoak antolatutako ekimen honetan, Yaalah elkarteko kidik be parte hartu dabe.

Alamedako PENTSIONISTAK kalin gaur be!

Eurixe egon edo euzkixak urten han egoten diz Alamedako PENTSIONISTAK kalin. Egixe da egueldixe lagun euki ezkeo jenti gexa animaten dala Alameda, gaur bertan pasan astin aldin jente kopuru ixe bikoiztu eindela diñosku antolatzallik (gaur 182 lagun batu diz). 20 minutuko geldialdixan ondoren eta asteko barrixak azaldu eta gero datorren asteleheneako gelditxu diz JO TA KE LORTU ARTE! esanaz.

Abenduak 15 (eguaztena) Dokumentala eta solasaldixe “Malen Etxea, zaintzaren esklabo” Etxelilan.

Euskal Herriko etxitan adineko pertsonentzako zaintza-zerbitzuk zelan emoten dizen erakusten daben dokumentala da. Bertan, zaintza sistema hori zelan antolatzen dan aztertzen da eta hori zein neurritxan normalizatzen den ongizate estatu honetan; milaka langilek lan-eskubiderik ez ixatik, ez baitu arazo etiko eta politikorik sortzen.

Maitane Subijanan dokumentalan proiekziñoiaz batea, bertako protagonista eta Malen Etxeko kide dizenakin solasaldixe be eukiko dou.

Hizlarixe: Malen Etxea, emakume migratzailin elkarti

*Gazteleraz ixango da.

Egutegixe: Abenduak 15 (eguaztena)  Ordutegixe: 18:30  Leku: Etxelilan  Antolatzaili: Etxelila eta Udaleko Berdintasun Saila

ELKARTASUN otzarin zozketi!

Gaur goxetik eguerdirarte eon diz Kofrai Zaharran azpixan ELKARTASUN otzarin zozketako boletuk saltzen ta egueldixe alde ez badabe euki be asko ixan diz berta hurreatu dizenak erostea.

Hau ixan da zenbaki irabazli (eta ordezku). Zoixonak irabazliai!

Abenduak 13 (astelehena) PLASTIC WARS: Itsas hondakiñen isilpeko mehatxua, hitzaldixe Beikozinin!

Aurtengo azkanengoko hitzaldixe eukikou datorren astelehenin Beikozinin Zientziaren giltzak elkartik antolatutaku. Gaxe oso ezagune da, gure itsosuk plastikoz beteta daz eta horretaz berba etxeko OIHANE CABEZAS BASURKO ingurumen ikerlaxe eukikou gure artin. Gogoratu hitzaldixe arratsaldeko 6,30 tan hasiko dala eta bertaratu ezin badozue youtubeko euran kanalin be ikusteko aukeri eukikozuela. *Antolatzallik gogoratzen dosku, Covid pasaporti erakutsi birdela sarreran eta maskarilli derrigorrezku ixango dala bertaratu ezkeo.

PELIKULAK GABONETAN!

Zinezalik zoixoneko daz, Abendu eta urtarrillin tzir hainbat pelikula ikusteko aukeri emozku Zeta zinezalin elkartik. Kartelin azaltzen dan latxeik debaldekuk ixango diz sarrerak, emanaldi guztik Kofrai Zaharreko 2. pisun emongo diz eta eurak lortzeko Turismo bulegure zuzendu bigaz.